2012/07/03

Oberena ofrecerá tres actuaciones en Sanfermines

Uztailaren 6an eta 9an nagusien taldeak dantzatuko du, eta uztailaren 11an tikien txanda izanen da. Gora Iruñeak karpa jartzeko baimenik ez duenez, 9ko emanaldia Alde Zaharrean izanen da.
El grupo de mayores actuará los días 6 y 9 de julio y el 11 será el turno de los txikis. Como Gora Iruñea no podrá montar la carpa la actuación del 9 será por las calles del Casco Viejo.

Hiru egun baizik ez dira geratzen Iruñeko besta lehertzeko. Urtero bezala, Oberena dantza taldeak sanferminetan dantzatuko du, jaiak gure dantzekin alaitzeko asmoz. Uztailaren 6an izanen da lehenbiziko emanaldia, Foruen enparantzan. Bertan, Iruñerriko gainontzeko taldeekin batera Bateleras eta Lesakako dantzak plazaratuko ditu Oberenak. Urtero dantzatzen diren Agintariena eta Larraindantza ere ez dira faltako sanferminetako lehenbiziko egunean. Txori Zuri taldeak aterako du ikurriña plazaren erdira, eta bere esku egonen da musika ere.
Aurten, beste emanaldi bat eskaintzeko asmoa zuen Oberena dantza taldeak. Uztailaren 9an Gora Iruñearen besta gunean dantzatzeko asmoa zuen taldeak, baina UPNk ez du baimenik eman karpa paratzeko, beraz, emanaldia Alde Zaharreko karriketan barna egin beharko dute gure dantzariek. 12:00etan aterako dira Gora Iruñeak Jarauta karrikan irekiko duen tabernatik.

Tikien eguna
Dantzari nagusien emanaldiez gainera, dantzari tikiek ere izanen dute karrikara ateratzeko aukera. Uztailaren 11an ospatuko da aurten haurren eguna, eta urteroko zitara ez dira faltako Oberenako tikiak. 11:00etan kalejira aterako da Errekoletas plazatik, eta Gaztelu enparantzan bukatuko da. Han emanaldia eskainiko dute hainbat dantza talde txikik.

Joan den urteko emanaldia uztailaren 6an
Solo quedan tres días para que estalle la fiesta en Iruña. Como todos los años, el grupo de dantza Oberena bailará en Sanfermines para ambientar las fiestas con nuestras tradiciones. La primera actuación será el 6 de julio en la Plaza de los Fueros. Oberena bailará Bateleras y Lesaka junto a los demás grupos de Pamplona. Tampoco faltarán las dantzas que se hacen todos los años como Agintariena y Larraindantza. Este año Txori Zuri será el grupo encargado de ondear la ikurriña y tocar la música. 
Este año Oberena dantza taldea tenía intención de ofrecer otra actuación en Sanfermines: el 9 de julio en la carpa de Gora Iruñea. Por desgracia UPN no ha dado permisos para montar el recinto festivo, con lo cual la actuación se trasladará a las calles del Casco Viejo. Los dantzaris saldrán a las 12:00 desde el bar Jarauta.

Día de los txikis
A parte de los dantzaris mayores los txikis también participarán en las fiestas de Iruña. El día 11 de Julio se celebrará el Día del Niño y los txikis de Oberena no faltarán a la cita de todos los años. A las 11:00 saldrá la kalejira desde la plaza de Recoletas y terminará en la Plaza del Castillo. Allí bailarán todos los grupos de txikis.

No hay comentarios:

Publicar un comentario