2013/02/15

Oberena dantza taldea termina los carnavales el sábado

Oberena dantza taldearendako hondarreko inauteriak izanen dira Arrosadia eta Azpilagañakoak. Larunbatean ospatuko dira, eta dantzariek arratsaldeko kalejiran parte hartuko dute.
Los carnavales de Arrosadia y Azpilagaña serán los últimos para Oberena dantza taldea. Los dantzaris participarán en la kalejira de la tarde.

Herri gehienetan bukatu badira ere, oraindik bada inauterietaz gozatzeko parada. Arrosadia eta Azpilagaña auzoek larunbatean ospatuko dituzte, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du. Arratsaldeko kalejiran Sorgindantza plazaratuko dute dantzariek. 18:30ean abiatuko dira Azpilagañako Jai Batzordearen lokaletik, eta Arrosadian bukatuko dute. 
Egunean zehar, baina, ekimen gehiago izanen dira. Goizean puska biltza eginen dute auzoan zehar erraldoiak lagun. 12:00etan abiatuko dira jan eta edari eskean. 14:30ean babarrun jana eginen dute Apilagañako Jai Batzordearen lokalean. Bazkarirako txartelak 12 euroren truke eskuratu ditzakete helduek, eta 6 euroren truke haurrek. Arratsaldeko kalejiraren ondotik, merendua izanen da San Fermin peñan, eta egunari txapela paratzeko Korrikaren aldeko gaupasa.

Inauteriak iragartzeko kartela
Aun que los carnavales se han terminado en la mayoría de los pueblos, todavía se puede disfrutar de la fiesta en algunos sitios. Por ejemplo, en Arrosadia y Azpilagaña que los celebrarán este sábado. Oberena dantza taldea, como es de costumbre, participará en ellos, sacando la Sorgindantza a las calles del barrio. Será por la tarde, a partir de las 18:30, en la kalejira que arrancará desde el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña.
De todas formas, habrá más actividades durante el día. Por la mañana saldrán los gigantes junto a la puska biltza que recorrerá las calles del barrio pidiendo comida y bebida. Después tocará retomar fuerzas para la tarde con la alubiada que tendrá lugar en el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña. Los tickets para la comida se pueden adquirir por 12 euros en el caso de los adultos y 6 euros en el caso de los niños. Para finalizar el día a las 21:00 habrá lunch en la peña San Fermín y después gaupasa en favor de la Korrika.

2013/02/08

Oberena dantza taldea sacará el carnaval de Lapurdi por las calles de Iruñea

Iruñeko inauterietan parte hartuko du Oberena dantza taldeak bihar. Goizean Lapurdiko inauteria karrikaratuko du, eta arratsaldean mozorro kalejiran ibiliko da gainontzeko taldeekin batera.
Oberena dantza taldea participará en el carnaval de Iruñea. Por la mañana sacará el carnaval de Lapurdi y por la tarde marchará en la kalejira.

Inauteriak ailegatu dira Euskal Herrira, eta baita hiriburura ere. Gaurtik eta astelehenera bitarte Iruñeko Alde Zaharreko inauteriak ospatuko dira. Bihar, Iruñeko Dantzarien Mahaiak (Irudama) hainbat ekimen antolatu ditu. Goizean Ipar Euskal Herriko inautriak karrikaratuko dituzte Amaiur, Basakaitz, Duguna, Muthiko Alaiak eta Ortzadar dantza taldeek. Arratsaldean, berriz, mozorroen kalejira eginen dute 18:30etatik goiti, bazkalondoa sobera luzatzen ez bada behinik behin.
Oberenak Lapurdiko inauteria plazaratuko du goizean, Amaiurrekin eta Basakaitzekin batera. Oberena peñatik abiatuko dira, eta honako ibilbidea eginen dute: San Lorenzo, Karrika Nagusia, Jarauta,  Descalzos, Museo, Santo Domingo eta Karrika Berria. Bukatzeko, talde guziak San Frantzisko enparantzan bilduko dira.

Lapurdiko inauteria Getze Ibargoitin 2012ko udan

Han llegado los carnavales a la capital navarra, que se prolongarán hasta el lunes. Mañana la recién creada Iruñeko Dantzarien Mahaia (Irudama) ha preparado una serie de actos para disfrutar del carnaval. Por la mañana los grupos Amaiur, Basakaitz, Duguna, Muthiko Alaiak, Oberena y Ortzadar interpretarán carnavales de Iparralde. Por la tarde saldrán vestidos como en el carnaval rural a partir de las 18:30, si no se alarga demasiado la sobremesa.
Oberena dantza taldea se encargará de sacar el carnaval de Lapurdi junto a Amaiur. La kalejira saldrá de la peña Oberena y seguirá este recorrido: San Lorenzo, Calle Mayor, Jarauta, Descalzos, Museo, Santo Domingo y Calle Nueva. Para terminar, todos los grupos se juntarán en la plaza San Francisco.