Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2013/03/17

Oberenako dantzariak ttipi-ttapa korrika

Eguerdian hartu du lekukoa Oberena dantza taldeak, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Maldan goiti ttipi-ttapa egin dute korrika dantzariek.
Oberena dantza taldea ha cogido el lekuko al mediodía, en la carretera entre Zubiri y Erro. Han tenido que subir cuesta arriba, pero con una sonrisa en la cara.

Korrikan parte hartu du Oberena dantza taldeak eguerdian. Ainarak eta Sarak hartu dute lekukoa 706A. kilometroan, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Ttipi-ttapa ttipi-ttapa ailegatu dira Erroko gainera, nahiz eta batzuek arnasestuka bukatu duten. Ausartenak Zubiritik igo dira korrika.

Ainara eta Sara lekukoa eskuan.
Oberena dantza taldea ha participado en la Korrika este mediodía. Ainara y Sara han cogido el testigo en el kilómetro 706A, en la carretera entre Zubiri y Erro. La cuesta arriba no ha impedido que los dantzaris llegaran al alto de Erro, aunque algunos mañana tendrán dificultades para levantarse de la cama. Los más valientes han subido desde Zubiri corriendo.

2011/11/02

Día del euskara en Arrosadia

Arrosadiako Euskaraz Bai egunean parte hartuko du Oberena dantza taldeak. Larunbat goizean dantzan ibiliko da auzoko karriketan barrena.
Oberena dantza taldea participará en el Euskaraz Bai eguna de Arrosadia. Bailarán por las calles del barrio el sábado por la mañana.

Euskaraz Bai eguna ospatuko da larunbatean Arrosadian. Auzoko Kultur Koordinadorak antolaturiko egitarauaren barnean, Oberena dantza taldearen emanaldia ere izanen da. Lehenbiziko ekitaldia izanen da dantzariena, erraldoien konpartsarekin batera. 11:00etan kalejiran aterako dira, eta auzoko karriketan barna dantzatuko dute. Bukatzeko, emanaldia eskeiniko dute Galle enparantzan. Dantzari txiki zein nagusiek parte hartuko dute euskararen egunean.
Bestelako ekimenak ere izanen dira, besteak beste, jota emanaldia, bazkari herrikoia, arratsaldeko kalejira eta euskaraokea. Haurrek ere izanen dute gozatzeko aukera, arratsaldean Popi eta Zaratrako pailazoek emanaldia eskeiniko baitute. Bazkariko txartelak Sanfermin peñan eta Zabaldi elkartean daude salgai, 15 euroren truke.
Euskaraz Bai eguneko kartela

Este sábado se celebra Euskaraz Bai eguna (día del euskara) en Arrosadia. Oberena dantza taldea participará en el programa elaborado por la Coordinadora de Cultura del barrio. Serán los primeros en actuar junto a la comparsa de gigantes. A las 11:00 los dantzaris de Oberena saldrán a bailar por las calles de Arrosadia y finalizarán con una actuación en la plaza Galle. Participarán dantzaris del grupo de mayores y de los txikis.
Durante el día habrá más actos, entre otros un concierto de jotas, una comida popular, una kalejira por la tarde y euskaraokea. Los más pequeños también podrán disfrutar del día del euskara con la actuación de los payasos Popi eta Zaratrako. Los tickets para la comida se venden a 15 euros en la peña San Fermín y en la sociedad Zabaldi.

2011/05/16

AEK Karpan izanen dira ttikiak

Oberena dantza talde ttikiak AEKren XI. Karpan dantzatuko du. Larunbatean izanen da emanaldia beste talde batzuekin batera.
El grupo txiki de Oberena bailará en la XI AEK Karpa. La actuación será el sábado junto a otro grupos de dantza.


Maiatzan izan ohi dira ttikien emanaldi gehienak eta urteroko zitetara ezin da hutsik egin. Joan den urtean bezala, aurten ere Donibaneko AEK-k antolatzen duen Karpan dantzatuko du Oberenako dantzari ttikien taldeak. Aurten ez da Trinitariosen eginen, Donibane K.E. azpiko aparkalekuan baizik. Bertan bilduko dira Oberenako dantzariak beste talde batzuekin batera. Egitaraua 9:00etan hasiko da futbito txapelketarekin eta 10:30ean  izanen da dantzari ttikien tenorea. Ardo feria, kantuak eta bazkaria ez dira faltako eta arratsaldean kontzertua ere izanen da.

La mayoría de actuaciones de txikis suelen ser a partir de mayo, como la de este sábado en Donibane. La actuación de la AEK Karpa ya se está convirtiendo en tradición y este año tampoco faltaran los txikis de Oberena. La fiesta se celebrará en el parking situado bajo el C.D. San Juan, no en Trinitarios como en ediciones anteriores. El día comenzará con un campeonato de futbito a las 9:00 y después llegará la hora de los dantzaris. A las 10:30 Oberena ofrecerá una actuación junto a diferentes grupos de dantza. Como todos los años no faltará la feria del vino, los cantos y la comida. Para terminar el día, a la tarde habrá conciertos.

2010/03/02

Bidador zendu da

Dantzari, ikertzaile, idazle eta filologo iruindarra gaur hil da 39 urte zituelarik. Joan den asteburuan izan genuen Joxemiel Bidadorren buruko isuriaren berri eta larri egon da ospitalean gaur arte. Familiak har beza besarkada bero bat Oberena dantza taldearen eskutik.
Dantzan.comek  sakonki azaldu du Duguna taldeko dantzari ohi honek euskal kulturari eskeini dion lan mardula. Biziki gomendagarria artikulua.

El dantzari, investigador, escritor y filologo pamplonés Joxemiel Bidador ha muerto hoy a los 39 años de edad. El fin de semana conocimos que había sufrido un infarto cerebral y ha estado grave en el hospital hasta hoy. Nuestro más sincero pésame a la familia.
Dantzan.com explica su gran aportación a nuestra cultura en un recomendable artículo. 

Ez adiorik!

Informazio gehiago/más información:

2009/01/21

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak aurkeztuko dituzte eta Oberena dantza taldeak parte hartuko du besteak beste.
6 euroren truke (Korrika laguntzaileek 5.50€ besterik ez dute ordaindu beharko) arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izanen da bertan.

Oberena dantza taldeaz gain, galan parte hartuko duten beste taldeen informazioa lortzeko jo helbide honetara: http://korrika.org/index.php?name=News&file=article&sid=39


¡Ya está aquí la Korrika 16!
Aunque comenzará el día 26 de marzo en Tudela, los organizadores han preparado varios actos previos al pistoletazo de salida de la marcha más masiva a favor del euskera. Uno de ellos será el de este viernes 23 de enero, puesto que Nafarroako Korrika Batzordea ha preparado la Korrika gala. En ella se presentará la ropa de la Korrika y el grupo de dantza Oberena ofrecerá una breve actuación. También participarán monologuistas, músicos, ... (para más información consulten la página de la Korrika)
El acto se celebrará en la Totem y la entrada cuesta 6 euros (5.50€ Korrika laguntzaileek).