Mostrando entradas con la etiqueta jarautako eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jarautako eguna. Mostrar todas las entradas

2013/09/13

Oberena actuará en Iruña y Falces este fin de semana

Bihar Jarautako Eguna ospatuko dute Iruñean, eta goizean Alde Zaharrean dantzatuko du taldeak. Etzi, berriz, Faltzesen izanen dira Oberenako tikiak.
Mañana se celebra el Día de Jarauta y el grupo de dantza actuará por la mañana. El domingo serán los txikis quienes acudan a Falces a bailar.

Asteburu betea izanen dute Oberena dantza taldeko kideek. Bihar nagusien txanda izanen da Jarautako Eguna ospatuko baita Iruñean. Igandean, berriz, tikiek dantzatuko dute. Faltzesko Makaia dantza taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta horren karietara dantzari txikien topaketa antolatu du.
Bihar Jarautako Eguna izanen da. Hainbat jarduera antolatu dituzte egun osoan zehar, eta goizean, besteak beste, euskal dantzak izanen dira. Oberena dantza taldea Jarauta karrikan goiti eta beheiti ibiliko da 12:00etatik aurrera. Ondoren, bazkaria izanen da.
Faltzesen ere egitarau osoa prestatu dute etzirako. 10:00etan harrera eginen diete taldeei Pedro Iturralde zentroan. 11:00etan Faltzesko karriketan dantzatuko dira taldeak, eta ondoren bazkaltzera abiatuko dira. 16:45ean kalejira eginen dute Foruen plazaraino, eta bertan ekitaldi nagusia izanen da. Talde bakoitzak hamar minutuko emanalditxoa eskainiko du.
Oberena dantza taldea iazko Jarautako Egunean dantzatzen.
Éste será un fin de semana completo para Oberena dantza taldea. Mañana bailará el grupo de mayores en el Día de Jarauta que se celebrará en Iruña. El domingo será el turno de los txikis que acudirán a Falces. El grupo Makaia celebra su 25 aniversario y por ello ha organizado un dantzari txiki eguna pasado mañana.
Mañana se celebra el Día de Jarauta. Han organizado diferentes actos durante el día y entre ellos está la actuación de Oberena dantza taldea. A las 12:00 saldrán los dantzaris para amenizar la calle Jarauta con danzas vascas. Después será el turno de la comida popular.
En Falces también han preparado un programa completo. A las 10:00 recibirán a todos los grupos en el Centro Cívico Pedro Iturralde. Por la mañana desfilarán por las calles del pueblo a partir de las 11:00 y después se retirarán a comer. Los actos de la tarde comenzarán a las 16:45 con una kalejira hasta la Plaza de los Fueros donde se celebrará el acto central. Cada grupo ofrecerá diez minutos de actuación.

2012/09/07

Oberena bailará en el día de la calle Jarauta

Oberena dantza taldeak Jarauta karrikako egunean parte hartuko du bihar. 12:00etan emanaldia eskainiko du karrikan barna. Lapurdiko inauteria erakutsiko dute dantzariek.
Oberena dantza taldea participará mañana en el día de la calle Jarauta. Bailarán a partir de las 12:00 y sacarán a lucir el carnaval de Lapurdi.


Jarauta karrikako eguna ospatuko da bihar, eta egitarauaren baitan Oberena dantza taldearen emanaldia izanen da. 12:00ak aldera aterako dira gure dantzari eta musikariak karrikara, eta Lapurdiko inauteriko dantzak plazaratuko dituzte. Ondotik, herri bazkaria izanen da, eta arratsaldea pasatzeko hamaika ekimen. 
Dena den, eguna 9:00etan hasiko da 3x3 futbito txapelketaren finalarekin. 11:45ak aldera pregoia irakurriko dute eta bestei hasiera emanen die petardo sortak. Eguerdian Oberena dantza taldearen eta Alde Zaharreko Erraldoien konpartsaren txanda izanen da. Tirabike txapelketa ere eginen dute Santa Ana plazan ordu erdi beranduago. Eguerdian, 13:00etan, adinekoendako eta haur jaio berrieindako omenaldia antolatu dute.
Herri bazkaria Jarauta karrikan zehar izanen da 14:30ean. Txartelak La Viña, Monton eta Giroa tabernetan dira salgai 10 eurotan (5 euro txikiendako menua). Arratsaldean 3. Viña-Zulo Mus Txapelketa eginen dute, eta ordu erdi beranduago zahagi jaurtiketaren 1. txapelketa antzinako Pellejerias karrikan. Eguraldi ona izatekotan mangerada ere eginen dute Santa Ana plazan.
Besta on guzietan bezala, ez da musika eta dantzarik faltako. 17:30ean dantzaldia izanen da Nagoreren eskutik, eta La Jarana txaranga ere aterako da karrika alaitzera. 20:00etan Gazte Txarangak joko du eta gauerdian Elektrotxarangak. Haurrendako txokolatea eta entzierro txikia ere izanen dira La Unica peñaren aurrean 18:30etatik aitzinera. 22:00etan herri afari autogestionatua ere antolatu dute.

Carnaval de Lapurdi en Arbizu

Mañana se celebra el día de la calle Jarauta y dentro de los actos previstos estará la actuación de Oberena dantza taldea. Sobre las 12:00 nuestros dantzaris y músicos sacarán a lucir el carnaval de Lapurdi. Después podrán disfrutar de la comida popular y en los actos de la tarde.
El día comenzará a las 9:00 con la final del campeonato de futbito 3x3. A las 11:45 se leerá el pregón y comenzará el día festivo con la traca de petardos. Acto seguido saldrán la Comparsa de Gigantes del Casco Viejo y Oberena dantza taldea. Media hora más tarde comenzará el campeonato de tirabique. Al mediodía, sobre las 13:00, se rendirá un pequeño homenaje a los mayores y los niños recién nacidos. 
La comida popular se hará en la calle Jarauta a partir de las 14:30. Los tickets se pueden adquirir en los bares La Viña, Montón y Giroa por 10 euros (5 euros en el caso de los niños). Por la tarde se celebrará la 3º Campeonato de Mus Viña-Zulo y solo media hora más tarde el 1º Campeonato de lanzamiento de pellejo en la antigua calle Pellejerias. Si hace buen tiempo también se hará manguerada en la plaza Santa Ana. 
Como en toda buena fiesta no faltará la música y lo bailables. A las 17:30 se podrá disfrutar de los bailables a cargo de Nagore y también saldrá la txaranga de la peña La Jarana. A las 20:00 será el turno de la Gazte Txaranga y después, a media noche, tocará la Elektrotxaranga. Los txikis también podrán disfrutar de la tarde con la chocolatada y el encierro txiki que comenzarán a las 18:30 en la peña La Unica. A las 22:00 será la cena vecinal autogestionada. 

2011/09/08

Oberena dantza taldeak Jarautako egunean parte hartuko du larunbatean. Eguerdian dantzan ibiliko da Iruñeko alde zaharrean.
Oberena dantza taldea participará en Jarautako eguna este sábado. Bailarán por las calles del casco viejo de Iruña.
Larunbatean Jarauta karrikako eguna ospatuko dute Iruñean, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du. 12:30etatik aurrera kalejira eginen dute alde zaharreko karriketan, eta dantzan ere ibiliko dira. Ondotik, bazkaria izanen dute gainera.
Hainbat ekitaldi prestatu dituzte Jarautako egunaren kariaz. Txapelketak, haurrendako jolasak eta dantza ez dira faltako egun osoan zehar. Arratsaldeko 17:30ean dantzaldia antolatu dute, Nagoreren eskutik, eta 21:00etan Lizarrako Larraindantza joko dute Santa Ana plazan. Riau-riauak amaiera emanen dio egunari.
Jarautako egunerako kartela - Cartel de Jarautako eguna
El sábado se celebrará el día de la calle Jarauta y el grupo de dantza Oberena participará en él. A partir de las 12:30 dantzaris de Oberena saldrán en kalejira por las calles del casco viejo para ofrecer dantzas de su repertorio. Como recompensa tendrán comida.
Jarautako eguna contará con un programa amplio. No faltarán concursos, juegos para niños y dantza en todo el día. A las 17:30 habrá bailables con Nagore y a las 21:00 tocarán La Era de Lizarra en la plaza Santa Ana. El día finalizará con el riau-riau.