2013/06/28

Se acercan los sanfermines

Bihar peñen eguna ospatuko da Iruñean, eta bertan Oberena dantza taldeko kideek parte hartuko dute. Arratsaldean peñak aurkeztuko dituzte.

Mañana se celebra el día de las peñas. Por la mañana los dantzaris de Oberena saldrán a bailar por las calles del Casco Viejo y por la tarde se presentan las pancartas de las peñas.


Aste bete baizik ez da geratzen Udaletxeko balkoitik suziria jaurti eta besta lehertzeko. Egitarauaren aurkezpena, dendetako erakusleihoetako arropa zuri-gorriak, entzierroaren hesiak paraturik eta orain, peñen pankartak. Horiek guziak besta hastear dela iragartzen dute urtero Iruñean. Bihar ospatuko da peñen eguna, eta han izanen dira Oberena dantza taldeko dantzariak. Eguerdian dantzatuko dute Alde Zaharreko karriketan barrena. 12:00etan Muthiko Alaiak peñatik abiatuko dira, bertako dantzariekin batera. Pankarten aurkezpena, berriz, arratsaldean izanen da. 20:00etan aterako dira lehenbiziko aldiz 2013ko oihalak kalera, San Frantzisko plazara hain zuzen ere.

Egitaraua:
09:30 Dianak alde zaharrean
10:30 Hamarretakoa Txarko peñan
11:00 Artisauak San Frantzisko plazan
12:00 Sokatira San Frantzisko plazan
12:00 Kalejirak: txarangak, erraldoiak eta dantza taldeak
15:00 Bazkaria zezen plazan
17:00 Dantzaldia Bixenterekin
19:30 Pankarten kalejira zezen plazatik abiaturik
20:00 Pankarten aurkezpena San Frantzisko plazan
20:30 DJ-a San Frantzisko plazan

Jarauta kalean dantzan 2012an

Solo queda una semana para lanzar el chupinazo desde el balcón del Ayuntamiento y comience la fiesta. Se ha presentado el programa, los escaparates lucen trajes blancos y rojos, se ha montado el vallado del encierro y mañana se presentan las pancartas de las peñas. Será dentro de los actos organizados para el día de las peñas. Oberena dantza taldea también participará en esos actos y saldrá a amenizar las calles del Casco Antiguo. En concreto la kalejira comenzará a las 12:00 desde la peña Muthiko Alaiak, junto a los dantzaris de dicha peña.  La presentación de las pancartas, sin embargo, será por la tarde. A las 20:00 lucirán por primera vez las telas de 2013 en la plaza San Francisco.

Programa:
09:30 Dianas en el Casco Viejo
10:30 Hamarretako en El Txarko
11:00 Artesanos en San Francisco
12:00 Sokatira en San Francisco
12:00 Kalejira: charangas, gigantes y grupos de euskal dantza
15:00 Comida en la plaza de toros
17:00 Bailables con Bixente
19:30 Pasacalles con las pancartas desde la plaza de toros
20:00 Presentación de las pancartas en San Francisco
20:30 DJ en la plaza San Francisco

2013/06/17

El espectáculo ofrecido en Nájera en la red

Oberena dantza taldeak Errioxan euskal dantzak erakusteko prestatutako ikusgarria YouTubera igo dugu. Emanaldia 2007ko abuztuan eskaini zuen taldeak.
El espectáculo que preparó Oberena dantza taldea para demostrar las danzas vascas está íntegro en YouTube. Se ofreció en agosto de 2007.


2007ko abuztuaren 11an euskal dantzak erakusteko ikusgarria prestatu zuen Oberena dantza taldeak Naiaran (Errioxa) aurkezteko. Emanaldi berezia izaki, bideoan grabatu eta DVDak saldu egin zituen. Orain ikusgarria osorik ikusteko aukera dago Interneten, sei zatitan igo baitugu. Hemen duzue Najera 2007:



Oberena dantza taldea preparó un espectáculo para enseñar las danzas vascas en Nájera (La Rioja). Era una actuación especial, por ello se grabó y editó para sacar un DVD. Ahora el vídeo está al alcance de todo el mundo en Internet, dividido en seis partes. Aquí tenéis Nájera 2007.

2013/06/12

Oberena bailará en Azpilagaña y Sestao en un fin de semana completo

Larunbatean emanaldia eskeiniko dute Azpilagañako bestetan, eta igandean Sestaora abiatuko dira taldeko txikiak Umeen Euskal Jaian parte hartzeko.
El sábado ofrecerán una actuación en las fiestas de Azpilagaña y el domingo los txikis irán a Sestao para participar en Umeen Euskal Jaia.

Asteburu honetan ere hainbat emanaldi eskainiko ditu Oberena dantza taldeak. Larunbatean Azpilagañan izanen dira adin guzietako dantzariak. 12:00etan abiatuko dira auzoko karriketan barna, eta hiru plazatan geldituko dira hainbat dantza eskeintzeko asmoz. Azpilagañako bestak ostegunean hasiko dira eta igandera bitarte hainbat jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak.
Igandean, berriz, Bizkaiara abiatuko dira taldeko txikiak Sestaoko Umeen Euskal Jaian parte hartzeko. Urtero bezala bertako Salleko dantza taldeak gonbidaturik joanen dira egun osoko ateraldian. Goizean herriko karriketan kalejirak eginen dituzte. Ondoren bapo bazkaldu eta txikiendako jolasak prestatu dituzte. Arratsaldeko 17:00etan emanaldi nagusia eginen da. Dantza talde guziek dantzatuko dute elkarrekin.
Oberenako txikiak Sestaon iazko Umeen Euskal Jaian
Este fin de semana también llega repleto de actuaciones. El sábado Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación en las fiestas de Azpilagaña. A las 12:00 saldrán en kalejira por las calles del barrio y harán tres paradas para poder bailar. Participarán los grupos de todas las edades. Las fiestas de Azpilagaña comienzan el jueves y terminan el domingo. La Comisión de Fiestas ha preparado muchas actividades para disfrutar del fin de semana.
El domingo los dantzaris de Oberena estarán en Sestao (Bizkaia), pero esta vez solamente los txikis. Como todos los años Salleko dantza taldea los ha invitado a participar en Umeen Euskal Jaia. Por la mañana recorrerán las calles de la localidad en kalejira. Después disfrutarán de la comida y por la tarde los txikis tendrán juegos. La actuación principal será a las 17:00 y bailarán todos los grupos juntos.

2013/06/07

El Dantzari Txiki Eguna de Navarra se celebrá el domingo en Tudela

Ekainaren 9an Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Aurten Tuteran izanen da, Argia ikastolarekin elkarlanean. Oberena dantza taldea han izanen da.
El 9 de junio se celebra el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Este año será en Tudela, en colaboración con la ikastola Argia. Oberena dantza taldea también acudirá.

Igandean Tuterara abiatuko dira Oberenako dantzari txikiak. Izan ere, aurten han ospatuko da Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Argia ikastolak Nafarroa Oinez antolatuko du urrian, eta horregatik ospatuko da Erriberan, ikastolarekin elkarlanean. Nafarroako 500 dantzari txikik parte hartuko dute bestan.
Lehenbizi emanaldiak eginen dituzte Alesbes, Cascante, Corella, Fustiñana eta Castejonen. 11:00etan izanen da hori, eta Oberena dantza taldeak Corellan dantzatuko du. Ondoren, Tuterara abiatuko dira. 12:30ean kalejiran abiatuko dira Herrerias karrikatik barna, eta ordu erdi beranduago ekitaldi nagusiari ekinen diote Plaza Berrian. Txulalai, polka pik, San Petrike dantza, txontxongilo, Lantzeko zortzikoa eta bukaerako biribilketa dantzatuko dituzte dantzari guziek elkarrekin. Eguna bukatzeko bazkaria eginen dute, eta bazkalondoan besta antolatu dute eskolako patioan. Zuzeneko musika eta jolasak izanen dira.

Iaz Noainen ospatu zen Dantzari Txiki Eguna
El domingo los dantzaris txikis de Oberena se dirigirán a Tudela, puesto que se celebrará allí el Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. En octubre la ikastola Argia organizará el Nafarroa Oinez y por ello este año el Dantzari Txiki Eguna se traslada a la Ribera. La fiesta reunirá 500 dantzaris de todo Navarra.  
El día comenzará con actuaciones en Villafranca, Cascante, Corella, Fustiñana y Castejón a partir de las 11:00; Oberena bailará en Corella. Después se dirigirán todos a Tudela, donde tras una kalejira que recorrerá la calle Herrerías a las 13:00 arrancará el acto central en la Plaza Nueva. Todos los txikis juntos bailarán txulalai, polka pik, San Petrike dantza, txotxongilo, Lantzeko zortzikoa y la biribilketa del final. El día terminará con una comida popular y juegos y música en directo de sobremesa en el patio de la escuela.