2012/05/13

DVD de Lizarren Doinua a la venta

Lizarren Doinua ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du Oberena dantza taldeak. Astelehenetik ostiralera erosi daiteke Oberenako bulegoan.
Oberena ha puesto a la venta el DVD de Lizarren Doinua. Se podrá adquirir en la oficina de Oberena de lunes a viernes.

Lizarren Doinua etxean gozatzeko parada duzue orain. Oberena dantza taldeak tikiek eskeinitako ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du bost eurotan. Oberena elkarteko bulegoan eros daiteke, astelehenetik ostiralera. Bulegoaren ordutegia 9:00etatik 13:30etara da goizez, eta 17:00etatik 19:30etara arratsaldez.
Ianire Beriain eta Unai Madinabeitiak arduratu dira bideoaren muntaketa lanez. Gainera, Jon Garairen marrazkiek atondu dute DVDaren kutxa. Azken horrek prestatu zuen ikusgarrirako kartela, eta baita Lizarren Doinuan ikus daitezkeen marrazki bizidunak ere. Antzezlana gaztelaniazko zein euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera ematen du DVDak.
Lizarren Doinua Nafarroako Antzerki Eskolan 2011ko azaroaren 19an aurkeztutako ikusgarria da, dantza eta antzerkia uztartzen dituena. Oberena dantza taldearen 70. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan zen, dantzari tikiek eskeinia. Heldu den ikasturtean berriz eramanen dute taula gainera.

Lizarren Doinua DVDaren kartela

Ahora podréis disfrutar de Lizarren Doinua en casa. Oberena ha sacado a la venta el DVD de la obra de teatro y dantza del grupo de los txikis. Se podrá adquirir por cinco euros en la oficina de Oberena, de lunes a viernes. El horario de oficina es de 9:00 a 13:30 y de 17:00 a 19:30.
Ianire Beriain y Unai Madinabeitia se han encargado de preparar el DVD. Además, Jon Garai ha dibujado la carátula del disco. Éste último se encargó de preparar el cartel que anunciaba la obra y los dibujos animados que se podían ver en ella. El DVD contiene subtítulos tanto en castellano como en euskara.
Lizarren Doinua se estrenó el 19 de Noviembre de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro. Es una obra que combina teatro y dantza que ofrecieron los txikis del grupo. Fue una de las actividades para celebrar el 70 aniversario de Oberena dantza taldea. El curso que viene los txikis volverán a subirse al escenario para ofrecer Lizarren Doinua.

2012/05/11

Día de la peña Oberena

Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.

Oberena peñaren egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Larunbatean izanen da, 18:30etatik aurrera abiatuko den kalejiran. Iruñeko Alde Zaharreko karriketan dantzatuko dute gure dantzariek peñako kideak lagun dituztela. Giroa alaitzeko ardura izanen du dantza taldeak, eta bukatzean merendua izanen dute Oberena peñan bertan.
Bestalde, ekitaldi gehiago izanen dira egunean zehar. Hamaiketakoarekin hasiko dute eguna, eta 12:00etan hondar urtean jaiotako haurrei zapi gorria oparituko diete. Ondotik tabernarik taberna ibiliko dira Iraunkorrak txarangarekin batera. Eguerdian elkartasun bazkaria izanen da peñan, eta ADANO minbizidun haurrak laguntzeko elkarteari "2012 Mandarra Solidarioa" emanen diote. Gauean ere izanen da girorik.
Oberenako dantzariak Garaioan egindako emanaldian

El grupo de dantza Oberena bailará en el día de la peña Oberena. Será este sábado, en la kalejira que comenzará a partir de las 18:30. Nuestros dantzaris bailarán por las calles del Casco Viejo acompañados de los miembros de la peña. Así pues, Oberena dantza taldea se encargará de poner buen ambiente en un día importante para la peña. Al terminar la actuación los dantzaris tendrán una merienda.
Pero eso no será el único acto programado para el sábado. Los peñeros comenzarán el día con un almuerzo, y después entregarán los pañuelicos rojos a las y los niños nacidos en el último año. Eso será a las 12:00 y luego tendrá lugar una kalejira de bar en bar con la txaranga Iraunkorrak. Al mediodía toca comer, pero será una comida solidaria en la que se le entregará "la Mandarra Solidaria 2012" a la asociación de ayuda a niños con cáncer ADANO. A la noche también habrá tiempo para disfrutar para el que aguante.

2012/05/10

Los txikis bailarán en la carpa de AEK

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

Udaberriarekin batera ailegatu da Irrintzi AEK Karpa. Aurten hamabigarren edizioa izanen da, eta urtero bezala dantzari tikien topaketa ere antolatu dute. Larunbatean ospatuko da besta, eta Oberena dantza talde tikiak ere parte hartuko du, urtero egiten duen gisan, Iruñeko hainbat talderekin batera.
10:30etan hasiko da dantzari tikien topaketa, eta ondotik tonbola hasiko da. Karpa Donibane K.K.E. eta hilerriaren arteko parkinean eginen da, joan den urteko tokian. Bestelako ekimenak ere izanen dira, hala nola, futbito txapelketa, ardo dastatzea, bazkaria eta kontzertuak.

XII. Irrintzi AEK karparen kartela
Con la primavera llega la carpa de Irrintzi AEK. Este sábado se celebrará la XII edición y como todos los años, este también habrá encuentro de dantzari txikis. Entre los participantes se encuentran los txikis de Oberena.
La actuación comenzará a las 10:30 y después será el turno de la tómbola. La carpa estará situada en el parking entre C.D.C. San Juan y el cementerio. También habrá otras actividades; por ejemplo, un partido de futbito, cata de vinos, comida popular y conciertos. 

2012/05/04

El sábado se celebrará la Euskal Jaia de Iruñea

Lehenbiziko aldiz Iruñeko Euskal Jaia ez da ospatuko sanfermin txikien egitarauaren barnean. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, hainbat euskal kultur talderekin batera.
Por primera vez la Euskal Jaia no será un acto más de San Fermín Txikito. Oberena dantza taldea participará junto a otros grupos culturales.
Lehenbiziko Euskal Jaia izanen da larunbatekoa, bai behintzat sanfermin txiki bestetatik kanpo ospatzen den lehenbizikoa. Dena den, ohiko egitaraua prestatu dute. Goizean dantza taldeen kalejirak izanen dira Alde Zaharreko karriketan. Eguerdian Larraindantza herrikoia izanen da Gaztelu enparantzan eta ondotik bazkaria. Arratsaldean erromeria, herri kirolak eta kontzertuak izanen dira. Antolatzaileek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete iruindarrei.


Egitaraua:

10:30 Kalejirak Alde Zaharrean barna: fanfarreak, dantzariak, joaldunak, erraldoi eta buruhandiak, trikitilariak, txarangak...
12:00 Iruñean Kantuz Mercaderes karrikatik.
13:30 Larraindantza Gaztelu enparantzan.
14:30 Herri bazkaria Sanfrantzisko plazan.
17:30 Dantzaldia bazkalgunean.
17:30 Herri Kirolak Burgoen plazan.
21:00 Baserritars taldearen kontzertua Muthiko Alaiak peñan.

Iruñeko Euskal Jaia iragartzeko kartela

La del sábado será la primera Euskal Jaia, por lo menos la primera que se celebra fuera de los actos de San Fermín Txikito. Aun así, el programa será el habitual en esta fiesta. Por la mañana los grupos de dantza llenarán las calles del Casco Viejo de música y dantza. Al mediodía se bailará Larraindantza o La Era en la Plaza del Castillo. Después tendrá lugar la comida popular y por la tarde se podrá disfrutar de la romería, los deportes rurales o los conciertos. Los organizadores han hecho un llamamiento para acudir vestidos de caseros.


Programa:

10:30 Kalejiras por el Casco Viejo: fanfarres, dantzaris, joaldunak, gigantes y kilikis, trikitilaris, txarangas...
12:00 Iruñean Kantuz desde la calle Mercaderes.
13:30 Larraindantza o baile de La Era en la Plaza del Castillo.
14:30 Comida popular en la plaza San Francisco.
17:30 Bailables en San Francisco.
17:30 Deporte rural en la plaza de los Burgos.
21:00 Concierto de Baserritars en la peña Muthiko Alaiak.