2013/11/30

Exposición sobre dantza en Oberena

Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitarte euskal dantzari buruzko erakusketa zabalduko du Oberena dantza taldeak. Oberenako 4. aretoan egonen da ikusgai, eta hainbat dantzetan erabiltzen diren jantziak ikusi eta haiei buruz ikasteko parada eskainiko du.
Desde hoy y hasta el día 3 de diciembre Oberena dantza taldea abrirá una exposición sobre euskal dantza. Se podrá visitar en Oberena, en la sala 4, y allí estarán los trajes de diferentes danzas junto a información sobre ellas.


Euskal dantza erakusketa zabalduko du Oberena dantza taldeak gaur arratsaldean. Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako hainbat dantzen inguruan ikasteko, eta haietan erabiltzen diren jantziak ezagutzeko erakusketa, hain zuzen ere. Oberena Kirol Elkarteko 4. aretoan egonen da ikusgai abenduaren 3ra bitartean.
Gaur 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik, igandean goizez eta arratsaldez, 11:30 eta 13:30 artean eta 17:00 eta 20:00 artean. Astelehenean soilik arratsaldez ikus liteke, 17:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 3an, Oberenako dantzarien egunean hain zuzen, 10:00etatik 11:45ak arte irekiko da.
Erakusketan Euskal Herri osoko dantzak erakutsiko dira: Lekeitioko aurreskua eta kaxarranka, Lasarte-Oriako sorgin dantza, Lapurdiko inauteria, zapatagin dantza, Eltziegoko dantzak, Otsagabiako makil dantzak, Jaurrietako neska dantza, fandangoa eta arin-arina eta Lesakako ezpata dantza. Abenduaren 3an ospatuko den Oberenako dantzarien egunaren karietara prestatu da erakusketa.

Erakusketa iragartzeko kartela


Oberena dantza taldea abre esta tarde una exposición sobre euskal dantza. En ella se expondrán trajes y paneles informativos sobre danzas de Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa y Navarra con objetivo divulgatibo. Se podrá visitar hasta el día 3 de diciembre en la sala 4 del Club Deportivo Oberena.
Hoy estará abierta de 17:00 a 20:00 y mañana domingo por la mañana y por la tarde, de 11:30 a 13:30 y de 17:00 a 20:00. El lunes solo se podrá visitar por la tarde, de 17:00 a 20:00 y el 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena, se podrá visitar de 10:00 a 11:45.
En la exposición se exhiben danzas de todo Euskal Herria: Aurresku y kaxarranka de Lekeitio, sorgin dantza de Lasarte-Oria, carnaval de Lapurdi, zapatagin dantza, danzas de Elciego, paloteado de Otsagabia, neska dantza de Jaurrieta, fandango y arin-arina y ezpatadantza de Lesaka. Esta actividad se ha organizado dentro de los actos previstos para el día del dantzari de Oberena que se celebra el 3 de diciembre.

Oberena también recibió el premio Gora Iruñea

Iruñeko Eguna zen atzo, eta Gora Iruñeak hainbat jarduera antolatu zituen. Oberena dantza taldea Alde Zaharreko karriketan ibili zen. Ondoren, jai herrikoien aldeko plataformaren saria jaso zuen beste 49 eragilerekin batera.
Ayer se celebró Iruñeko Eguna con diferentes actos organizados por Gora Iruñea. Oberena dantza taldea bailó por las calles del Casco Viejo y después recibió el premio de la plataforma pro fiestas populares junto a otros 49 colectivos.

Azaroaren 29a ez da soilik San Saturnino eguna. Iruñeko eguna ere bada. Horregatik, hainbat jarduera antolatu zituen Gora Iruñea plataformak. Goizean dantzariak, musikariak, joaldunak... izan ziren Alde Zaharreko kaleetan barna giroa berotzen. Oberena dantza taldea ere han zen, euskal dantzarekin hotzari aurre egiteko gogoz.
Eguerdi aldera ailegatu zen sari banaketa. Auzolana izan zen saritua, eta Iruñeko 49 eragile eta elkarteri zapi bana banatu zieten, urte osoan zehar euskal kulturaren alde egindako lanarengatik. Haien artean, dantza taldeek jaso zuten omenaldia, baita Oberena dantza taldeak ere, noski. Anayda Pradosek jaso zuen dantza taldearen izenan.
Bazkaria eta kontzertuak izan ziren arratsaldean. Dena den, Oberena taldeko kideek abenduaren 3rako entsaioa prestatzera joan behar izan zuten 20:00etan. Izan ere, deus gutxi geratzen da Oberenako dantzarien eguna ospatzeko.

Gora Iruñeak banatutako koadrodun zapia. Argazkia: Irati Zuñiga
El 29 de noviembre no es solamente San Saturnino. También se celebra Iruñeko Eguna. La plataforma Gora Iruñea organizó multitud de actos para pasar un buen día. Por la mañana dantzaris, músicos, joaldunak… calentaron el ambiente de las calles del Casco Viejo. Entre ellos estaba también Oberena dantza taldea.
Al mediodía llego el reparto del premio Gora Iruñea. Este año se lo dedicaron al auzolan y por ello entregaron pañuelos a 49 colectivos culturales de la ciudad. Los grupos de dantza también recibieron el premio, entre los que figuraba Oberena. Lo recibió Anayda Prados en nombre de todo el grupo.
Por la tarde comida popular y conciertos. Pero los dantzaris de Oberena tuvieron que ir al ensayo general del 3 de diciembre a las 20:00, puesto que ya no queda nada para celebrar el día del dantzari de Oberena.