Mostrando entradas con la etiqueta katalunia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta katalunia. Mostrar todas las entradas

2013/05/29

Ya están aquí las fiestas de Arrosadia

Ostiraletik igandera arte ospatuko dira auzoko bestak, eta dantza emanaldien eskaintza zabala izanen da. Juankar Ornat Oberenako dantzariak botako du suziria.
Las fiestas del barrio serán de viernes a domingo y habrá una amplia oferta de danzas. Juankar Ornat dantzari de Oberena tirará el chupinazo.

Urtero bezala ekainarekin batera ailegatuko dira Arrosadiko bestak. Aurten egun bat gutxiago izanen dute euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra dela eta. Hala ere, urteroko eskaintza zabala izanen da hiru egunetan zehar. Baita dantzari dagokionez ere, inoiz baino emanaldi gehiago antolatu baitira aurten. Gainera, txupinazoa Oberenako dantzari batek jaurtiko du: Juankar Ornatek.
Egunero izanen da dantzekin gozatzeko aukera. Ostiralean auzoko dantza plazaratuko da: Arrosadiko Ttunttuna. 20:00ean txupinazoa jaurtiko dute auzoko tantailek -Ornatekin batera Maite Lopez Albenizeko langileak- eta ondotik aterako dira bizilagunak Ttunttuna dantzatzera. Jaigunean izanen da.
Larunbatean, berriz, Kataluniatik heldu den talde bi izanen ditugu gurean: Colla Bastonera Picadits eta La Bastonera de Sant Andreu. 18:00etatik aurrera haien herriko dantza tradizionalekin girotuko dituzte auzoko karrikak. Gainera, Trikiteensen doinuekin dantzatzeko aukera ere izanen da jaigunean. Besten hondar egunean Oberena dantza taldearen txanda izanen da. 13:00ean dantza emanaldia eskeiniko du Nueva Generación Boliviana taldearekin batera. Euskal dantzak eta Boliviakoek bat eginen dute jaigunean, beti ere, eguraldiak ekitaldia zapuzten ez badu.
Pasa besta on!

Oberenako dantzariak 2010eko bestetan dantzan.
Como todos los años junto a junio llegan las fiestas de Arrosadia. Este año con un día menos, dado que la mayoría sindical vasca ha llamado a la huelga general. De todas formas la Comisión de Fiestas de Arrosadia ha preparado un amplio programa para esos tres días. También en lo que se refiere a la danza, dado que todos los días habrá actos para disfrutar de ella. Además, el chupinazo lo tirará un dantzari de Oberena: Juankar Ornat. 
Todos los días se podrá disfrutar de las danzas. El viernes, como es tradición, el baile del barrio: Arrosadiako Ttunttuna. A las 20:00 Ornat y Maite Lopez -trabajadora del Albeniz desde hace 29 años- tirarán el cohete anunciador de las fiestas. Después los y las vecinas saldrán a la plaza para bailar el Ttunttuna en el recinto de fiestas.
El sábado la danza correrá a cargo de dos grupos que vienen de Catalunya: Colla Bastonera Picadits y La Bastonera de Sant Andreu. A partir de las 18:00 animarán las calles con los bailes tradicionales de su pueblo. Además, para el que prefiera lo local, Trikiteens ofrecerá bailables en el recinto de fiestas. Al día siguiente, el último de fiestas, será el turno de Oberena dantza taldea que bailará junto al grupo Nueva Generación Boliviana. A las 13:00 se fusionarán las danzas vascas y bolivianas en la plaza Galle, siempre que el tiempo no lo impida.
Pasa besta on! ¡Felices fiestas!

2007/10/28

Iraileko kronika

IRAILA

Irailaren hasieran dantza saiorik ez genuen izan baina izan genituen ezkontzetako arkuak (dantzariok gutxien maite duguna). Fanfarrekoek egin zuten lan baina bakarka. Artikako jaietan dianak jotzen ibili ziren txistulariak larunbat goizean eta igandean fanfarre osoa aritu zen goizez kalejiran eta bazkalondoa alaitzen gero. Hilaren 9tik 11ra Katalunia aldera joan ginen bertako Xicots de Vilafrancak gonbidatuta. Ardanbera fanfarrearekin batera joan ginen eta gazteenek dantza berriak egiteko probestu genuen. Aukera izan genuen bai gure dantzak erakusteko eta baita gazteluak egiten ikasteko ere. Taldeko baten batek gustu izugarria hartu zion gazteluak egiteari!!

Handik bueltan Ikerren ezkontza izan genuen (oraingoz dantzari ohietan azkena). Hara Eguzki Ederrekoekin batera joan ginen, bere neskaren taldea. Eta ezkontzaren ondoren bazkaltzera geratu ez ginenak Monteagudoko dantzak errepasatzera joan ginen (ze pazientzia duen gurekin Erriberako mutil horrek!) Hurrengo bi astetan Monteagudoko dantzak ikasten eta errepasatzen (neskek ikasi eta mutilek errepasatu) ibili ginen dantzari egunerako.

San Fermin txikitan fanfarrekoak animatu ziren instrumentuekin kalera irtetera. Iruñeko alde zaharreko karriketan barna ibili ziren goizez. Eguerdian Euskal Jaiko bazkarian egon ziren Iruñeko bertze fanfarre eta kulturaren inguruko taldeekin batera, eta baita kanpotik etorritakoekin batera ere. Bazkalondoan beste fanfarreekin batera jotzen ibili ziren. Arratsaldez Oberena peñakoekin batera kalejira egin zuten eta gero afaltzera joan ziren haiekin. Afalondoan ere geratzen ziren indar apurrekin jotzen ibili ziren gaueko ordu txikitan. Eta leher eginda zeudenean parranda egitera joan ziren.

Hilaren 30ean Gazteiza joan ginen Nafarroako Basakaitz, Larratz eta Txori Zurirekin batera eta bertze herrialdeetako zenbait talderekin batera EDB-k antolatutako dantzari egunera. Goizez dantzatu, bertan bazkaldu eta arratsaldez udako azkenengo juerga egin genuen erromerian. Eskerrak eman behar dizkiegu Muthiko Alaiak eta Txori Zuriri arropa eta materiala uzteagatik egun horretarako.

Eta orain iritsi da garaia berriz ere neguko entsaioekin hasteko, datorren urterako prestatu beharko gara.