Mostrando entradas con la etiqueta korrika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta korrika. Mostrar todas las entradas

2013/03/17

Oberenako dantzariak ttipi-ttapa korrika

Eguerdian hartu du lekukoa Oberena dantza taldeak, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Maldan goiti ttipi-ttapa egin dute korrika dantzariek.
Oberena dantza taldea ha cogido el lekuko al mediodía, en la carretera entre Zubiri y Erro. Han tenido que subir cuesta arriba, pero con una sonrisa en la cara.

Korrikan parte hartu du Oberena dantza taldeak eguerdian. Ainarak eta Sarak hartu dute lekukoa 706A. kilometroan, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Ttipi-ttapa ttipi-ttapa ailegatu dira Erroko gainera, nahiz eta batzuek arnasestuka bukatu duten. Ausartenak Zubiritik igo dira korrika.

Ainara eta Sara lekukoa eskuan.
Oberena dantza taldea ha participado en la Korrika este mediodía. Ainara y Sara han cogido el testigo en el kilómetro 706A, en la carretera entre Zubiri y Erro. La cuesta arriba no ha impedido que los dantzaris llegaran al alto de Erro, aunque algunos mañana tendrán dificultades para levantarse de la cama. Los más valientes han subido desde Zubiri corriendo.

2013/03/16

Oberena dantza taldea correrá entre Zubiri y Erro

Oberena dantza taldeak Korrikaren 706A. kilometroa eginen du bihar, Zubiri eta Erro arteko bidean. Maldan goiti ibiliko dira dantzariak ttipi-ttapa.
Oberena dantza taldea correrá el kilómetro 706A de la Korrika mañana al mediodía. Está entre Zubiri y Erro, y tocará cuesta arriba.


Abiatu da 18. Korrika, atzo Iruñean barna ibili zen eta igandean Oberena dantza taldeak parte hartuko du 13:38ean. 706A. kilometroa eginen dute gure dantzariek. Zubiritik Errorako bidean dago, errepidearen 25. kilometroan. Maldan goiti izanagatik ere, gogotsu arituko dira euskararen aldeko lasterketan.
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika!

Petoak prest ditugu korrika egiteko.


Ya ha comenzado la 18ª edición de la Korrika. Ayer se adentró en las calles de Iruñea y mañana será el turno de Oberena dantza taldea, a las 13:38. Los dantzaris correrán el kilómetro número 706A, en la carretera que conduce de Zubiri a Erro (el kilómetro 25 de la carretera). Será cuesta arriba, pero no hay quien pare esta carrera a favor del euskara.
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika!

2009/01/21

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak aurkeztuko dituzte eta Oberena dantza taldeak parte hartuko du besteak beste.
6 euroren truke (Korrika laguntzaileek 5.50€ besterik ez dute ordaindu beharko) arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izanen da bertan.

Oberena dantza taldeaz gain, galan parte hartuko duten beste taldeen informazioa lortzeko jo helbide honetara: http://korrika.org/index.php?name=News&file=article&sid=39


¡Ya está aquí la Korrika 16!
Aunque comenzará el día 26 de marzo en Tudela, los organizadores han preparado varios actos previos al pistoletazo de salida de la marcha más masiva a favor del euskera. Uno de ellos será el de este viernes 23 de enero, puesto que Nafarroako Korrika Batzordea ha preparado la Korrika gala. En ella se presentará la ropa de la Korrika y el grupo de dantza Oberena ofrecerá una breve actuación. También participarán monologuistas, músicos, ... (para más información consulten la página de la Korrika)
El acto se celebrará en la Totem y la entrada cuesta 6 euros (5.50€ Korrika laguntzaileek).