Mostrando entradas con la etiqueta baztan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baztan. Mostrar todas las entradas

2012/07/20

Oberena bailará en el Baztandarren Biltzarra

Igandean ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du goizeko kalejiran.
El domingo se celebrará el Baztandarren Biltzarra en Elizondo y Oberena dantza taldea participará en la kalejira de la mañana.


Asteburu berezia izanen da heldu dena Baztanen. Bihar "Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da" ikusgarria taularatuko dute Amaiurren eta igandean Baztandarren Biltzarra ospatuko da. Azkenengo horretan, besteak beste, Oberena dantza taldeak parte hartuko du. Karrzen kalejira goizean hasiko da 11:00etan eta ondotik bazkarira joanen dira gure dantzari eta musikariak. Egun osoko egitaraua prestatu dute baztandarrek, eta artisauak, mutildantzak zein dantzaldiak ez dira faltako.
Emanaldi aurreko desfilea Iruñean, uztailaren 6an

Este fin de semana es especial en Baztan. Mañana se estrenará el espectáculo "Amaiur 2012, haien ametsa gurea da" en Amaiur. El domingo será el turno del Baztandarren Biltzarra, en el que también participará Oberena dantza taldea. Bailarán en la kalejira de la mañana que comienza a las 11:00 y después disfrutarán de la tradicional comida popular. Los baztandarras han preparado un día completo para el domingo con feria de artesanos, mutildantzas y romería incluidos.

2010/10/22

Kirikoketa Besta

Kirikoketa besta ospatuko da larunbatean Arizkunen. Oberena dantza taldeko dantzariak bertan izanen dira bestaz gozatu eta dantzekin giroa alaitzeko asmoz.
El sábado tendrá lugar la fiesta Kirikoketa en Arizkun. Dantzaris de Oberena participarán en ella ambientando la fiesta con sus danzas.

Jo ala Jo elkarteak antolaturik, hemen da beste urte batez Kirikoketa besta. Arizkungo Gamioxarreako dolaretxean ospatu ohi da sagardoaren inguruan biltzen den egun hau. Kirikoketa deritzo sagarrak jotzeko tresnari, baina musika egiteko ere erabili daiteke. Arizkunera jo beharko du tresna hau bere bi funtzioak betetzen ikusi nahi duenak.
Besta egunak goizeko hamaiketan hasiko den egitarau oparoa du Baztango herriaren gozagarri. Ordu horretan hasiko dira sagarra jotzen eta estutzen tolare barrokoan. Horretaz gain musika eta dantza ere izanen dira goizean zehar. Oberenako dantzariak bertaratuko dira haien dantzekin besta eguna alaitzeko asmoz. 14:30ean bazkari herrikoia izanen da eta ondotik Faltzesko, Sarako, Errotxapeako eta Sestaoko txalapartariak arituko dira jotzen. Talde hauek jo dutelarik txalaparta librea ere izanen da. Gaueko hamaiketatik aitzina Petti, On Benito eta Bizpalau taldeek kontzertua eskeiniko dute.

De la mano de Jo ala Jo elkartea, mañana se celebra un año más Kirikoketa besta. Este día que gira entorno a la sidra se celebra en Gamioxarrea. Kirikoketa es la herramienta para machacar las manzanas, pero también puede ser un instrumento musical. Quien se acerque a Arizkun podrá conocer las dos funciones de esta herramienta.
La fiesta comenzará a las once de la mañana y cuenta con un buen programa. A esa hora comenzarán a machacar la manzana. También por la mañana habrá música y danza, con la participación de dantzaris de Oberena. A las 14:40 será la comida popular y después tocarán txalapartaris de Falces, Sara, Errotxapea y Sestao. Tras los grupos será el turno de la txalaparta libre. Para los que quieran terminar el día con un poco de marcha, los grupos Petti, On Benito y Bizpalau amenizarán la noche a partir de las 23 horas.