Mostrando entradas con la etiqueta dantzari eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta dantzari eguna. Mostrar todas las entradas

2010/08/13

NDE Leitzan

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) jakinarazi duenez, aurtengo Nafarroako Dantzari Eguna Leitzan ospatuko da irailaren 11an. Parte-hartzeko deia luzatu dute nafardantza blogaren bidez.
Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ha informado que el Dantzari Eguna de Nafarroa será en Leitza el día 11 de septiembre. Desde el blog nafardantza animan a que todos los grupos participen.

Gaur azaldu du Nafarroako EDBk prestatzen hasiak direla iraileko Nafarroako Dantzari Eguna. Leitzan izanen da aurten hilaren 11an. Dantza taldeei parte-hartzeko deia luzatu die dantzen federazioak. Oberena dantza taldea, urtero bezala, bertan izanen da Nafarroa Garaiko gainontzeko taldeekin batera.
Aurten Agintariena, Kortesko dancea, Eltziegoko dantzak eta Leitzako ttunttuna plazaratuko dira ekitaldi nagusian. Lehenago, ordea, arratsaldeko lehen orduetan, parte-hartuko duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte leku ezberdinetan.

Nafarroako EDB ha informado que están preparando el Dantzari Eguna de Nafarroa para el 11 de septiembre. Mediante su blog han llamado a todos los dantza taldes a participar en este día. Oberena, como todos los años, participará junto a los demás grupos de Nafarroa.
Este año se bailará Agintariena, el dance de Cortes, los bailes de Elciego y el ttunttun de Leitza. Pero antes, a primera hora de la tarde, los grupos participantes ofrecerán actuaciones en diferentes lugares.

2010/05/04

Euri artean dantzan

Euriari izkin egin eta estalpean ospatu zen 2010. urteko Euskal Herriko Dantzari Eguna. Izugarrizko eguna izan zen igandekoa eta argazkiak zein bideoak ikusgai dira interneten.
A pesar de la lluvia el Dantzari Eguna de Euskal Herria siguió adelante. Un gran día del que no faltan documentos gráficos y videos.

Euria ari du baina (egun) ederra da... honela zioen Gozategiren kantuak eta honelakoa izan zen igandekoa: egun ederra. Euskal Herri osoko dantza taldeak bildu ziren Baionan eta euriak ezin izan zuen besta bertan behera utzi. Argazkiak eta bideoa iadanik sarean dira ikusgai. Badirudi ETB nafarrekin txunditurik geratu zela, herrialde horretako dantzak baitira bideoan nagusi.



La lluvia no consiguió aguar la fiesta de Baiona. Miles de dantzaris se congregaron en la capital labortana para celebrar el día nacional del dantzari. En la red podréis disfrutar de fotos y videos del día. Por cierto, a la ETB parece que le fascinó la actuación de los navarros (tanto de la Alta como de la Baja Navarra.

2007/09/29

Euskal Herriko Dantzari Eguna

EHDE '07

Bihar, Irailak 30, ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna Arabako hiriburuan. Urtero bezenaz herrialde guzietako ordezkariek parte hartuko dute EDBk antolaturiko festa honetan. Nafarroaren ordezkariak Basakaitz, Larratz, Txori Zuri eta Oberena izanen dira eta goizeko ekitaldian Monteagudoko dancea eskeiniko dute. Arratsaldean erromeriarekin gozatzeko aukera izanen dute dantzari guztiek.
Mañana día 30 de Septiembre tendrá lugar el día nacional de los dantzaris en la capital Alavesa, organizado por EDB. Como todos los años participarán todos los representantes de cada provincia. En representación de Navarra acudirán Basakaitz, Larratz, Txori Zuri y Oberena. Tras el acto de la mañana en el que se bailará el dance de Monteagudo podrán disfrutar de una romería que se prolongará hasta las 8 de la tarde.

Goizeko Ekitaldia/Acto de la Mañana:

ordua: 12:00 lekua: astronomoen futbol zelaian.
Hauek dira herrialde bakoitzak dantzatuko dituen dantzak:
Araba: Uruñuela eta Mendiko
Bizkaia: Gorulariak (domingiluarena eta arku-dantza)
Gipuzkoa: Jorrai-dantza, soinu zaharra eta Agurra
Nafarroa: Monteagudoko dancea
Lapurdi: Kaskarot martxa, Makil ttiki berria, Bettiren fandangoa, soka-dantza
Nafarroa Beherea: Kabalkada, Euskaldunak, Sorginak, Kontra-dantza, Kabalkada
Zuberoa: Barrikada haustea, Ostalertsa, Gabota, Godalet-dantza, Martxa