Mostrando entradas con la etiqueta karpa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta karpa. Mostrar todas las entradas

2012/05/10

Los txikis bailarán en la carpa de AEK

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

Udaberriarekin batera ailegatu da Irrintzi AEK Karpa. Aurten hamabigarren edizioa izanen da, eta urtero bezala dantzari tikien topaketa ere antolatu dute. Larunbatean ospatuko da besta, eta Oberena dantza talde tikiak ere parte hartuko du, urtero egiten duen gisan, Iruñeko hainbat talderekin batera.
10:30etan hasiko da dantzari tikien topaketa, eta ondotik tonbola hasiko da. Karpa Donibane K.K.E. eta hilerriaren arteko parkinean eginen da, joan den urteko tokian. Bestelako ekimenak ere izanen dira, hala nola, futbito txapelketa, ardo dastatzea, bazkaria eta kontzertuak.

XII. Irrintzi AEK karparen kartela
Con la primavera llega la carpa de Irrintzi AEK. Este sábado se celebrará la XII edición y como todos los años, este también habrá encuentro de dantzari txikis. Entre los participantes se encuentran los txikis de Oberena.
La actuación comenzará a las 10:30 y después será el turno de la tómbola. La carpa estará situada en el parking entre C.D.C. San Juan y el cementerio. También habrá otras actividades; por ejemplo, un partido de futbito, cata de vinos, comida popular y conciertos. 

2011/05/16

AEK Karpan izanen dira ttikiak

Oberena dantza talde ttikiak AEKren XI. Karpan dantzatuko du. Larunbatean izanen da emanaldia beste talde batzuekin batera.
El grupo txiki de Oberena bailará en la XI AEK Karpa. La actuación será el sábado junto a otro grupos de dantza.


Maiatzan izan ohi dira ttikien emanaldi gehienak eta urteroko zitetara ezin da hutsik egin. Joan den urtean bezala, aurten ere Donibaneko AEK-k antolatzen duen Karpan dantzatuko du Oberenako dantzari ttikien taldeak. Aurten ez da Trinitariosen eginen, Donibane K.E. azpiko aparkalekuan baizik. Bertan bilduko dira Oberenako dantzariak beste talde batzuekin batera. Egitaraua 9:00etan hasiko da futbito txapelketarekin eta 10:30ean  izanen da dantzari ttikien tenorea. Ardo feria, kantuak eta bazkaria ez dira faltako eta arratsaldean kontzertua ere izanen da.

La mayoría de actuaciones de txikis suelen ser a partir de mayo, como la de este sábado en Donibane. La actuación de la AEK Karpa ya se está convirtiendo en tradición y este año tampoco faltaran los txikis de Oberena. La fiesta se celebrará en el parking situado bajo el C.D. San Juan, no en Trinitarios como en ediciones anteriores. El día comenzará con un campeonato de futbito a las 9:00 y después llegará la hora de los dantzaris. A las 10:30 Oberena ofrecerá una actuación junto a diferentes grupos de dantza. Como todos los años no faltará la feria del vino, los cantos y la comida. Para terminar el día, a la tarde habrá conciertos.

2010/05/10

AEK karpa

Urtero Donibaneko AEK-k antolatzen duen bestan dantzatuko dute Oberena dantza taldeko ttikienek. Egun osoko egitaraua prestatu du Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak maiatzaren 15erako.
Los más txikis del grupo de dantza Oberena participarán en la fiesta que organiza todos los años AEK de Donibane-San Juan. Los actos preparados por la euskaltegi se llevarán a cabo durante todo el día del 15 de mayo.


Maiatzaren 15ean izanen da X. AEK karpa, Trinitariosen. Donibaneko euskaltegiak egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako eta Oberena dantza taldeko ttikiek ere parte hartuko dute. Goizeko 10:30etan eskeiniko dute emanaldia gainontzeko dantza taldeekin batera. Oberenakoek, Dantzari-dantza, Neskadantza eta Polka Pik dantzatuko dute. Honen ondotik, txokoltiarekin gozatzeko parada izanen dute ttikienek. Emanaldiaz gain, txapelketak, bazkaria eta parranda ere izanen dute Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko kideek zein bertaratzen den orok.


La X carpa de AEK será el 15 de mayo en Trinitarios. El euskaltegi de Donibane ha preparado un día lleno de actividades en el que contarán con la participación de los txikis de Oberena. A las 10:30 bailarán junto a otros grupos. En lo que a Oberena refiere, sacarán a la plaza Dantzari-dantza, Neskadantza de Jaurrieta y Polka Pik. Después de esto podrán degustar un rico chocolate. A parte de la actuación de dantza habrá diferentes actos: campeonatos, comida, parranda, ...