2010/08/26

Alkotzeko bestak

Alkotzeko bestetan emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak igande honetan. Bertako ingurutxoa plazaratuko du Euskal Herriko beste dantza batzuekin batera.
Oberena bailará en fiestas de Alkotz este domingo 29 de agosto. Junto a otras danzas de Euskal Herria bailarán el ingurutxo de la localidad navarra.

Igande honetan, hilak 29, Alkotzeko bestetan dantzatuko du Oberenak. Eguerdian hasiko da emanaldia, 13:00ean, eta ordu beteko ikuskizuna izanen da. Euskal Herriko hainbat dantzekin batera, Alkotzeko ingurutxoa dantzatuko du.

Este domingo 29 de agosto Oberena bailará en fiestas de Alkotz. La actuación comenzará al mediodía, a las 13:00, y durará aproximadamente una hora. Junto a otros bailes de Euskal Herria, bailarán el ingurutxo de Alkotz.

2010/08/13

NDE Leitzan

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) jakinarazi duenez, aurtengo Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan ospatuko da irailaren 11an. Parte-hartzeko deia luzatu dute nafardantza blogaren bidez.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ha informado que el Dantzari Eguna de Nafarroa será en Leitza el día 11 de septiembre. Desde el blog nafardantza animan a que todos los grupos participen.

Gaur azaldu du Nafarroako EDBk prestatzen hasiak direla iraileko Nafarroako Dantzari Eguna. Leitzan izanen da aurten hilaren 11an. Dantza taldeei parte-hartzeko deia luzatu die dantzen federazioak. Oberena dantza taldea, urtero bezala, bertan izanen da Nafarroa Garaiko gainontzeko taldeekin batera.
Aurten Agintariena, Kortesko dancea, Eltziegoko dantzak eta Leitzako ttunttuna plazaratuko dira ekitaldi nagusian. Lehenago, ordea, arratsaldeko lehen orduetan, parte-hartuko duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte leku ezberdinetan.

Nafarroako EDB ha informado que están preparando el Dantzari Eguna de Nafarroa para el 11 de septiembre. Mediante su blog han llamado a todos los dantza taldes a participar en este día. Oberena, como todos los años, participará junto a los demás grupos de Nafarroa.
Este año se bailará Agintariena, el dance de Cortes, los bailes de Elciego y el ttunttun de Leitza. Pero antes, a primera hora de la tarde, los grupos participantes ofrecerán actuaciones en diferentes lugares.

2010/08/06

Kanpaldia '10

Aurtengo kanpaldia irailaren 2tik 5era izanen da Elizondon. Izena eman duten ttikiek adosturiko prezioa ordaindu beharko dute abuztuaren 11a aitzinetik.
El campamento de este año será del 2 al 5 de septiembre en Elizondo. Los y las txiki que se apuntaron deberán abonar lo acordado antes del 11 de agosto.

Urtero bezala, aurten ere kanpaldia izanen dute Oberena dantza taldeko ttikiek. Aurten Elizondoko Kortarixar aterpetxean egonen gara irailaren 2tik 5era. Inoiz baino haur gehiago izanen dira, 30 orotara, eta 85€ sartu beharko ditu bakoitzak  30350145691450042253 kontu zenbakian abuztuaren 11a aitzinetik. Informazio oro kanpaldiaren blogean igoko dugu.

Como todos los años, éste también los txikis de Oberena podrán disfrutar del campamento. Este año estaremos en el albergue Kortarixar de Elizondo del 2 al 5 de septiembre. Irán más txikis que nunca, 30 en total, y deberán abonar los 85€ antes del 11 de agosto en el número de cuenta 30350145691450042253. Toda la información del campamento estará en el blog habilitado para ello.