2012/11/30

El 3 de Diciembre se celebrará el Día del Dantzari de Oberena

Urtero bezala abenduaren 3a Oberenako Dantzarien Eguna izanen da. 12:00etan izanen da ekitaldi nagusia, eta dantza taldean dabiltzan eta ibili zirenak bilduko dira bertan.

Como todos los años el 3 de Diciembre se celebrará el Día del Dantzari de Oberena. El acto central que reunirá a dantzaris y exdantzaris será a las 12:00.

Astelehenean Oberenako Dantzarien Eguna ospatuko du Oberena dantza taldeak. Urtero bezala, Euskararen eta Nafarroako Egunarekin batera izanen da. Ekitaldi nagusia 12:00etan izanen da kiroldegi berrian, eta dantzari guziek parte hartuko dute, baita dantzari ohiek ere. Oberenako fanfarreak ere parte hartuko du dantza jaialdian. Ondotik bazkaria eginen dute parte hartzaile guziek, eta bazkalondoa luzatu eginen da musika eta dantzarekin. Dantzaz gain, 11:00etan meza eginen da Oberenako 2-3 aretoan. Euskal dantzarekin gozatzeko eguna izanen da bere osotasunean.

2011ko abenduaren 3ko emanaldia

El lunes Oberena dantza taldea celebrará su día: El Día del Dantzari de Oberena. Como todos los años coincidirá con el Día de Navarra y el del Euskera. El acto principal será a las 12:00 en el polideportivo nuevo y participarán la fanfarre Oberena, dantzarisy exdantzaris del grupo. Después todos los participantes disfrutarán de la comida que se alargará con una sobremesa llena de dantza y música. A parte de dantza, a las 11:00 habrá misa en la sala 2-3 de Oberena. En definitiva, el lunes será un bonito día para disfrutar de la euskal dantza.

2012/11/21

Lizarren doinua llenó la Casa de Cultura de Burlata

2012ko bi emanaldietan 550 lagunek ikusi dute Lizarren doinua. 130 lagun inguru hurbildu ziren Berako emanaldia ikustera, eta 424 lagun bildu ziren Burlatako Kultur Etxean.
550 personas han visto Lizarren Doinua en las dos actuaciones ofrecidas en 2012. Al rededor de 130 fueron en Bera y la actuación de Burlata congregó a 424 asistentes.

Arrakastatsua izan da Oberena danta taldeko tikiek Burlatan eskaini duten Lizarren doinua ikusgarria. Ia lepo bete zen Kultur Etxea. Izan ere, 424 lagun bildu ziren igande arratsaldean emanaldiaz gozatzeko asmoz. Irria ahoan zutela atera ziren denak bertatik. Haur, gazte, heldu zein zahar, adin tarte guzietako ikusleak izan zituen dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikusgarriak. Txalo zaparrada jaso zuten Amets eta Oinatzek obraren bukaeran, baita dantzek eta dantzariek ere. Ikusgarria izan zen Zuberoako makildantza, baita herriko eszena eta inauterietako pertsonaiak agertzen direna ere. Horrela diote bertaratu zirenetako batzuek.
Fase hau bukaturik, helburu guziak bete ditu Oberena dantza taldeak. Dantzari tikiekin maila horretako ikusgarria eskaintzea batetik (hori 2011ko azaroaren 19an bete zen), eta obra jende anitzengana ailegatzea bestetik. Orain aitzinera begiratzea tokatzen da, eta proiektu berriei ekitea. Irakurle hori, emanaldia ikusi baduzu, eskertuko genizuke iruzkina utziko bazenu albiste honen bukaeran. Bestalde,  2011an Nafarroako Antzerki Eskolan eskainitako emanaldia DVD batean jasota dugu. Salgai da webgune honetan bertan.

Txulalai Lizarren doinua ikusgarriaren bukaeran (Burlatan)

La actuación de Lizarren doinua en Burlata fue un éxito. 424 personas casi llenaron hasta la bandera la Casa de Cultura. Los espectadores salieron con una sonrisa en la cara. Niños, jóvenes, adultos y mayores, gente de diferentes generaciones disfrutó del espectáculo que une teatro y euskal dantza. Amets y Oinatz recibieron la ovación que merecían al final de la obra, al igual que los dantzaris y las danzas. La makil dantza de Zuberoa, la escena de la plaza y el momento en el que aparecían personajes de carnavales de entre el público fueron espectaculares según algunos de los asistentes.
Terminada esta fase, Oberena dantza taldea ha superado sus objetivos. Por una parte ofrecer un espectáculo de calidad con los txikis (esto se cumplió el 19 de Noviembre de 2011) y por otra parte llegar al mayor número de personas con este espectáculo. Ahora toca mirar hacia adelante y emprender nuevos proyectos. A tí, lector, te pedimos por favor que nos dejes un comentario en el final de la noticia, si has podido disfrutar de alguna de las actuaciones. Recordad también que vendemos el DVD de la actuación de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro. Podéis pedirlo en este mismo blog.


2012/11/18

¡¡Os esperamos!!

Lizarren doinua ikusgarria eskainiko du gaur Oberena dantza taldeak. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen lana 18:30ean izanen da Burlatako Kultur Etxean. Sarrerak salgai izanen dira 16:30etatik aitzinera.
Oberena dantza taldea ofrecerá hoy el espectáculo Lizarren doinua. Será a las 18:30 en la Casa de Cultura de Burlata. La venta de entradas será a partir de las 16:30.

Listo. Dena prest dago Lizarren doinua emanaldia eskaintzeko. Burlatako Kultur Etxean izanen da gaur arratsaldean 18:30ean. Sarrerak bertan eskuratu daitezke 16:30etatik aitzinera, haurrek hiru eurotan eta helduek bost eurotan. Zuen zain egonen gara!!


Listo. Ya está todo preparado para ofrecer Lizarren doinua. Será esta tarde en la Casa de Cultura de Burlada a las 18:30. Las entradas se pueden adquirir allí a partir de las 16:30, a tres euros para los niños y a cinco para los adultos. ¡¡Os esperamos!!

2012/11/17

Lizarren doinua en los medios de comunicación

Igandean Lizarren doinua taularatuko du Oberena dantza taldeak Burlatako Kultur Etxean. Horren berri jaso dute hainbat hedabidek.
El domingo Oberena dantza taldea ofrecerá Lizarren doinua en la Casa de Cultura de Burlata. Diferentes medios de comunicación se han hecho eco de la noticia.

Hedabideak / Medios:

2012/11/16

Oinatz y Amets han estado en Euskalerria irratia

Lizarren doinua ikusgarriaren berri ematera hurbildu dira Jon eta Saioa Urtasun, eta Iker Tubia Oberena dantza taldeko kideak. Reyes Ilintxetarekin solasean ibili dira.
Jon y Saioa Urtasun e Iker Tubia han estado en Euskalerria irratia hablando sobre Lizarren doinua. Reyes Ilintxeta los ha entrevistado.

Lizarren doinuaren azkenengo emanaldia eskaintzeko hiru egun falta diren honetan, Oinatz eta Amets Irrintzi Dorrera joan dira ikusgarriaren inguruan mintzatzeko. Jon eta Saioa Urtasun dira obrako protagonistak, eta Iker Tubiarekin batera izan dira Euskalerria irratian Reyes Ilintxetaren galderei erantzunez. Jarraian duzue elkarrizketa aditzeko aukera.
Bestalde, Nafarroako Hitzan ere Lizarren doinua ikustera joateko gomendioa luzatu dute Agendan (7. orrialdean). Hemen ikus dezakezu Berriako gehiagarria. Gainera, Noticias de Navarra egunkarian Berako emanaldiari buruz mintzatu ziren asteazkenean. Emanaldi bikaina izan zela argitaratu zuten.



Solo faltan tres días para ofrecer Lizarren doinua en Burlata y los hermanos Amets y Oinatz han visitado Irrintzi Dorrea. Jon y Saioa Urtasun son los protagonistas de la obra y junto a Iker Tubia han contestado a las preguntas de Reyes Ilintxeta en Euskalerria irratia. Arriba tenéis el podcast para escuchar la entrevista entera.
Por otra parte, Nafarroako Hitza ha recomendado el espectáculo Lizarren doinua en la Agenda (página 7). Lo puedes leer aquí. Noticias de Navarra también publicó el miércoles una noticia sobre la actuación de Bera. Le dieron un sobresaliente.

2012/11/13

Lizarren doinua también en Dantzan.com

Dantzan.com atari digitalean ere argitaratu dute Lizarren doinua ikusgarriaren berri. Igandean izanen da emanaldia Burlatako Kultur Etxean, eta sarrerak salgai dira dagoeneko.
El portal digital Dantzan.com ha publicado una noticia sobre Lizarren doinua. Será el domingo en la Casa de Cultura de Burlata y las entradas ya están a la venta.
Albistea irakurri / Lee la noticia

2012/11/09

Lizarren doinua en Noticias de Navarra

Noticias de Navarra egunkariak Lizarren doinuari buruzko albistea argitaratu du gaur. Azaroaren 18an Burlatan eginen den emanaldiaz mintzo da batik bat.

El periódico Noticias de Navarra ha publicado hoy una noticia informando de Lizarren doinua. Sobre todo hablar de la actuación del 18 de Noviembre en Burlata.
Albistea irakurtzeko / Para leer la noticia

2012/11/07

Iker Tubia ha estado en Xorroxin irratia hablando sobre Lizarren Doinua

Xorroxin irratiko Hartueman saioan elkarrizketa egin diote Oberena dantza taldeko kide Iker Tubiari. Lizarren doinuaz mintzatuko dira azaroaren 10ean ikusgarria Beran eskeiniko baita.
La radio Xorroxin ha entrevistado al miembro de Oberena dantza taldea Iker Tubia en el programa Hartueman. Han hablado sobre Lizarren Doinua, ya que el 10 de Noviembre se ofrece en Bera.

2012/11/05

¡Ya está aquí Lizarren Doinua!

Larunbatean izanen da lehenbiziko emanaldia Beran, bigarrena azaroaren 18an Burlatan. Lizarren doinua gainean dugu!!
La primera actuación será el sábado en Bera y la segunda el 18 de Noviembre en Burlata. ¡¡No queda nada!!


2012/11/03

Las entradas de Lizarren Doinua están a la venta

Ostiraletik salgai dira Lizarren Doinua ikusgarria ikusteko sarrerak. Oberena Kirol Elkartean eta Karrikiri euskal dendan erosi daitezke.
Desde el viernes están a la venta las entradas para ver Lizarren Doinua. Se pueden conseguir en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri.

Lizarren Doinua azaroaren 18an ikusteko sarrerak aurretik eskuratu nahi dituenak aukera du ostiraletik. Burlatako sarrerak salgai dira Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Oberenan bulegoko ordutegian erosi daitezke soilik, hau da, 16:30etatik 19:00etara. Haurrek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta helduek bost euro. Emanaldiaren egunean ere eros daitezke sarrerak Burlatako Kultur Etxean bertan 16:30etatik aitzinera.
Azaroaren 10eko emanaldirako sarrerak, aitzitik, egunean berean salduko dira soilik 16:00etatik aitzinera. Egun horretan Berako Kultur Etxean izanen da.

Sarrerak prest

Para ver Lizarren Doinua el día 18 de Noviembre en la Casa de Cultura de Burlata se pueden adquirir las entradas de ante mano desde el viernes. Las entradas están a la venta en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri. En Oberena solamente se podrán comprar en horario de oficina de 16:30 a 19:00. Las entradas de niños cuestan tres euros y las de los adultos cinco euros. El día de la actuación también se podrán comprar a partir de las 16:30 en la Casa de Cultura de Burlata.
Las entradas de la actuación del 10 de Noviembre en Bera solamente se podrán adquirir en taquilla a partir de las 16:00.