Mostrando entradas con la etiqueta polonia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta polonia. Mostrar todas las entradas

2011/09/12

Poloniako bidaia Noticiasen

Oberena dantza taldeak Poloniara egindako biadaia hizpide dute Jokin eta Aritz Azparrenek Noticias de Navarran.
Aritz y Jokin Azparren hablan sobre el viaje de Polonia que hicieron junto a Oberena en Noticias de Navarra.

Oberenako dantzariak Podlasien (Polonian) izan ziren uztaila hondarretik abuztu hasiera bitarte. Uharteko Ardanbera fanfarrearekin batera bidaiatu zuten. Gaur Jokin eta Aritz Azparren bidaiaren inguruan mintzatu dira Noticias de Navarrak argitaratutako artikuluan. Fanfarrea Taiwanen ere egon zen, eta bi bidaietako esperientzia izan dute mintzagai. Taiwan Poloniaren "antitesia" dela azaldu dute. Bigarrenean, jende gehiago eta emanaldi gehiago izanik, ongi antolatu behar izan zirela azaldu dute. "Zaila izan arren, dena ongi atera zen".
Oberenako dantzariak Polonian - Dantzaris de Oberena en Polonia
Los dantzaris de Oberena viajaron a Podlasie (Polonia) a finales de Julio y volvieron a principios de Agosto; fueron junto a la fanfarre Ardanbera de Uharte. Hoy publica Noticias de Navarra la experiencia que vivieron ambos grupos de la mano de Jokin y Aritz Azparren. La fanfarre primero estuvo en Taiwan, así que hablan sobre los dos viajes de este verano. Según los miembros de Ardanbera Polonia es la "antítesis" de Taiwan. También cuentan que en Polonia eran más gente, debido a que se juntaron con Oberena, y tenían una actuación al día, lo que requirió de mejor organización. "Fue complicado pero al final salió bien".

2011/08/14

Iberora

Bueltan dira Oberenako dantzariak. Poloniaren bidaiaren ondotik, gaur Iberon eskeiniko dute emanaldia.
Las y los dantzaris de Oberena han vuelto de Polonia. Hoy actuarán en Ibero.

Etxean dira dagoeneko. Polonian bi aste luze igaro ondotik, Euskal Herrira itzuli dira Oberenako dantzariak. Uztailaren 30ean abiatu ziren Podlasiera, eta han izan dira, Ardanbera fanfarrearekin batera, abuztuaren 11an Iruñera ailegatu bitarte. Orain emanaldiekin jarraitzea dagokie. Gaur, adibidez, Iberon izanen dira. Herriko bestak dira, eta horren kariaz, emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak. 19:00etan ordu beteko dantza saioa eginen dute, bertaratzen direnen gozagarri.
Baina izanen da gehiagorik uda honetan. Abuztuaren 26an Oberenan bertan dantzatuko dute, Kirol Elkarteak ospatu ohi duen Bazkideen Astean. Irailean, berriz, Abaurregañan izanen dira.
Emanaldia Garaioan, Actuación en Garaioa (2010)

Ya están en casa, han vuelto de Polonia. Los y las dantzaris de Oberena deberán volver a la rutina tras un viaje de dos semanas largas. El 30 de julio cogieron rumbo a Podlasie junto a la fanfarre Ardanbera, y no han vuelto hasta el 11 de agosto. Pero ahora toca seguir con las actuaciones. Por ejemplo, hoy bailarán en Ibero. Son las fiestas del pueblo, y por ello habrá actuación de dantza a las 19:00.
Esta no será la última actuación de verano. El 26 de agosto la actuación será en el Club Deportivo Oberena, dentro de los actos de la Semana del Socio. Por otra parte, en septiembre bailarán en Abaurregaña.

2011/07/20

Poloniara doa Oberena

Oberena dantza taldea Podlasiera (Polonia) joanen da heldu den astean. Ardanbera fanfarrearekin batera eginen du bidaia.
Oberena dantza taldea viajará a Podlasie (Polonia) la semana que viene. Irán junto a la fanfarre Ardanbera.

Uztailaren 30ean abiatuko dira Oberenako dantzariak Podlasiera (Polonia). Ardanbera fanfarrearekin batera eginen dute bidaia, eta abuztuaren 8ra bitarte izanen dira bertan. Bidean geldialdiren bat egiteko asmoa ere badute, seguruenik Frankfurten eta beste hiriren batean. Polonian direlarik, Miedzynarodowy VI. Folklore Jaialdian parte hartuko dute zazpi egunez. Dantzatzeaz gain, bertako parajeak ezagutzeko aukera ere izanen dute Oberenako dantzariek.
Aurten, Ardanbera fanfarrearekin egiten duten bigarren bidaia izanen da hau. Martxoan Limosen ibili ziren, eta Lantzeko inauteria plazaratu zuten. Ordukoa asteburuko bidaia baizik ez zen izan, baina, bueltan, kontent azaldu ziren dantzarien ordezkariak. Aurretik ere hamaika bidai eta emanaldi eskeini dituzte Oberenako dantzariek Ardanbera fanfarrearekin.
Ardanbera fanfarrea Herrialde Katalanetan - Viaje a los Paises Catalanes junto a Ardanbera

Desde el 30 de julio hasta el 8 de agosto, Oberena dantza taldea viajará a Podlasie (Polonia) junto con la fanfarre Ardanbera. En el camino harán alguna parada, la de Frankfurt entre otras. Una vez en Polonia, participarán en el VI Festival Folclórico Miedzynarodowy que se prolongará durante siete días. Pero también tendrán tiempo para disfrutar del viaje y los parajes de Polonia.

Este será el segundo viaje de los dantzaris de Oberena con Ardanbera del año. En marzo viajaron aLimoux para ofrecer el zortziko de Lantz. Pero la relación con la fanfarre viene de antes, y son muchas las actuaciones y viajes que han hecho los dos grupos en conjunto.