2012/08/18

Mañana comienza la Semana del Socio de Oberena

Ostiralean izanen da dantza jaialdia, asteazkenean fanfarrearen emanaldia eta larunbatean dantzaldia. Oberena dantza taldeak kamisetak eta DVDak salduko ditu aste osoan zehar.
El viernes se celebrará el festival de dantza, el miércoles la actuación de la fanfarre y el sábado habrá bailables. El grupo de dantza Oberena venderá camisetas y DVDs durante toda la semana.

Oberenako Bazkideen Astea bihar hasiko da suziria jaurtitzearekin batera, 12:00etan. Astebete iraunen du eta dantzarekin loturiko hainbat ekitaldi izanen dira. Asteazkenean Oberena fanfarreak emanaldia eskainiko du 20:00etatik aurrera. Larunbatean dantzaldia antolatu dute 19:30etatik aurrera, eta norberak bere trikitia eramateko deia luzatu du Oberenako Batzordeak. Dena den, ekitaldi nagusia ostiralean izanen da, 20:00etan hasiko den dantza jaialdiarekin. Oberena dantza taldeko kide guziek parte hartuko dute bertan.
Bestalde, dantza taldeko materiala saltzeko postua paratuko dute dantzariek; kamisetak eta Lizarren Doinua ikusgarriko DVDa, alegia. Postua Bazkideen Asteko ekimen nagusietan egonen da. Gainera, Lizarren Doinua DVDa Internet bidez erosteko aukera ere badago.

Dibujo de la camiseta de Oberena dantza taldea
Mañana comenzará la Semana del Socio de Oberena con el chupinazo a las 12:00 y durará una semana. Habrá varios actos relacionados con la dantza: el miércoles la fanfarre Oberena ofrecerá una actuación a partir de las 20:00 y el sábado habrá bailables a las 19:30. Para éste último se ha hecho un llamamiento a los trikitilaris de la piscina para que lleven su instrumento. De todas maneras, el acto más importante será el del viernes a las 20:00: el festival de dantza en el que participarán todos los miembros de Oberena dantza taldea.
Por otra parte, los dantzaris pondrán un puesto para vender camisetas del grupo y DVDs de Lizarren Doinua. El puesto estará en las actividades más importantes de la Semana del Socio. Además, el DVD de Lizarren Doinua también se puede adquirir mediante Internet.

2012/08/06

Ya puedes recibir el DVD de Lizarren Doinua en casa

Lizarren Doinua ikusgarriaren DVDa lortzeko aukerarik izan ez duenak etxean jaso dezake gaurtik aurrera. Blog honetako eskari orria bete beharko du DVDa erosi nahi duenak.
Si no tuviste oportunidad de conseguir el DVD de Lizarren Doinua ahora podrás recibirlo en casa. Solo tienes que rellenar el formulario que encontrarás en este blog.

Lizarren Doinua antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikusgarria da, Oberenako dantza talde tikiak 2011ko azaroaren 19an taularatu zuena. Orduko emanaldia grabatu eta DVDa prestatu zuten Ianire Beriain eta Unai Madinabeitiak, eta orain Internet bidez erosteko aukera dago. Horretarako eskari orria bete beharra dago. Euskara eta gaztelerazko azpidatziak ditu bideoak eta ordu bete inguru irauten du.
DVDak 5 euro balio du, eta etxean jaso nahi duenak 2'80 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Beraz, 7'80 euroren truke etxean jasoko duzu bideoa. Ipar Euskal Herriaren kasuan, aitzitik, bidaltze gastuak arrunt handiagoak dira: 6'80 hain zuzen. Orotara 11'80 euro balio du DVDa Lapurdi, Baxenafarroa edota Zuberoan jasotzea. Oberena Kirol Elkartean ere erosi daiteke bulegoko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.


Lizarren Doinua es un espectáculo de teatro, música y dantza que ofreció el grupo de txikis de Oberena el 19 de Noviembre de 2011. Aquella actuación fue grabada en vídeo por Ianire Beriain y Unai Madinabeitia, y después elaboraron un DVD con subtítulos en euskara y castellano. Ahora podréis recibir el DVD en casa rellenando el formulario que encontraréis en este blog.
El precio del DVD es de 5 euros y los gastos de envío 2'80 euros. Es decir, para recibir el DVD en casa hay que abonar 7'80 euros. Mandarlo a Iparralde es más caro, puesto que los gastos de envío son 6'80 euros. En total recibir el DVD en Lapurdi, Baxenafarroa o Zuberoa vale 11'80 euros. También se puede comprar en el Club Deportivo Oberena en horario de oficina: de lunes a viernes de 9:00 a 13:30 y de 16:30 a 19:30.

2012/08/02

Oberena participará en la Euskal Jira de Irun

Asteburu honetan Gipuzkoara joanen dira Oberenako dantzariak, Irungo Euskal Jiran parte hartzera. Goizez eta arratsaldez dantzatuko dute.
Este fin de semana nuestros dantzaris irán a Gipuzkoa para participar en la Euskal Jira de Irun. Bailarán tanto por la mañana como por la tarde.

Urtero ospatzen dute Irunen Euskal Jira. Hainbat gurdi prestatzen dituzte, eta kalejira luzea egiten dute herrian zehar. Gurdien artean dantza taldeak joan ohi dira, eta horietako bat izanen da Oberena dantza taldea. Larunbat arratsaldean izanen da hori, 18:00etatik aurrera. Mendelun hasi eta, Hondarribia kalea, Colon ibilbidea,
Genaro Etxeandia plaza,  Eliza kalea eta San Martzial kaleak zeharkatuko dituzte, Urdanibia plazan akitu arte.
Dena den, goizez ere izanen dute dantzatzeko parada. Izan ere, emanaldi labur bat eskainiko baitute 11:00etatik aitzina. Oberenarekin batera joanen dira Iribaseko Basakaitz dantza taldeko kideak. 

Oberena dantza taldea por las calles de Arrosadia

En Irun se celebra todos los años la Euskal Jira. Preparan carros decorados y los lucen durante la kalejira. Entre los carros suelen ir grupos de dantza y entre ellos estará Oberena dantza taldea. Eso será el sábado por la tarde, a partir de las 18:00. El recorrido comenzará en Mendelu, seguira por la calle Hondarribia, Paseo de Colon, la plaza Genaro Etxeandia, y las calles Iglesia y San Martzial, para terminar en la plaza Udanibia.
Pero también habrá trabajo por la mañana. Nuestros dantzaris ofrecerán una pequeña actuación a partir de las 11:00. Basakaitz dantza taldea (Iribas) acudirá a la Euskal Jira junto a Oberena.