Mostrando entradas con la etiqueta kalejira. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kalejira. Mostrar todas las entradas

2014/02/07

Inude eta artzaiak Arrosadian

Bihar Arrosadia eta Azpilagañako inauteriak ospatuko dira. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, aurten Berako inude eta artzaiak karrikaratuz.
Mañana celebrarán los carnavales en Arrosadia y Azpilagaña. Oberena dantza taldea también participará en ellos, este año imitando el carnaval de Bera: inude eta artzaiak.

2013/12/23

Olentzero en Pamplona

Gaur Azpilagañan eta bihar Iruñeko Alde Zaharrean izanen da Oberena dantza taldea, Olentzerori merezi duen harrera eginez. Bihar ere Jesus haurtxoaren agurra eginen dute Oberenan.
Hoy en Azpilagaña y mañana en el Casco Viejo de Pamplona Oberena dantza taldea le dará la bienvenida a Olentzero como merece. Mañana también se bailará en la adoración del Niño Jesús.
Urtero bezala, abenduaren 23an etorriko da Olentzero Azpilagañara. Eta urtero bezala Oberena dantza taldea bertan izanen da gure ikazkin maiteari euskal dantza eta doinuekin harrera egiteko. Dantzariek gaur arratsaldean izanen dute lehenbiziko hitzordua 18:30ean. Azpilagañako karriketan barna ibiliko dira Oberenako dantzariak. Bihar berriz, Iruñeko Alde Zaharrean izanen da zita. Olentzeroren Lagunak elkarteak antolaturik, Arte eta Lanbide Eskolatik abiatuko da 18:00ak aldera.
Bestalde, bihar beste ekitaldi bat izanen du Oberena dantza taldeak. Urtero bezala, Oberena Kirol Elkartean Jesus Haurtxoari agurra eginen diote, eta taldeko mutilek Mesias Sarritan koreografia eskainiko diote. 17:30ean izanen da hori.

Iazko kalejira Azpilagaña auzoan. Argazkia: Gora Iruñea
Como todos los años, el 23 de diciembre vendrá Olentzero a Azpilagaña. Y como todos los años Oberena dantza taldea estará allí para recibir al carbonero como merece. Esta tarde será la primera cita a las 18:30. Los dantzaris de Oberena bailarán por las calles del barrio en la kalejira. Mañana también tocará bailar, pero en las calles del Casco Viejo de Pamplona. Organizado por la asociación Amigos de Olentzero la kalejira saldrá a las 18:00 desde la Escuela de Artes y Oficios.
Por otra parte, mañana a las 17:30 se procederá a la adoración del Niño Jesús en las instalaciones del Club Deportivo Oberena. Los dantzaris le ofrecerán la coreografía del villancico Mesias Sarritan.

2012/12/23

Horra, horra, gure Olentzero

Gaur eta bihar Olentzerorekin kalejiran ibiliko dira Oberenako dantzariak, Azpilagañan eta Iruñean hurrenez hurren. Bihar, gainera, Jesus haurtxoari dantzatuko diote taldeko mutilek.
Los dantzaris de Oberena acompañarán a Olentzero hoy y mañana en Azpilagaña y en Iruñea. Los chicos también le bailarán al niño Jesús mañana por la tarde en Oberena.

Badator, badator. Olentzero gaur ailegatuko da Iruñera, eta Azpilagañako karriketan barrena ibiliko da kalejiran. Oberenako dantzarien laguntza izanen du, besteak beste, auzoa zeharkatzeko tenorean. 18:30ean hasiko da kalejira Luis Morondo karrika bukaeran. Bihar, berriz, Iruñeko kalejira izanen da, Olentzeroren Lagunak elkarteak antolaturik. Urtero bezala Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du.
Olentzeroz gainera, bihar Jesus haurtxoari dantzatuko diote dantza taldeko mutilek. Mesias Sarritan gabon kantaren doinuari jarraiki dantzatuko dute, urtero egiten duten moduan. Oberena elkartean izanen da zita, 17:30ean, eta dantzaren ondotik jaiotza bedeinkatuko du kontsiliarioak.

Badator Olentzero
Ya está aquí Olentzero. Hoy llegará a Iruñea para repartir regalos en todas las casas. Esta tarde se paseará por las calles de Azpilagaña junto a los dantzaris de Oberena. La kalejira comenzará a las 18:30 al final de la calle Luis Morondo. Mañana, será el turno del Olentzero de San Antonio, que a partir de las 18:00 recorrerá las calles del Casco Viejo. La kalejira la organiza la Asociación de Amigos del Olentzero y Oberena dantza taldea no faltará a esta cita anual.
A parte del Olentzero, mañana los chicos del grupo bailarán al niño Jesús. Una coreografía siguiendo la melodía del villancico Mesias Sarritan. Será antes del Olentzero, a las 17:30 en las instalaciones de Oberena y tras el baile el consiliario procederá a la bendeción del Belén.

2012/08/02

Oberena participará en la Euskal Jira de Irun

Asteburu honetan Gipuzkoara joanen dira Oberenako dantzariak, Irungo Euskal Jiran parte hartzera. Goizez eta arratsaldez dantzatuko dute.
Este fin de semana nuestros dantzaris irán a Gipuzkoa para participar en la Euskal Jira de Irun. Bailarán tanto por la mañana como por la tarde.

Urtero ospatzen dute Irunen Euskal Jira. Hainbat gurdi prestatzen dituzte, eta kalejira luzea egiten dute herrian zehar. Gurdien artean dantza taldeak joan ohi dira, eta horietako bat izanen da Oberena dantza taldea. Larunbat arratsaldean izanen da hori, 18:00etatik aurrera. Mendelun hasi eta, Hondarribia kalea, Colon ibilbidea,
Genaro Etxeandia plaza,  Eliza kalea eta San Martzial kaleak zeharkatuko dituzte, Urdanibia plazan akitu arte.
Dena den, goizez ere izanen dute dantzatzeko parada. Izan ere, emanaldi labur bat eskainiko baitute 11:00etatik aitzina. Oberenarekin batera joanen dira Iribaseko Basakaitz dantza taldeko kideak. 

Oberena dantza taldea por las calles de Arrosadia

En Irun se celebra todos los años la Euskal Jira. Preparan carros decorados y los lucen durante la kalejira. Entre los carros suelen ir grupos de dantza y entre ellos estará Oberena dantza taldea. Eso será el sábado por la tarde, a partir de las 18:00. El recorrido comenzará en Mendelu, seguira por la calle Hondarribia, Paseo de Colon, la plaza Genaro Etxeandia, y las calles Iglesia y San Martzial, para terminar en la plaza Udanibia.
Pero también habrá trabajo por la mañana. Nuestros dantzaris ofrecerán una pequeña actuación a partir de las 11:00. Basakaitz dantza taldea (Iribas) acudirá a la Euskal Jira junto a Oberena.

2012/07/20

Oberena bailará en el Baztandarren Biltzarra

Igandean ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du goizeko kalejiran.
El domingo se celebrará el Baztandarren Biltzarra en Elizondo y Oberena dantza taldea participará en la kalejira de la mañana.


Asteburu berezia izanen da heldu dena Baztanen. Bihar "Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da" ikusgarria taularatuko dute Amaiurren eta igandean Baztandarren Biltzarra ospatuko da. Azkenengo horretan, besteak beste, Oberena dantza taldeak parte hartuko du. Karrzen kalejira goizean hasiko da 11:00etan eta ondotik bazkarira joanen dira gure dantzari eta musikariak. Egun osoko egitaraua prestatu dute baztandarrek, eta artisauak, mutildantzak zein dantzaldiak ez dira faltako.
Emanaldi aurreko desfilea Iruñean, uztailaren 6an

Este fin de semana es especial en Baztan. Mañana se estrenará el espectáculo "Amaiur 2012, haien ametsa gurea da" en Amaiur. El domingo será el turno del Baztandarren Biltzarra, en el que también participará Oberena dantza taldea. Bailarán en la kalejira de la mañana que comienza a las 11:00 y después disfrutarán de la tradicional comida popular. Los baztandarras han preparado un día completo para el domingo con feria de artesanos, mutildantzas y romería incluidos.