2014/02/15

Inauteri tenorea

Dagoeneko hainbat herritan inauteriak ospatu dituzte, baina otsailaren 27ra arte ez da izanen ostegun gizena. Jarraian Euskal Herriko inauteri nagusien datak dituzue.
Ya han pasado unos cuantos carnavales aun que hasta el día 27 de febrero no será jueves gordo. Aquí hemos reunido las fechas de los carnavales de Euskal Herria.

Auzoko parrokiaren urteurrena

Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du eguerdian Arrosadian. Auzoko San Enrique parrokiaren urteurrenaren harira aterako dira plazara.
Oberena dantza taldea bailará este mediodía en el barrio con motivo del aniversario de la parroquia San Enrique.

2014/02/07

Inude eta artzaiak Arrosadian

Bihar Arrosadia eta Azpilagañako inauteriak ospatuko dira. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, aurten Berako inude eta artzaiak karrikaratuz.
Mañana celebrarán los carnavales en Arrosadia y Azpilagaña. Oberena dantza taldea también participará en ellos, este año imitando el carnaval de Bera: inude eta artzaiak.

2014/02/02

Gure musika munduan

Oberena dantza taldeko musikari eta dantzari batzuek Oiartzungo Herri Musikaren Txokoa bisitatu zuten atzo. Juan Mari Beltranen azalpenekin gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek.
Ayer algunos dantzaris y músicos de Oberena dantza taldea visitaron Herri Musikaren Txokoa en Oiartzun. Pudieron disfrutar de las explicaciones de Juan Mari Beltran.

2013/12/31

2.775 visitas, esker mila!!

Oberena dantza taldearen blogak 2.775 bisita izan ditu aurten. Egunero zein noizean behin bisitatu gaituzuen guztioi esker mila aunitz!
El blog de Oberena dantza taldea ha recibido 2.775 visitas este año. Muchas gracias a los que nos visitáis todos los días o de vez en cuando.

2013/12/23

Olentzero en Pamplona

Gaur Azpilagañan eta bihar Iruñeko Alde Zaharrean izanen da Oberena dantza taldea, Olentzerori merezi duen harrera eginez. Bihar ere Jesus haurtxoaren agurra eginen dute Oberenan.
Hoy en Azpilagaña y mañana en el Casco Viejo de Pamplona Oberena dantza taldea le dará la bienvenida a Olentzero como merece. Mañana también se bailará en la adoración del Niño Jesús.
Urtero bezala, abenduaren 23an etorriko da Olentzero Azpilagañara. Eta urtero bezala Oberena dantza taldea bertan izanen da gure ikazkin maiteari euskal dantza eta doinuekin harrera egiteko. Dantzariek gaur arratsaldean izanen dute lehenbiziko hitzordua 18:30ean. Azpilagañako karriketan barna ibiliko dira Oberenako dantzariak. Bihar berriz, Iruñeko Alde Zaharrean izanen da zita. Olentzeroren Lagunak elkarteak antolaturik, Arte eta Lanbide Eskolatik abiatuko da 18:00ak aldera.
Bestalde, bihar beste ekitaldi bat izanen du Oberena dantza taldeak. Urtero bezala, Oberena Kirol Elkartean Jesus Haurtxoari agurra eginen diote, eta taldeko mutilek Mesias Sarritan koreografia eskainiko diote. 17:30ean izanen da hori.

Iazko kalejira Azpilagaña auzoan. Argazkia: Gora Iruñea
Como todos los años, el 23 de diciembre vendrá Olentzero a Azpilagaña. Y como todos los años Oberena dantza taldea estará allí para recibir al carbonero como merece. Esta tarde será la primera cita a las 18:30. Los dantzaris de Oberena bailarán por las calles del barrio en la kalejira. Mañana también tocará bailar, pero en las calles del Casco Viejo de Pamplona. Organizado por la asociación Amigos de Olentzero la kalejira saldrá a las 18:00 desde la Escuela de Artes y Oficios.
Por otra parte, mañana a las 17:30 se procederá a la adoración del Niño Jesús en las instalaciones del Club Deportivo Oberena. Los dantzaris le ofrecerán la coreografía del villancico Mesias Sarritan.

2013/12/08

Las fotos del 3 de diciembre en la red

Oberenako dantzarien eguneko argazkiak sarean dira dagoeneko. Ohi bezala, David Fernandez Tatoo Oberenako langileak egin zituen.
Las fotografías del Día del Dantzari de Oberena están en la red. Como de costumbre las sacó David Fernández Tatoo trabajador de Oberena.
Asteartean, abenduaren 3an ospatu zen Oberenako dantzarien eguna. David Fernandez Tatoo Oberenako langileak ekitaldi nagusiko argazkiak egin zituen. Hala, Oberenako dantzari belaunaldi oro bildu zituen dantza jaialdiko argazkiak sarean dira ikusgai.

2013ko abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna.

El martes 3 de diciembre se celebró el Día del Dantzari de Oberena. David Fernández Tatoo trabajador de Oberena sacó las fotos del acto central. Las imágenes del festival de dantza que reunió a todas las generaciones de dantzaris están en la red.

2013/12/07

Betteluren fandangoa en la Plaza de los Burgos

Oberena dantza taldea Betteluren fandangoa dantzatzen ikus daiteke Karlos Zubietak grabatutako bideo honetan. Sanfermin txikiren baitan egindako Iruñeko Dantarien Topaketan plazaratu zen.
En este vídeo grabado por Karlos Zubieta aparece Oberena dantza taldea bailando Betteluren fandangoa. Fue en Iruñeko Dantzarien Topaketa, dentro de los actos de San Fermín Txikito.

2013/12/02

Ya llegó el 3

Oberenako dantzarien eguna ospatuko da bihar dantza taldeko kide guztiak bilduz. Erakusketa izanen da aurtengo berrikuntza nagusia.

Mañana se celebra el Día del Dantzari de Oberena que reunirá a dantzaris de todas las generaciones. La exposición sobre euskal dantza será la novedad principal.

Abenduaren 3a ailegatu da. Nafarroako eguna, Frantzisko Xabierkoaren eguna, euskararen nazioarteko eguna, eta, nola ez, Oberenako dantzarien eguna. Bihar Oberena dantza taldean ibilitako eta egun dabiltzan dantzariak bilduko dira. Lehengo eta oraingo, denak bat, dantzan. Horretarako, urteroko egitaraua prestatu dute, berrikuntza nagusi batekin: euskal dantzari buruzko erakusketa. Zabalik egon da larunbatetik, eta 10:00etatik 11:45etara ikusteko aukera izanen da.

Egitaraua:
10:00etan euskal dantzari buruzko erakusketa (11:45ak arte)
11:00etan euskaristia.
12:00etan dantza emanaldia.
14:00etan bazkaria eta bazkalondoa luze arte

Oberenako dantarien eguna, iaz.
Ha llegado el 3 de diciembre. Día de Navarra, de San Francisco Javier, Día Internacional del Euskera y, como no, Día del Dantari de Oberena. Mañana dantzaris de ayer y hoy, de todas las generaciones de Oberena se juntarán para celebrar su día juntos. El programa será el de todos los años, con una novedad: la exposición sobre dantza que abrió sus puertas el sábado y se podrá visitar de 10:00 a 11:45.

Programa:
10:00 exposición sobre euskal dantza (hasta las 11:45)
11:00 eucaristía
12:00 festival de dantza
14:00 comida y sobremesa larga

2013/11/30

Exposición sobre dantza en Oberena

Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitarte euskal dantzari buruzko erakusketa zabalduko du Oberena dantza taldeak. Oberenako 4. aretoan egonen da ikusgai, eta hainbat dantzetan erabiltzen diren jantziak ikusi eta haiei buruz ikasteko parada eskainiko du.
Desde hoy y hasta el día 3 de diciembre Oberena dantza taldea abrirá una exposición sobre euskal dantza. Se podrá visitar en Oberena, en la sala 4, y allí estarán los trajes de diferentes danzas junto a información sobre ellas.


Euskal dantza erakusketa zabalduko du Oberena dantza taldeak gaur arratsaldean. Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako hainbat dantzen inguruan ikasteko, eta haietan erabiltzen diren jantziak ezagutzeko erakusketa, hain zuzen ere. Oberena Kirol Elkarteko 4. aretoan egonen da ikusgai abenduaren 3ra bitartean.
Gaur 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik, igandean goizez eta arratsaldez, 11:30 eta 13:30 artean eta 17:00 eta 20:00 artean. Astelehenean soilik arratsaldez ikus liteke, 17:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 3an, Oberenako dantzarien egunean hain zuzen, 10:00etatik 11:45ak arte irekiko da.
Erakusketan Euskal Herri osoko dantzak erakutsiko dira: Lekeitioko aurreskua eta kaxarranka, Lasarte-Oriako sorgin dantza, Lapurdiko inauteria, zapatagin dantza, Eltziegoko dantzak, Otsagabiako makil dantzak, Jaurrietako neska dantza, fandangoa eta arin-arina eta Lesakako ezpata dantza. Abenduaren 3an ospatuko den Oberenako dantzarien egunaren karietara prestatu da erakusketa.

Erakusketa iragartzeko kartela


Oberena dantza taldea abre esta tarde una exposición sobre euskal dantza. En ella se expondrán trajes y paneles informativos sobre danzas de Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa y Navarra con objetivo divulgatibo. Se podrá visitar hasta el día 3 de diciembre en la sala 4 del Club Deportivo Oberena.
Hoy estará abierta de 17:00 a 20:00 y mañana domingo por la mañana y por la tarde, de 11:30 a 13:30 y de 17:00 a 20:00. El lunes solo se podrá visitar por la tarde, de 17:00 a 20:00 y el 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena, se podrá visitar de 10:00 a 11:45.
En la exposición se exhiben danzas de todo Euskal Herria: Aurresku y kaxarranka de Lekeitio, sorgin dantza de Lasarte-Oria, carnaval de Lapurdi, zapatagin dantza, danzas de Elciego, paloteado de Otsagabia, neska dantza de Jaurrieta, fandango y arin-arina y ezpatadantza de Lesaka. Esta actividad se ha organizado dentro de los actos previstos para el día del dantzari de Oberena que se celebra el 3 de diciembre.