Mostrando entradas con la etiqueta ikurriña. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikurriña. Mostrar todas las entradas

2010/07/03

Emakumea lehendabizikotz

Aurtengo uztailaren 6an Oberena dantza taldeko neska bat ateriko da Foruen enparatza erdira ikurriñarekin. Lehendabizikotz emakumea izanen da egun honetan protagonista.
El 6 de julio una chica del grupo de dantza Oberena saldrá al medio de la plaza de los Fueros a ondear la ikurriña. Por primera vez la mujer será la protagonista de este gran día.

Emakume batek Foruen enparantza erdian ikurriña astinduko duen lehendabiziko aldia izanen da aurtengoa. Horrela erabaki dute Oberena dantza taldeko kideek bi itzuliko bozketaren ondoan. Izan ere, aurten Oberena dantza taldeari dagokio uztailaren 6an ikurriña eramatea, baita musikaren ardura ere. Parekidetasunera bidean urratsa emanen da honela eta neska dantzariak izanen dira eguneko protagonistak.
Emanaldia, urteroko gisan, 13:30ak aldera izanen da Foruen enparantzan eta, agintarienaz gain, Eltziego, arkudantza, brokeldantza eta Zangotzako jota dantzatuko dira. Oberena joanen da kalejiraren buruan eta berarekin batera euskal dantza erakustaldia eginen dute honakoek: Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Muthiko Alaiak.
Ikurriña Foruen enparantzan

La de este año será la primera vez que una mujer ondee la ikurriña en medio de la plaza de los Fueros. Así lo decidieron ayer los dantzaris de Oberena en una votación de dos vueltas. Este año es el grupo de dantza Oberena el encargado de ondear la ikurriña y encargarse de la música de la actuación del 6 de julio. Esto puede ser un paso más en el camino a la igualdad y las dantzaris serán las protagonista del día.
La exhibición de folclore comenzará sobre las 13:30 en la plaza de los Fueros. A parte de agintariena, se bailará El Ciego, arkudantza, brokeldantza y jota de Sangüesa. Oberena será encargada de abrir camino en la kalejira y junto a nuestro grupo bailarán los siguientes: Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Muthiko Alaiak.

2010/05/01

Ikurriña berriz ere

11 urteren buruan, ikurriña aterako du berriz ere Oberena dantza taldeak bihar. Orain arteko debekua bertan behera geratu da batzorde berriarekin.
Oberena dantza taldea volverá a ondear la ikurriña 11 años después. El cambio de junta directiva también a traido cambios en lo que a prohibiciones requiere.

Hamaika urte dira Oberena dantza taldeak ikurriña hondarrekoz atera zuela. Uztailaren 6a zen eta ez zuen arazorik izan bandera euskalduna plazaratzeko taldeari egokitzen baitzitzaion erdira irtetea. Orain arteko debekua, baina, bertan behera geratu da zuzendaritza batzorde berriarekin eta bihar izanen da aro berri baten hasiera. Debekua urte luzez iraun du, baina ikurriñaren aldeko adierazpenak ez dira falta urte guzi horietan zehar. Hemendik aurrera askatasun haundiagoz jokatzen ahalko du Oberena dantza taldeak eta bere emanaldietan ez da zuzendaritza batzordea sartuko.
Bihar, maiatzaren 2a, Euskal Herriko Dantzari Eguna izanen da Baionan eta dudarik gabe egun berezia izanen da dantza taldeko aunitzendako.
Ikurriña. Iker Meriodo, Flickr, CC