2011/12/31

Urte berri on!

Oberena dantza taldearen blogak 2.681 bisita jaso ditu 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Esker mila gure berriak jarraitzeagatik, eta urte berri on!
El blog de Oberena dantza taldea ha recibido 2.681 visitas desde el 1 de enero hasta el 31 de diciembre de 2011. ¡Gracias por seguirnos y feliz año!
2.681 izan dira aurten jasotako bisitak. Oberena dantza taldearen blogak bisitari kopuru handia izan du aurten ere, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Urte berezia izan da dantza taldearendako. Izan ere, 70 urte ez dira egunero betetzen. Dudarik gabe, Limoux eta Poloniako bidaiak, dantzari txikiek eskainitako Lizarren Doinua ikusgarria eta abenduaren 3 berezia izan dira aurtengo albiste nagusiak. Hala ere, ezin ahantzi urte osoan zehar taldeak eskeini dituen emanaldiak. Ongi bukatutakoa, beraz, ongi has dadila. 
URTE BERRI ON!
 
 
2.681 han  sido las visitas que hemos recibido este año. El blog de Oberena dantza taldea ha tenido, un año más, muchos lectores y por ello os damos las gracias. Este ha sido un año especial; ¡70 años no se cumplen todos los días! Sin duda, los viajes a Limoux y Polonia, Lizarren doinua espectáculo que nos ofrecieron los txikis y un 3 de diciembre especial son las noticias más destacadas del año. Aun así, no podemos olvidar todas aquellas actuaciones que hemos ofrecido durante el 2011. Por ello, esperemos que bien comience lo que bien ha acabado.
URTE BERRI ON!

2011/12/30

Cierra dantzan.com

Hamar urtez dantzaren munduari buruzko informazioa eman ondotik, itxi beharrean dago dantzan.com ataria. Diru iturrien murrizteak behin behinean ixilduko du.
Tras diez años de servicio informando sobre la dantza, dantzan.com cerrará con el 2011. El descenso de las fuentes económicas obliga al portal digital a cerrar provisionalmente.

Dantzan.com behin behinean itxiko da urtarrilaren 1ean albistari digitalak gaur ezagutzera eman duenez. Arrazoi nagusi bat aipatu du hedabideak itxiera arrazoitzeko: diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzea. "Dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu". Beraz, abenduaren 31an bulegoa itxi, eta ez dute jarraituko dantzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzen.
Informazio gehiago dantzan.com atarian.
Dantzan.com gunea, itxiko duela iragarriz
Oberena dantza taldearen blogak eskerrak eman nahi dizkio atari digitalari urte hauetan eskaini duen zerbitzuarengatik. Sarean laster ikusi nahi dugu berriz ere; bien bitartean, hemen duzue dantzan.com-ek prestatu duen bideoa:



Dantzan.com cierra provisionalmente el 1 de enero según ha hecho saber en el mismo portal digital. El descenso de las ayudas económicas y de las fuentes de ingresos han sido la razón principal de esta decisión. "Estamos obligados a cerrar dantzan.com, puesto que no podemos mantener económicamente el proyecto que comenzamos hace diez años", explican. El 31 de diciembre cerrarán la oficina y dejarán de recoger y difundir información sobre dantza.

Más información en la web dantzan.com.

2011/12/29

INOCENTE!

Atzo argitaratu genuen albistea txantxa zen, inozenteen egunaren karietara idatzi genuena. Oberena dantza taldeak ez du Baluarten dantzatuko.
La noticia de ayer era una inocentada con motivo del día de los inocentes. Así que Oberena dantza taldea no bailará en el concierto de año nuevo de Baluarte.
Ez, Oberena dantza taldeak ez du urte berriko kontzertuan parte hartuko, ez du Baluarten dantzatuko eta are gutxiago Strauss Festival Orchestra. Sentitzen dugu txantxan erori zaretenengatik, sentitzen dugu albistea ilusioz hartu duzuen dantzari zein ikusleengatik. Inuzenteen eguna zen, eta beste batzuetan egin dugun bezala, ziria sartzen ahalegindu gara. Sponsorraren zein Kenyako bidaiaren albistearekin bezala, alegia.
No, Oberena dantza taldea no bailará en el concierto de año nuevo, no bailará en el Baluarte y mucho menos con la Strauss Festival Orchestra. Sentimos por aquellos que habéis creído la noticia cierta y sentimos por los dantzaris y espectadores que acogisteis con ilusión esta actuación. Era el día de los inocentes y, como en otras ocasiones, hemos intentado gastar una broma. Es decir, igual que cuantos informamos del sponsor y del viaje a Kenya.

2011/12/28

Oberena bailará en Baluarte

Oberena dantza taldeak emanaldi handiarekin hasiko du urtea. Strauss Festival Orchestrak urte berriko kontzertua emanen du Baluarten, eta dantza bi eskainiko dituzte Oberenarekin batera.
El grupo de dantza Oberena comenzará el año con una gran actuación. La Strauss Festival Orchestra ofrecerá el concierto de año nuevo en Baluarte, que este año contará con dos dantzas interpretadas por los dantzaris de Oberena.

Urtarrilaren 6an zita berezia du Oberena dantza taldeak. Strauss Festival Orchestrak urte berriko kontzertua eskeiniko du Iruñeko Baluarte auditorioan, eta Oberenako dantzariek parte hartuko dute. Aurtengoan emanaldia berezia izanen da, bi euskal dantza interpretatuko baititu orkestrak. Horregatik, Oberena dantza taldea deitu dute, eszenatoki gainera igo eta dantzatzeko. Aurrerago zehaztasun gehiago izanen dituzue.
Strauss Festival Orchestra Baluarteko kontzertuan
El grupo de dantza Oberena tiene una cita especial el 6 de enero. Ese día la Strauss Festival Orchestra ofrecerá el concierto de año nuevo en el auditorio Baluarte de Iruña. Este año será un concierto especial, ya que en el repertorio están incluidas dos dantzas. Por eso han llamado a Oberena dantza taldea para que suba al escenario a bailar junto a ellos.

2011/12/08

Fotos del 3 de diciembre en la red

Iragan abenduaren 3an Oberenako dantzarien egunean ateratako argazkiak Interneten dira jadanik. Dani 'Tatoo' argazkilariaren lana izan da.
Las fotos del pasado 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena, están en la red. El fotógrafo fué Dani 'Tatoo', empleado de Oberena.

Sarean dira jadanik Dani 'Tatook' abenduaren 3an ateratako argazkiak. Multimedia atalean aurkituko duzue horiek ikusteko esteka. Izugarrizko eguna izan zen aurten Oberenako dantzarien eguna. 70. urteurrena dela eta, belaunaldi bakoitzeko bikote batek dantzatu zuen aurreskua hasieran, bukaeran Oberena peñaren ereserkia dantzatu zuten dantzari guziek, eta Oberena peñaren zein Iruñeko kiliki eta zaldiko batzuen bisita izan genuen. Horiek ere 70 urte betetzen zituzten, eta zapi gorria oparitu zitzaien oroigarri gisa.
Oberena dantza taldea, peña eta kilikiekin


Dani 'Tatoo' volvió a fotografiar la actuación del 3 de diciembre y las fotos ya están en la red. Podéis verlas en el apartado Multimedia. Este año el día del dantzari de Oberena fué especial, puesto que celebrábamos el 70 aniversario del grupo de dantza. Por ello, la actuación comenzó con un aurresku que bailaron dos parejas de cada generación. En el final todos los dantzaris bailaron al son del himno de la peña Oberena y apareció la misma peña, que también cumplía 70 años. La sorpresa la dieron los kilikis y zaldikos que vinieron a festejar el aniversario del grupo. Ellos también cumplen los mismos años y se les entregó un pañuelico rojo de recuerdo.

2011/12/07

Camisetas de Kukuxumuxu por el 70 aniversario

Oberena dantza taldeak kamisetak egin ditu 70. urteurrenaren kariaz, eta abenduaren 3an saldu zituen. Kukuxumuxuk prestatu du diseinua, eta oraindik aukera dago eskuratzeko.
El grupo de dantza Oberena ha preparado camisetas con motivo del 70 aniversario. El 3 de diciembre se vendieron bastante bien y todavía se pueden conseguir. El diseño es de Kukuxumuxu.

Kukuxumuxuren marrazkiarekin atonduriko kamisetak salgai ditu Oberena dantza taldeak. Neska, mutil eta haurrendako tailak egin dira, kolore berdekoak denak. Abenduaren 3an, Oberenako dantzarien egunarekin, salgai izan ziren egun osoan zehar, baina oraindik ere bada aukerarik kamisetak eskuratzeko. Oberena Kirol Elkartean bertan 10 euroren truke dira salgai. 70. urteurrenaren kariaz egin dira kamisetak.
Kamisetaren irudia - Dibujo de la camiseta
El grupo de dantza Oberena tiene a la venta camisetas con el dibujo de Kukuxumuxu. Todas son verdes y hay todo tipo de tallas para chicos, chicas y niñas y niños. El 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena se vendieron muy bien y todavía se pueden conseguir. Están a la venta en el Club Deportivo Oberena a 10 euros. Estas camisetas se han hecho con motivo del 70 aniversario. 

2011/12/05

Las fotos de Lizarren Doinua en la red

Lizarren Doinua ikusgarriko argazkiak sarean dira ikusgai. Dani 'Tatoo' Oberenako langileak eginak dira.
Las fotos del espectáculo Lizarren Doinua están en la red. El fotógrafo es Dani 'Tatoo' empleado de Oberena.
Argazki ederrak egin zituen gure ohiko argazkilari Dani 'Tatook' Lizarren Doinua ikusgarrian. Azaroaren 19an estreinatu zuten Oberenako dantzari ttikiek musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra, Nafarroako Antzerki Eskolan. Argazkiak ikusi nahi dituenak multimedia atalean ditu, gainontzeko argazkiekin batera.

Lizarren Doinua ikusgarria - Espectáculo Lizarren Doinua
Nuestro fotógrafo preferido, Dani 'Tatoo', hizo un trabajo excelente en la obra Lizarren Doinua. El grupo de dantza txiki Oberena estrenó el espectáculo que une dantza y teatro el 19 de Noviembre en la Escuela Navarra de Teatro. Ahora podéis disfrutar de las fotos en la sección Multimedia, junto a las demás fotos del grupo.