Mostrando entradas con la etiqueta arrosadiako koordinadora. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arrosadiako koordinadora. Mostrar todas las entradas

2014/02/07

Inude eta artzaiak Arrosadian

Bihar Arrosadia eta Azpilagañako inauteriak ospatuko dira. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, aurten Berako inude eta artzaiak karrikaratuz.
Mañana celebrarán los carnavales en Arrosadia y Azpilagaña. Oberena dantza taldea también participará en ellos, este año imitando el carnaval de Bera: inude eta artzaiak.

2013/05/29

Ya están aquí las fiestas de Arrosadia

Ostiraletik igandera arte ospatuko dira auzoko bestak, eta dantza emanaldien eskaintza zabala izanen da. Juankar Ornat Oberenako dantzariak botako du suziria.
Las fiestas del barrio serán de viernes a domingo y habrá una amplia oferta de danzas. Juankar Ornat dantzari de Oberena tirará el chupinazo.

Urtero bezala ekainarekin batera ailegatuko dira Arrosadiko bestak. Aurten egun bat gutxiago izanen dute euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra dela eta. Hala ere, urteroko eskaintza zabala izanen da hiru egunetan zehar. Baita dantzari dagokionez ere, inoiz baino emanaldi gehiago antolatu baitira aurten. Gainera, txupinazoa Oberenako dantzari batek jaurtiko du: Juankar Ornatek.
Egunero izanen da dantzekin gozatzeko aukera. Ostiralean auzoko dantza plazaratuko da: Arrosadiko Ttunttuna. 20:00ean txupinazoa jaurtiko dute auzoko tantailek -Ornatekin batera Maite Lopez Albenizeko langileak- eta ondotik aterako dira bizilagunak Ttunttuna dantzatzera. Jaigunean izanen da.
Larunbatean, berriz, Kataluniatik heldu den talde bi izanen ditugu gurean: Colla Bastonera Picadits eta La Bastonera de Sant Andreu. 18:00etatik aurrera haien herriko dantza tradizionalekin girotuko dituzte auzoko karrikak. Gainera, Trikiteensen doinuekin dantzatzeko aukera ere izanen da jaigunean. Besten hondar egunean Oberena dantza taldearen txanda izanen da. 13:00ean dantza emanaldia eskeiniko du Nueva Generación Boliviana taldearekin batera. Euskal dantzak eta Boliviakoek bat eginen dute jaigunean, beti ere, eguraldiak ekitaldia zapuzten ez badu.
Pasa besta on!

Oberenako dantzariak 2010eko bestetan dantzan.
Como todos los años junto a junio llegan las fiestas de Arrosadia. Este año con un día menos, dado que la mayoría sindical vasca ha llamado a la huelga general. De todas formas la Comisión de Fiestas de Arrosadia ha preparado un amplio programa para esos tres días. También en lo que se refiere a la danza, dado que todos los días habrá actos para disfrutar de ella. Además, el chupinazo lo tirará un dantzari de Oberena: Juankar Ornat. 
Todos los días se podrá disfrutar de las danzas. El viernes, como es tradición, el baile del barrio: Arrosadiako Ttunttuna. A las 20:00 Ornat y Maite Lopez -trabajadora del Albeniz desde hace 29 años- tirarán el cohete anunciador de las fiestas. Después los y las vecinas saldrán a la plaza para bailar el Ttunttuna en el recinto de fiestas.
El sábado la danza correrá a cargo de dos grupos que vienen de Catalunya: Colla Bastonera Picadits y La Bastonera de Sant Andreu. A partir de las 18:00 animarán las calles con los bailes tradicionales de su pueblo. Además, para el que prefiera lo local, Trikiteens ofrecerá bailables en el recinto de fiestas. Al día siguiente, el último de fiestas, será el turno de Oberena dantza taldea que bailará junto al grupo Nueva Generación Boliviana. A las 13:00 se fusionarán las danzas vascas y bolivianas en la plaza Galle, siempre que el tiempo no lo impida.
Pasa besta on! ¡Felices fiestas!

2013/02/15

Oberena dantza taldea termina los carnavales el sábado

Oberena dantza taldearendako hondarreko inauteriak izanen dira Arrosadia eta Azpilagañakoak. Larunbatean ospatuko dira, eta dantzariek arratsaldeko kalejiran parte hartuko dute.
Los carnavales de Arrosadia y Azpilagaña serán los últimos para Oberena dantza taldea. Los dantzaris participarán en la kalejira de la tarde.

Herri gehienetan bukatu badira ere, oraindik bada inauterietaz gozatzeko parada. Arrosadia eta Azpilagaña auzoek larunbatean ospatuko dituzte, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du. Arratsaldeko kalejiran Sorgindantza plazaratuko dute dantzariek. 18:30ean abiatuko dira Azpilagañako Jai Batzordearen lokaletik, eta Arrosadian bukatuko dute. 
Egunean zehar, baina, ekimen gehiago izanen dira. Goizean puska biltza eginen dute auzoan zehar erraldoiak lagun. 12:00etan abiatuko dira jan eta edari eskean. 14:30ean babarrun jana eginen dute Apilagañako Jai Batzordearen lokalean. Bazkarirako txartelak 12 euroren truke eskuratu ditzakete helduek, eta 6 euroren truke haurrek. Arratsaldeko kalejiraren ondotik, merendua izanen da San Fermin peñan, eta egunari txapela paratzeko Korrikaren aldeko gaupasa.

Inauteriak iragartzeko kartela
Aun que los carnavales se han terminado en la mayoría de los pueblos, todavía se puede disfrutar de la fiesta en algunos sitios. Por ejemplo, en Arrosadia y Azpilagaña que los celebrarán este sábado. Oberena dantza taldea, como es de costumbre, participará en ellos, sacando la Sorgindantza a las calles del barrio. Será por la tarde, a partir de las 18:30, en la kalejira que arrancará desde el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña.
De todas formas, habrá más actividades durante el día. Por la mañana saldrán los gigantes junto a la puska biltza que recorrerá las calles del barrio pidiendo comida y bebida. Después tocará retomar fuerzas para la tarde con la alubiada que tendrá lugar en el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña. Los tickets para la comida se pueden adquirir por 12 euros en el caso de los adultos y 6 euros en el caso de los niños. Para finalizar el día a las 21:00 habrá lunch en la peña San Fermín y después gaupasa en favor de la Korrika.

2011/11/02

Día del euskara en Arrosadia

Arrosadiako Euskaraz Bai egunean parte hartuko du Oberena dantza taldeak. Larunbat goizean dantzan ibiliko da auzoko karriketan barrena.
Oberena dantza taldea participará en el Euskaraz Bai eguna de Arrosadia. Bailarán por las calles del barrio el sábado por la mañana.

Euskaraz Bai eguna ospatuko da larunbatean Arrosadian. Auzoko Kultur Koordinadorak antolaturiko egitarauaren barnean, Oberena dantza taldearen emanaldia ere izanen da. Lehenbiziko ekitaldia izanen da dantzariena, erraldoien konpartsarekin batera. 11:00etan kalejiran aterako dira, eta auzoko karriketan barna dantzatuko dute. Bukatzeko, emanaldia eskeiniko dute Galle enparantzan. Dantzari txiki zein nagusiek parte hartuko dute euskararen egunean.
Bestelako ekimenak ere izanen dira, besteak beste, jota emanaldia, bazkari herrikoia, arratsaldeko kalejira eta euskaraokea. Haurrek ere izanen dute gozatzeko aukera, arratsaldean Popi eta Zaratrako pailazoek emanaldia eskeiniko baitute. Bazkariko txartelak Sanfermin peñan eta Zabaldi elkartean daude salgai, 15 euroren truke.
Euskaraz Bai eguneko kartela

Este sábado se celebra Euskaraz Bai eguna (día del euskara) en Arrosadia. Oberena dantza taldea participará en el programa elaborado por la Coordinadora de Cultura del barrio. Serán los primeros en actuar junto a la comparsa de gigantes. A las 11:00 los dantzaris de Oberena saldrán a bailar por las calles de Arrosadia y finalizarán con una actuación en la plaza Galle. Participarán dantzaris del grupo de mayores y de los txikis.
Durante el día habrá más actos, entre otros un concierto de jotas, una comida popular, una kalejira por la tarde y euskaraokea. Los más pequeños también podrán disfrutar del día del euskara con la actuación de los payasos Popi eta Zaratrako. Los tickets para la comida se venden a 15 euros en la peña San Fermín y en la sociedad Zabaldi.

2010/12/17

Olentzerori bisita

Larunbatean Oberenako dantzari txikiak bisitan joanen zaizkio Olentzerori. Aritzun emanaldia eskainiko dute eta haurrek kartak emanen dizkiote gure gentil maiteari.
El sábado los txikis de Oberena visitarán a Olentzero en Aritzu. Ofrecerán una actuación y luego las niñas y niños podrán entregar sus cartas a nuestro gentil.

Hegoalde ikastolako IGEk eta Arrosadiako Kultur Koordinadorak antolaturik, Olentzerori eskutitzak ematera joanen dira auzoko haurrak larunbatean Aritzura. Haiekin batera joanen dira Oberenako dantzari txikiak, haien dantzekin eguraldi txarrari aurpegi ona paratzeko asmoz. Autobusa 17:00ean aterako da Sadarretik eta gaualdera itzuliko da. 
Honetaz gain, Arrosadiako Kultur Koordinadorak hainbat ekitaldi prestatu ditu Olentzeroren etorrera aitzin. Joan zen larunbatean eta asteazkenean tailerrak prestatu zituzten San Fermin peñan eta Zabaldi KKEn hurrenez hurren. Abenduaren 23an beti bezala Olentzero kalejira eginen dute auzoan barna. Salda, txistorra, gaztaina erreak eta izugarrizko giroa izanen dela iragarri dute antolatzaileek. 19:30ean aterako da Olentzero Taxoare karrikatik.

2009/01/31

Arrosadiako Inauteriak


Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta aurten Goizuetakoak aterako ditugu auzokide guzien atseginerako.



Eguna puska biltzearekin hasiko da goizeko 10:00etan eta lortutakoarekin bazkaria antolatuko dute 13:00etan. Arratsalde partean bertaratzen den haur orok merendolaz gozatzeko aukera izanen du. Dudarik gabe, eguneko ekitaldirik garrantzitsuena 18:30etan eginen da, kalejira alegia, zeinetan joaldunek, dantzariek eta abarrek parte hartuko baitute. Eguna amaitzeko, afaria prestatuko dute San Fermin peñan.



Ihauterien inguruko informazio gehiago dantzan.com-en



¡Es tiempo de carnaval! El jueves gordo caerá el 19 de febrero y será el 24 martes de carnaval. Aun así, los de Arrosadia se celebrarán el día 7 y en ellos participará el grupo de dantza Oberena. El año pasado nos encargamos de sacar el carnaval de Lantz a la calle y este año haremos lo mismo con el de Goizueta.

El día comenzará con la puska biltza y con lo recaudado se preparará una comida a las 13:00. A la tarde, todas las niñas y niños podrán disfrutar de la merendola, para coger fuerzas antes de la kalejira. En esta última participarán nuestro grupo y los joaldunak entre otros. Para finalizar el día se organizará una cena en la peña San Fermin.


Más info sobre carnavales en dantzan.com

2008/02/02

ARROSADIAKO IHAUTERIAK

Gaur, otsailak 2, Oberena Dantza Taldeak Arrosadiako ihauterietan parte hartuko du. Aurten Lantzeko pertsonaiak kaleratuko dituzte dantza taldeak eta Arrosadiako Koordinadorak. Dantzari txiki, ertain eta nagusiak, gurasoen taldea eta auzoko hainbat kolektibo jalgiko dira karrikak musika eta kolorez margotzera. Egitarauan goizeko puska biltzea, arratsaldeko kalejira eta gaueko gaupasa aipatzekoak dira.

Ihauteriak asteazkenean hasi ziren auzoan


Hilaren 30ean eta 31an Arrosadiako txikienek mozorro tailerrak izan zituzten. Bertan eskaiolazko karetak egiten ikasi zuten, eta ongi ikasi gainera! Ortziralean Oberena Kirol Elkartean bideo emanaldia izan zen zeinarekin dantza taldeko kide guztiek Lantzeko inauteriei buruz gehiago ikasteko parada izan baitzuten. Gaur, esposaketa irekirik izanen da goizean zehar eta 11etan puska biltzea eginen da auzoko komertzioetatik. Bazkari on baten ostean karrikara irtengo gara arrosadiako kolektibo eta taldeak karriketan giro ezin hobea marraztera. 18:30etan hasiko da kalejira Inteligentes eraikinen plazatik eta Ilargienean amaituko da Miel Otxinen epaiketarekin. Gero, denok albokara joanen gara taldeko argazkiak egitera eta gauean afari goxo-goxoaz gozatzeko aukera izanen dugu San Fermin Peñan. Egunean zehar izaniko besta giroari ez diogu bada amaierarik emanen, aipatu peñan gaupasa izanen baita bertaratzen den guztiendako.

-----------------------------------------------------------

Hoy, 2 de febrero, el grupo de danzas Oberena participará en los carnavales de Arrosadia. Este año el grupo de danzas y la Coordinadora de Arrosadia sacarán los personajes de Lantz para que animen el barrio con una kalejira en la que participarán el grupo de txikis, medianos y mayores, el grupo de padres y los diferentes colectivos del barrio. La música y la danza serán indiscutibles protagonistas del festejo, pero dentro del programa que ha preparado Coordinadora cabe destacar la puska biltzea de la mañana, la ya mencionada kalejira de la tarde y la gaupasa de la noche.


Los carnavales arrancaron el miercoles

El 30 y 31 de febrero los más txikis del barrio disfrutaron del taller de máscaras. El viernes hubo una proyección de videos sobre los carnavales de Lantz en la sociedad deportiva Oberena. Los dantzaris pudieron aprender más sobre los carnavales de la localidad Navarra. Hoy podréis visitar la exposición que han preparado en la Asociación de Vecinos y a las 11 los jóvenes irán a los comercios en busca de comida. Tras una buena comilona a las 18:30 comenzará la kalejira que partira desde los Edificios Inteligentes hasta la plaza Ilargienea en la que se ejecutará el juicio de Miel Otxin. Después tod@s junt@s nos dirigiremos hacia el bar Alboca para hacer fotos de cuadrilla y a la noche disfrutaremos de una buena cena en la Peña San Fermín. En esta misma peña tendrá lugar el último acto de los carnavales de este año, la gaupasa, que se prolongará hasta altas horas de la noche.