2012/07/27

Oberena participará en el festival Laradas 2012

Bihar Santiago besta ospatuko dute Iruñeko Lar Galegoko kideek. Besteak beste, Laradas folklore jaialdia antolatu dute, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du.
El Lar Galego celebrará mañana la fiesta en honor a Santiago. Por primera vez han organizado el festival folclórico Laradas en el que participará Oberena dantza taldea.

Uztailaren 25ean ospatzen da Santiagoko eguna, eta Iruñeko Lar Galegoko kideek larunbaterako antolatu dute besta eguna. 1951. urtetik ospatzen du egun hau Galiziako Etxeak, eta aurten berritasun bat dakar: Laradas 2012 folklore jaialdia. Bertan parte hartuko dute La Hedra Elkarteak (Asturias), Manantial del Vine de Tomelloso taldea (Ciudad Real), Os Fillos de Breogán y Lusquefusque taldea (Iruñeko galiziarrak) eta Basakaitz eta Oberena euskal taldeak.
Folklore jaialdia 18:00etan hasiko da eta bi zati izanen ditu. Talde bakoitzak hamar minutuko bi emanaldi labur eskainiko ditu bertaratzen direnen gozagarri. Urtero bezala ez da olagarrorik faltako San Fermin karrikan ospatuko den bestan. Suziriak iragarriko du ospakizunaren hasiera 13:00etan.

Oberena dantza taldearen emanaldia Garaioan

El 25 de Julio se celebra el día de Santiago y los miembros del Lar Galego de Iruña lo celebrarán mañana. Esta fiesta se celebra en nuestra ciudad desde 1951 y este año trae una novedad: el festival folclórico Laradas 2012. En el participarán la Asociación La Hedra (Asturias), el grupo Manantial del Vine de Tomelloso (Ciudad Real), Os Fillos de Breogán y Lusquefusque (galegos residentes en Pamplona) y los grupos de euskal dantza Basakaitz y Oberena.
El festival comenzará a las 18:00 en el recinto festivo de la calle San Fermín. Cada grupo ofrecerá dos actuaciones de diez minutos. El chupinazo dará comienzo al día de Santiago a las 13:00 y no faltará pulpo en una jornada festiva que congrega cada año a más gente.

2012/07/23

Fotos de Sanfermines

Uztailaren 6an ateratako argazkiak igo ditugu sarera, eta Multimedia atalean aurkituko dituzue. Aurten Lesaka, Batelerak, Agintariena, Jauziak eta Larraindantza plazaratu ziren.
Hemos subido las fotos del 6 de julio a la red; las encontraréis en el apartado Multimedia del blog. Este año se bailó Lesaka, Bateleras, Agintariena, Jauziak y Larraindantza.
Dantzaris de Oberena en la actuación del 6 de julio

2012/07/20

Oberena bailará en el Baztandarren Biltzarra

Igandean ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du goizeko kalejiran.
El domingo se celebrará el Baztandarren Biltzarra en Elizondo y Oberena dantza taldea participará en la kalejira de la mañana.


Asteburu berezia izanen da heldu dena Baztanen. Bihar "Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da" ikusgarria taularatuko dute Amaiurren eta igandean Baztandarren Biltzarra ospatuko da. Azkenengo horretan, besteak beste, Oberena dantza taldeak parte hartuko du. Karrzen kalejira goizean hasiko da 11:00etan eta ondotik bazkarira joanen dira gure dantzari eta musikariak. Egun osoko egitaraua prestatu dute baztandarrek, eta artisauak, mutildantzak zein dantzaldiak ez dira faltako.
Emanaldi aurreko desfilea Iruñean, uztailaren 6an

Este fin de semana es especial en Baztan. Mañana se estrenará el espectáculo "Amaiur 2012, haien ametsa gurea da" en Amaiur. El domingo será el turno del Baztandarren Biltzarra, en el que también participará Oberena dantza taldea. Bailarán en la kalejira de la mañana que comienza a las 11:00 y después disfrutarán de la tradicional comida popular. Los baztandarras han preparado un día completo para el domingo con feria de artesanos, mutildantzas y romería incluidos.

2012/07/03

Oberena ofrecerá tres actuaciones en Sanfermines

Uztailaren 6an eta 9an nagusien taldeak dantzatuko du, eta uztailaren 11an tikien txanda izanen da. Gora Iruñeak karpa jartzeko baimenik ez duenez, 9ko emanaldia Alde Zaharrean izanen da.
El grupo de mayores actuará los días 6 y 9 de julio y el 11 será el turno de los txikis. Como Gora Iruñea no podrá montar la carpa la actuación del 9 será por las calles del Casco Viejo.

Hiru egun baizik ez dira geratzen Iruñeko besta lehertzeko. Urtero bezala, Oberena dantza taldeak sanferminetan dantzatuko du, jaiak gure dantzekin alaitzeko asmoz. Uztailaren 6an izanen da lehenbiziko emanaldia, Foruen enparantzan. Bertan, Iruñerriko gainontzeko taldeekin batera Bateleras eta Lesakako dantzak plazaratuko ditu Oberenak. Urtero dantzatzen diren Agintariena eta Larraindantza ere ez dira faltako sanferminetako lehenbiziko egunean. Txori Zuri taldeak aterako du ikurriña plazaren erdira, eta bere esku egonen da musika ere.
Aurten, beste emanaldi bat eskaintzeko asmoa zuen Oberena dantza taldeak. Uztailaren 9an Gora Iruñearen besta gunean dantzatzeko asmoa zuen taldeak, baina UPNk ez du baimenik eman karpa paratzeko, beraz, emanaldia Alde Zaharreko karriketan barna egin beharko dute gure dantzariek. 12:00etan aterako dira Gora Iruñeak Jarauta karrikan irekiko duen tabernatik.

Tikien eguna
Dantzari nagusien emanaldiez gainera, dantzari tikiek ere izanen dute karrikara ateratzeko aukera. Uztailaren 11an ospatuko da aurten haurren eguna, eta urteroko zitara ez dira faltako Oberenako tikiak. 11:00etan kalejira aterako da Errekoletas plazatik, eta Gaztelu enparantzan bukatuko da. Han emanaldia eskainiko dute hainbat dantza talde txikik.

Joan den urteko emanaldia uztailaren 6an
Solo quedan tres días para que estalle la fiesta en Iruña. Como todos los años, el grupo de dantza Oberena bailará en Sanfermines para ambientar las fiestas con nuestras tradiciones. La primera actuación será el 6 de julio en la Plaza de los Fueros. Oberena bailará Bateleras y Lesaka junto a los demás grupos de Pamplona. Tampoco faltarán las dantzas que se hacen todos los años como Agintariena y Larraindantza. Este año Txori Zuri será el grupo encargado de ondear la ikurriña y tocar la música. 
Este año Oberena dantza taldea tenía intención de ofrecer otra actuación en Sanfermines: el 9 de julio en la carpa de Gora Iruñea. Por desgracia UPN no ha dado permisos para montar el recinto festivo, con lo cual la actuación se trasladará a las calles del Casco Viejo. Los dantzaris saldrán a las 12:00 desde el bar Jarauta.

Día de los txikis
A parte de los dantzaris mayores los txikis también participarán en las fiestas de Iruña. El día 11 de Julio se celebrará el Día del Niño y los txikis de Oberena no faltarán a la cita de todos los años. A las 11:00 saldrá la kalejira desde la plaza de Recoletas y terminará en la Plaza del Castillo. Allí bailarán todos los grupos de txikis.