Mostrando entradas con la etiqueta teatro. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta teatro. Mostrar todas las entradas

2012/11/03

Las entradas de Lizarren Doinua están a la venta

Ostiraletik salgai dira Lizarren Doinua ikusgarria ikusteko sarrerak. Oberena Kirol Elkartean eta Karrikiri euskal dendan erosi daitezke.
Desde el viernes están a la venta las entradas para ver Lizarren Doinua. Se pueden conseguir en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri.

Lizarren Doinua azaroaren 18an ikusteko sarrerak aurretik eskuratu nahi dituenak aukera du ostiraletik. Burlatako sarrerak salgai dira Oberena Kirol Elkarteko bulegoan eta Karrikiri euskal dendan. Oberenan bulegoko ordutegian erosi daitezke soilik, hau da, 16:30etatik 19:00etara. Haurrek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta helduek bost euro. Emanaldiaren egunean ere eros daitezke sarrerak Burlatako Kultur Etxean bertan 16:30etatik aitzinera.
Azaroaren 10eko emanaldirako sarrerak, aitzitik, egunean berean salduko dira soilik 16:00etatik aitzinera. Egun horretan Berako Kultur Etxean izanen da.

Sarrerak prest

Para ver Lizarren Doinua el día 18 de Noviembre en la Casa de Cultura de Burlata se pueden adquirir las entradas de ante mano desde el viernes. Las entradas están a la venta en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri. En Oberena solamente se podrán comprar en horario de oficina de 16:30 a 19:00. Las entradas de niños cuestan tres euros y las de los adultos cinco euros. El día de la actuación también se podrán comprar a partir de las 16:30 en la Casa de Cultura de Burlata.
Las entradas de la actuación del 10 de Noviembre en Bera solamente se podrán adquirir en taquilla a partir de las 16:00.

2012/10/24

Vuelve Lizarren Doinua

Azaroaren 10ean eta 18an errepikatuko da Lizarren Doinua ikusgarria Beran eta Burlatan hurrenez hurren. Herri bietako kultur etxeetan izanen dira emanaldiak.
El espectáculo Lizarren Doinua se repetirá el 10 y 18 de Noviembre. Se ofrecerá en las casas de cultura de Bera y Burlata respectivamente.

Urte baten buruan bueltan da Lizarren Doinua ikusgarria. 2011ko azaroaren 19an estreinatu zuten Oberena dantza taldeko tikiek Nafarroako Antzerki Eskolan, taldearen 70. urteurrenaren karietara. Orduan jende anitz kanpoan geratu zen, beraz, emanaldia errepikatzea erabaki du Oberena dantza taldeak. Gainera, Berako Gure Txokoa elkarteak beste emanaldi bat antolatu du. Horregatik, azaroaren 10ean eta 18an taularatuko da Lizarren Doinua, Berako eta Burlatako Kultur Etxeetan hurrenez hurren.
Berako emanaldiari dagokionez, 18:00etan izanen da. Sarrerak 16:00etatik aitzinera erosteko aukera izanen da Kultur Etxean bertan, eta 17:30ean irekiko dira ateak. Burlatan, berriz, 18:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak 16:30etatik aitzinera erosteko aukera izanen da. Azkenengo emanaldia ikusteko lehenagotik ere eskuratu daitezke sarrerak. Oberena Kirol Elkartean salduko dira astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:00etara, eta baita Karrikiri euskal dendan ere. Haurrek 3 eurotan eskuratu ditzakete, helduek 5 eurotan. Bestalde, azaroan lanpeturik izanen direnek ikusgarriaren DVDa salgai dute.
Lizarren Doinua
Antzerkia eta euskal dantza uztartzen dituen ikusgarria da Lizarren Doinua. Oberena dantza taldeko tikiekin egindako lana da, eta dantzariez gainera, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta erraldoiek parte hartzen dute. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari tikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau.


Después de un año vuelve Lizarren Doinua, espectáculo que fusiona teatro y euskal dantza. Esta obra se estrenó el 19 de Noviembre de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro con motivo del 70 aniversario de Oberena dantza taldea. Entonces hubo gente que se quedó fuera y por eso han decidido repetir la actuación. Además, Gure Txokoa elkartea ha organizado otra función en Bera. Así que Lizarren Doinua se podrá ver el 10 y 18 de Noviembre, en las Casas de Cultura de Bera y Burlada respectivamente.
En Bera comenzará a las 18:00. Las entradas se podrán adquirir a partir de las 16:00 en la Casa de Cultura y a las 17:30 se abrirán las puertas. En Burlada la actuación comenzará a las 18:30 y las entradas se podrán comprar a partir de las 16:30 en la Casa de Cultura. En el caso de ésta última también se podrán adquirir las entradas con antelación. Estarán a la venta en el Club Deportivo Oberena de lunes a viernes entre las 16:30 y las 19:00 de la tarde, y también se venderán en la tienda de Karrikiri. La entrada de niños cuesta 3 euros y la de adultos 5. El que no pueda asistir, puede comprar el DVD del espectáculo mediante esta web.
Lizarren Doinua
Lizarren Doinua es una obra que fusiona teatro y euskal dantza. Es un trabajo llevado a cabo con los txikis de Oberena dantza taldea. A parte de los dantzaris también participan la fanfarre Oberena, txalapartaris, gaiteros y gigantes. Por otro lado, en un momento de la obra se utilizan soportes audiovisuales, gracias a los dibujos animados creados por Jon Garai. Sin ninguna duda, uno de los proyectos más importantes que ha llevado a cabo el grupo txiki de Oberen.

2011/11/14

Oberena presentará la obra 'Lizarren Doinua' el sábado

Dantza taldearen 70. urteurrenaren karietara, dantzari ttikien taldeak ikusgarria prestatu du larunbaterako. Nafarroako Antzerki Eskolan izanen da 19:00etan.
Con motivo del aniversario del grupo de dantza, los txikis han preparado un espectáculo para el sábado. Será a las 19:00 en la Escuela Navarra de Teatro.

Larunbatean, azaroaren 19an, 'Lizarren Doinua' obra eskainiko du Oberena dantza talde ttikiak. 70. urteurrenaren harira antolaturiko lehenbiziko ekitaldia izanen da hau. 19:00etan eginen dute ikusgarria, Nafarroako Antzerki Eskolan. Hala ere, takila 17:30ean irekiko dute, sarrerak hiru eurotan eskuratu ahal izateko.
Dantzari ttikiek prestaturiko lanak antzerkia eta dantza uztartzen ditu. Amets eta Oinatz haurren abenturak kontatzen dituen antzezlanak, euskal dantza tradizionalaren laguntza izanen du beraz. Zuzeneko musika izanen du, Oberenako fanfarreari esker, eta baita ikus-entzunezko euskarriak ere.
Lizarren Doinua obraren kartela

El sábado 19 de noviembre el grupo de dantza txiki de Oberena estrenará la obra 'Lizarren Doinua'. Con ella darán comienzo a los actos programados con motivo del 70 aniversario. La obra será en la Escuela Navarra de Teatro y comenzará a las 19:00. La taquilla se abrirá a las 17:30 para quien esté interesado en comprar las entradas que cuestan tres euros.
La obra que han preparado los dantzaris txikis fusiona teatro y dantza. Las aventuras de Amets y Oinatz estarán acompañadas de danza tradicional vasca. Contará con música en directo de la fanfarre Oberena y también de soportes audiovisuales.