Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako antzerki eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nafarroako antzerki eskola. Mostrar todas las entradas

2012/08/06

Ya puedes recibir el DVD de Lizarren Doinua en casa

Lizarren Doinua ikusgarriaren DVDa lortzeko aukerarik izan ez duenak etxean jaso dezake gaurtik aurrera. Blog honetako eskari orria bete beharko du DVDa erosi nahi duenak.
Si no tuviste oportunidad de conseguir el DVD de Lizarren Doinua ahora podrás recibirlo en casa. Solo tienes que rellenar el formulario que encontrarás en este blog.

Lizarren Doinua antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikusgarria da, Oberenako dantza talde tikiak 2011ko azaroaren 19an taularatu zuena. Orduko emanaldia grabatu eta DVDa prestatu zuten Ianire Beriain eta Unai Madinabeitiak, eta orain Internet bidez erosteko aukera dago. Horretarako eskari orria bete beharra dago. Euskara eta gaztelerazko azpidatziak ditu bideoak eta ordu bete inguru irauten du.
DVDak 5 euro balio du, eta etxean jaso nahi duenak 2'80 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Beraz, 7'80 euroren truke etxean jasoko duzu bideoa. Ipar Euskal Herriaren kasuan, aitzitik, bidaltze gastuak arrunt handiagoak dira: 6'80 hain zuzen. Orotara 11'80 euro balio du DVDa Lapurdi, Baxenafarroa edota Zuberoan jasotzea. Oberena Kirol Elkartean ere erosi daiteke bulegoko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.


Lizarren Doinua es un espectáculo de teatro, música y dantza que ofreció el grupo de txikis de Oberena el 19 de Noviembre de 2011. Aquella actuación fue grabada en vídeo por Ianire Beriain y Unai Madinabeitia, y después elaboraron un DVD con subtítulos en euskara y castellano. Ahora podréis recibir el DVD en casa rellenando el formulario que encontraréis en este blog.
El precio del DVD es de 5 euros y los gastos de envío 2'80 euros. Es decir, para recibir el DVD en casa hay que abonar 7'80 euros. Mandarlo a Iparralde es más caro, puesto que los gastos de envío son 6'80 euros. En total recibir el DVD en Lapurdi, Baxenafarroa o Zuberoa vale 11'80 euros. También se puede comprar en el Club Deportivo Oberena en horario de oficina: de lunes a viernes de 9:00 a 13:30 y de 16:30 a 19:30.

2012/05/13

DVD de Lizarren Doinua a la venta

Lizarren Doinua ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du Oberena dantza taldeak. Astelehenetik ostiralera erosi daiteke Oberenako bulegoan.
Oberena ha puesto a la venta el DVD de Lizarren Doinua. Se podrá adquirir en la oficina de Oberena de lunes a viernes.

Lizarren Doinua etxean gozatzeko parada duzue orain. Oberena dantza taldeak tikiek eskeinitako ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du bost eurotan. Oberena elkarteko bulegoan eros daiteke, astelehenetik ostiralera. Bulegoaren ordutegia 9:00etatik 13:30etara da goizez, eta 17:00etatik 19:30etara arratsaldez.
Ianire Beriain eta Unai Madinabeitiak arduratu dira bideoaren muntaketa lanez. Gainera, Jon Garairen marrazkiek atondu dute DVDaren kutxa. Azken horrek prestatu zuen ikusgarrirako kartela, eta baita Lizarren Doinuan ikus daitezkeen marrazki bizidunak ere. Antzezlana gaztelaniazko zein euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera ematen du DVDak.
Lizarren Doinua Nafarroako Antzerki Eskolan 2011ko azaroaren 19an aurkeztutako ikusgarria da, dantza eta antzerkia uztartzen dituena. Oberena dantza taldearen 70. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan zen, dantzari tikiek eskeinia. Heldu den ikasturtean berriz eramanen dute taula gainera.

Lizarren Doinua DVDaren kartela

Ahora podréis disfrutar de Lizarren Doinua en casa. Oberena ha sacado a la venta el DVD de la obra de teatro y dantza del grupo de los txikis. Se podrá adquirir por cinco euros en la oficina de Oberena, de lunes a viernes. El horario de oficina es de 9:00 a 13:30 y de 17:00 a 19:30.
Ianire Beriain y Unai Madinabeitia se han encargado de preparar el DVD. Además, Jon Garai ha dibujado la carátula del disco. Éste último se encargó de preparar el cartel que anunciaba la obra y los dibujos animados que se podían ver en ella. El DVD contiene subtítulos tanto en castellano como en euskara.
Lizarren Doinua se estrenó el 19 de Noviembre de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro. Es una obra que combina teatro y dantza que ofrecieron los txikis del grupo. Fue una de las actividades para celebrar el 70 aniversario de Oberena dantza taldea. El curso que viene los txikis volverán a subirse al escenario para ofrecer Lizarren Doinua.

2011/12/05

Las fotos de Lizarren Doinua en la red

Lizarren Doinua ikusgarriko argazkiak sarean dira ikusgai. Dani 'Tatoo' Oberenako langileak eginak dira.
Las fotos del espectáculo Lizarren Doinua están en la red. El fotógrafo es Dani 'Tatoo' empleado de Oberena.
Argazki ederrak egin zituen gure ohiko argazkilari Dani 'Tatook' Lizarren Doinua ikusgarrian. Azaroaren 19an estreinatu zuten Oberenako dantzari ttikiek musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra, Nafarroako Antzerki Eskolan. Argazkiak ikusi nahi dituenak multimedia atalean ditu, gainontzeko argazkiekin batera.

Lizarren Doinua ikusgarria - Espectáculo Lizarren Doinua
Nuestro fotógrafo preferido, Dani 'Tatoo', hizo un trabajo excelente en la obra Lizarren Doinua. El grupo de dantza txiki Oberena estrenó el espectáculo que une dantza y teatro el 19 de Noviembre en la Escuela Navarra de Teatro. Ahora podéis disfrutar de las fotos en la sección Multimedia, junto a las demás fotos del grupo.

2011/11/19

Gaur estreinatuko da Lizarren Doinua

Dena prest dago ordu batzuen buruan Lizarren Doinua aurkezteko. Sarrerak salgai izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan bertan, 17:30ean.
Todo preparado para estrenar Lizarren Doinua. Las entradas estarán a la venta en la Escuela Navarra de Teatro a partir de las 17:30.
Goizeko entsaioen ondotik, dena prest dute Oberena dantza taldeko ttikiek Lizarren Doinua eskeintzeko. 19:00etan izanen da ikusgarria, baina sarrerak eskuratzeko 17:30ean irekiko dute takila. Hiru euroren truke izanen duzue aukera emanaldia ikusteko.
Atzo Nafarroako Hitzan (Berria) elkarrizketa egin zioten Irune Tubia taldekideari, eta Euskalerria irratian Iker Tubiak eman zuen ekitaldiaren berri. Gaur, Noticias de Navarra egunkariak argitaratu du Lizarren Doinua ikusgarriaren inguruko albistea.
Oberena dantza talde txikia abenduaren 3an - Grupo de txikis de Oberena el 3 de diciembre