2009/09/14

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009


Dantzari Egun Osoa
Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna. Honen ondoan, bazkaria izan dute taldeek, eta batek baino gehiagok berriz jantzi behar izan du dantzarako trajea, izan ere, arratsaldean ekitaldi nagusia izan baita. Euskal Herriko probintzi ezberdinak ordezkatzeko 700 dantzari inguru bildu dira Indurain Anaiak polikiroldegian. Guziak elkarrekin Udal enparantzara abiatu dira 17:30ak pasatxo zirelarik eta bertan, tradizioari jarraiki, Agintariarena dantzatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroako taldeek. Udaletik kendu bazuten ere, gaur hamaika ikurrinek estali dute ortzia. Horren aitzinetik, ordea, aurreskua dantzatu zaie dantzariei.
 Honen ondotik etorri dira herrialde guzietako dantzak, Nafarroak Agoitzeko txokolatearen jota dantzatu du hasteko, ondoren Araba (lehen eta azken aurreko postuan dantzatu duena), Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoaren txanda izan da. Enparantzan aunitz ziren detailerik galdu nahi ez zutenak eta adi-adi izan dira Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantzei so. Zuriz jantzirik ederki ibili dira Bizkaiako taldeak, dotore Zuberoa, bizi-bizi Lapurdi, maisuki Gipuzkoa eta alai Araba. Ekitaldi nagusiaren hondarrean Nafarroak hartu du berriz txanda bizitasun eta indar handiz Korteseko dantzak plazaratzeko. Txalo zaparrada handi batekin joan dira dantzariak, baina izanen zuten aukerarik azkenekoz dantzatzeko, izan ere, dultzaineroen doinuek Larraindantza dantzatzera gonbidatu baitituzte dantzari zein ikusleak.
Ekitaldi nagusia akiturik, materialak bildu eta dutxa hartzeko parada izan dute dantzariek eta gero afaria izan dute talde guziek elkarrekin. Ardoa eta kanta falta izan ez diren afariari Trikidantzen emanaldia jarraiki dio, goizaldeko 4ak arte luzatu dena. Bada parranda jarraitu duenik eta 5etan oraindik Udal enparantzan baziren etxera joan ez zutenak kantu eta dantzan.


Aurtengoz hori izan da dena, heldu den urtean Iparraldera jo beharko dute lurralde guzietako dantzariek. Lerro hauetan ez dugu inor ahantzi nahi, beraz, eskerrak eman nahi dizkiogu bai Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrari baita Atarrabiako Mikelats dantza taldeari, haien lan handiaren emaitza izan baita aurtengo dantzari egun handia. ZORIONAK!


Berriak:


2009/09/12

EHko Dantzari Eguna 09


Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra, izan ere, goizeko 11:30ean jatorrizko dantza taldeak arituko baitira karrikak alaitzen.

Hoy se celebrará una nueva edición del dantzari eguna nacional en Villaba-Atarrabia. El programa empezará por la mañana y terminará de madrugada.




Egun osoan Zehar:
• Udal enparantzan; dantza, folklore eta arropa tradizionalarekin erlazionaturiko artisau azoka. Mercado de artesanías relacionadas con la dantza, el folclore y la ropa tradicional.
• Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, akordeolariak, txalapartariak, etc.
• Txozna
• Erakusketa (goizean). Esposición

Egitaraua:
11.00h Udal enparantzan, folkloreko artisauen azoka. Mercado de artesanía en la plaza consistorial.
•11.30h Udal enparantzan, jatorrizko dantza taldeen jaialdia. Actuación de los grupos autóctonos en la plaza consistorial.
•14.00h Jatorrizko dantza taldeen bazkaria. Comida de los grupos autóctonos
•16.00h “Indurain anaiak” polikiroldegian dantza taldeen Ongi etorria. Bienvenida a los grupos en el polideportivo "Indurain Anaiak".
•17.30h Harrera ofiziala polikiroldegitik Atarrabiako kaleetaraino. Acogida oficial por las calles de Villaba-Atarrabia.
•18.00h Jaialdi Nagusia udal enparantzan. Acto central en la plaza consistorial.
•21.30h “Lorenzo Goikoa” polikiroldegian dantza taldeen afaria. Cena de los grupos de dantza en el polideportivo "Lorenzo Goikoa".
•00.30h – 04.30h “Atarrabia” frontoian Gaupasa, Udal enparantza ondoan, “Trikidantz” taldearekin. Gaupasa con Trikidantz en el frontón "Atarrabia", junto a la plaza consistorial.


Kalegiraren Ibilbidea:






2009/07/06

SANFERMINAK

Uztailaren 6an, 13:30ean Foru Enparantzan: Folklore jaialdia Iruñerriko euskal dantza talde guziekin batera.
Uztailaren 7an, Takoneran: Patxi Perez eta Konpainia
Uztailaren 8an, 11:30ean Baratxurien enparantzan: Ttikien egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak.
Uztailaren 13an, euskara eguna: Zpeiz Mukaki Muthiko Alaiaken 12:00etan
San Ferminetan, egunero, euskal dantzak 21:00etatik aitzina Gaztelu Enparantzan.

ONGI PASA BESTETAN, EGIN IRRI, KANTU ETA DANTZA!
GORA SANFERMINAK!

6 de julio, 13:30 en la plaza de los fueros: Festival folclórico con todos los grupos de euskal dantza de Iruñerria
7 de julio, 00:00 en taconera: Patxi Perez eta konpainia
8 de julio, 11:30 en Recoletas: Oberena bailará en el día del niño
13 de julio, euskararen eguna: Zpeiz Mukaki en Muthiko Alaiak a las 12:00
Todos los días de San Fermín en la plaza del castillo euskal dantza a partir de las 21:00

2009/06/19

Umeen Euskal Jaia

Igande honetan Oberenako dantzari ttikiek Sestaon ospatuko den Umeen Euskal Jaian parte hartuko dute. Goizean kalejira izanen da herriko karriketan barna, gero bazkaria eta hondarrekoz ekitaldi nagusia.

Este domingo los txikis de Oberena dantza taldea participarán en Umeen Euskal Jaia. Por la mañana habrá una calejira por las calles del pueblo, después una comida y para finalizar, el acto central.

2009/06/11

Tonbola

San Ferminak gainean ditugun honetan, urtero Sarasate pasealekuan paratzen duten Tonbola heldu da Iruñera. Ostiralean, hilak 12, Oberena dantza taldeko ttikienek dantzatuko dute bertan arratsaldeko 20:00etan. San Ferminetako emanaldia, berriz, uztailaren 8an izanen da.

Con los San Fermines encima, la Tómbola del paseo Sarasate ya ha llegado a la capital. El viernes 12 de junio los dantzaris txikis de Oberena actuarán allí a las 20:00 de la tarde. Por otro lado, la actuación de San Fermines será el 8 de julio.

2009/05/21

2009/05/19

Nafarroako DTxE 09

Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria.

Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek.

Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera habiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara.
Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek batera Agintariena dantzaatu zuten eta ikurriña zein arrano beltza airean astindu ziren ikuslegoaren txalo zaparradaren laguntzaz. Aurreskua dantzatu zen gero eta Orritz dantza taldeari lekua utzi zioten lehendabiziko bi dantzak egin zitzan. Gainontzeko taldeek eskudantza besterik ezin izan zuten dantzatu, euriak ekitaldi nagusia zapuztu baitzuen. Segituan sakabanatu ziren ikusleak eta enparantza hutsik geratu zen.
Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera habiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzaren 17a. Baina egun hau ospatzea ezinezkoa litzateke Orritz taldea eta EDB lanean jo ta ke egon ez balira. Beraz, Oberena Dantza Taldeak eskerrik beroena eman nahi die haiei. Eta nola ez, lerro hauetan ezin ahantzi dezakegu Urko. Lan eta lan ibili da gau eta egun, amets hau egi bihur zedin. Beraz, Urkori ere esker mile aunitz!

Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.


Dantzari eguneko argazkiak ikusteko, sartu hemen.

NafDTxE egunkarietan/ NafDTxE en los periódicos:
Guaixe
Diario de Noticias

2009/05/09

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09

Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok.
Informazio guzia nafardantzan aurki dezakezue.




EKITALDI NAGUSIA:
AGINTARIENA
AURRESKU
POLKA TXIKI (SANGUESA, ROCAMADOR)
OTSAGABIAKO TXIKIAK
BAZTANGO ESKU DANTZA
TXULALAI
IPURDI DANTZA
KALEJIRA


El próximo viernes 17 de mayo volverá una nueva edición del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna. Un día repleto de actividades reunirá a 23 grupos y más de 1000 dantzaris en Irurtzun. EL día comenzará a las 11:00 con las actuaciones en diferentes pueblos de Sakana (Oberena bailará en Izurdiaga). A las 13:00 comenzará la kalejira por las calles de Irurtzun que terminará en la plaza del pueblo que dará pie al acto central (arriba está lo que se bailará). Los txikis podrán disfrutar de la comida a las 15:00 y después de comer, Oskorri actuará sobre las 17:00.
Más información en nafardantza.

2009/05/01

Hungariara Bidaia

Aurten ere Oberena dantza taldeko dantzariek izanen dute Euskal Herria utzi eta atzerrira bidaiatzeko aukerarik. Hungariako Errepublika izanen da gure kultura erakusteko herrialdea. Abuztuaren 11tik 17ra bitarte bertako dantza tradizional jaialdi internazionalean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Csongrádeko hiriburu den Szeged hirian izanen dira agorrileko bidai honetan. Hala ere, Hungariara heldu aitzinetik, egun bateko geldialdia eginen dute Venezian.

Este año el grupo de dantza Oberena también viajará al extranjero. Esta vez Hungría será el país que acogerá la cultura de nuestro pueblo, en el festival internacional de danza tradicional que se celebrará del 11 de agosto hasta el 17. En concreto visitarán la capital de Csongrád que es Szeged.Aun así, antes de llegar a Hungría harán una pequeña parada en Venecia.

2009/04/29

Izenadubara Txangoa

Primerako eguna pasa genuen pasa den asteburuan, Mungiako Izenaduba parke mitologikora egin genuen txangoan. Argazkiak sarean eskegi ditugu nahi duenak ikus ditzan eta argazkiak eta bideoak atalean daude ikusgai.

El fin de semana pasamos un buen día en el parque mitológico de Mungia Izenaduba. Ahora podréis disfrutar de las fotos que sacamos en la red. Para verlas entrad en el apartado de fotos y videos.

2009/04/18

Mungiara Txangoa

Akitu dira oporrak eta hauek pasatuta ttikienendako txangoaren tenorea heldu da. Kanpaldian euskal mitologia ezagutu genuen eta orain Mungiako parke mitologikoa bisitatzea tokatzen zaigu. Apirilaren 25a da txangoa egiteko hautatu dugun eguna eta egun osokoa izanen da.
Txangoaren inguruko informazio guzia http://kanpaldia.blogspot.com gunean izanen duzue eskuragai.


Tras las vacaciones tenemos la ocasión de disfrutar de la excursión que hemos preparado para los mas txikis del grupo. El 25 de abril visitaremos el parque mitológico de Mungia para seguir aprendiendo más sobre la mitología de nuestra tierra, al igual que lo hicimos en el pasado campamento.
Toda la información sobre la excursión la encontraréis en el blog http://kanpaldia.blogspot.com.