2013/09/13

Oberena actuará en Iruña y Falces este fin de semana

Bihar Jarautako Eguna ospatuko dute Iruñean, eta goizean Alde Zaharrean dantzatuko du taldeak. Etzi, berriz, Faltzesen izanen dira Oberenako tikiak.
Mañana se celebra el Día de Jarauta y el grupo de dantza actuará por la mañana. El domingo serán los txikis quienes acudan a Falces a bailar.

Asteburu betea izanen dute Oberena dantza taldeko kideek. Bihar nagusien txanda izanen da Jarautako Eguna ospatuko baita Iruñean. Igandean, berriz, tikiek dantzatuko dute. Faltzesko Makaia dantza taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta horren karietara dantzari txikien topaketa antolatu du.
Bihar Jarautako Eguna izanen da. Hainbat jarduera antolatu dituzte egun osoan zehar, eta goizean, besteak beste, euskal dantzak izanen dira. Oberena dantza taldea Jarauta karrikan goiti eta beheiti ibiliko da 12:00etatik aurrera. Ondoren, bazkaria izanen da.
Faltzesen ere egitarau osoa prestatu dute etzirako. 10:00etan harrera eginen diete taldeei Pedro Iturralde zentroan. 11:00etan Faltzesko karriketan dantzatuko dira taldeak, eta ondoren bazkaltzera abiatuko dira. 16:45ean kalejira eginen dute Foruen plazaraino, eta bertan ekitaldi nagusia izanen da. Talde bakoitzak hamar minutuko emanalditxoa eskainiko du.
Oberena dantza taldea iazko Jarautako Egunean dantzatzen.
Éste será un fin de semana completo para Oberena dantza taldea. Mañana bailará el grupo de mayores en el Día de Jarauta que se celebrará en Iruña. El domingo será el turno de los txikis que acudirán a Falces. El grupo Makaia celebra su 25 aniversario y por ello ha organizado un dantzari txiki eguna pasado mañana.
Mañana se celebra el Día de Jarauta. Han organizado diferentes actos durante el día y entre ellos está la actuación de Oberena dantza taldea. A las 12:00 saldrán los dantzaris para amenizar la calle Jarauta con danzas vascas. Después será el turno de la comida popular.
En Falces también han preparado un programa completo. A las 10:00 recibirán a todos los grupos en el Centro Cívico Pedro Iturralde. Por la mañana desfilarán por las calles del pueblo a partir de las 11:00 y después se retirarán a comer. Los actos de la tarde comenzarán a las 16:45 con una kalejira hasta la Plaza de los Fueros donde se celebrará el acto central. Cada grupo ofrecerá diez minutos de actuación.

2013/09/06

Euskal dantza en Garinoain este domingo

Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du igande arratsaldean Garinoainen. Herritarrek antolatu dute egitaraua, eta haiek gonbidaturik joanen dira dantzariak.
Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación el domingo por la tarde en Garinoain. Los vecinos han elaborado un programa completo en el que han contado con danzas vascas.

Asteazkenetik bestetan dira Garinoainen, eta Udaletxeak prestatu ez duen egitaraua herritarrek egin dute. Besteak beste, igandean euskal dantzak izanen dira frontoian. Garinoaingo herritarrek Oberena dantza taldea gonbidatu dute bertara, beraz, 18:30etatik aurrera Arabako, Gipuzkoako, Zuberoako, eta Nafarroa Garai zein Behereko dantzak ikusgai izanen dira. Emanaldia bukatzerakoan, herritarrekin dantzatuko dira Oberenako kideak. Izan ere, taldekide batek hainbat dantza irakatsi baitizkie bertakoei.

Herritarren kemena
Garinoaingo bestak herrikoiak dira erabat. Izan ere, herritarren botoen %5,6arekin ezarritako udalbatzak ez baitu bestarik antolatzeko asmorik. Horregatik egitarau alternatiboa prestatu behar izan du Aupa Garinoain elkarteak. Sosik gabe, baina gogo betez egin ere. Besteak beste, Oberena dantza taldeari garraioa eta merendua ordaintzeko adina diru bildu dute. Emanaldi berezia izanen da, ez dago dudarik.

Oberena dantza taldea iaz Getze Ibargoitin eskeinitako emanaldian

Garinoain está en fiestas desde el miércoles gracias al programa elaborado por los vecinos y vecinas. Entre los actos programados se encuentra la actuación de dantza que ofrecerá Oberena el domingo por la tarde. Será a partir de las 18:30 en el frontón y se ofrecerán danzas de Araba, Zuberoa, Gipuzkoa y de la Alta y Baja Navarra. El acto terminará con bailes populares en los que podrán participar los asistentes gracias al pequeño curso que ha impartido un dantzari del grupo en la localidad.

Gracias al pueblo
Las fiestas de Garinoain son populares totalmente. El gobierno municipal impuesto con el 5,6% de los votos no ha organizado ningún acto para las fiestas de la localidad, por ello, la plataforma Aupa Garinoain se ha encargado de preparar las fiestas oficiosas. Sin dinero pero con muchas ganas. Prueba de ello es que han recaudado lo suficiente para invitar a los dantzaris a merendar y pagar el transporte. Parece que será una actuación especial.