2012/05/11

Día de la peña Oberena

Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.

Oberena peñaren egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Larunbatean izanen da, 18:30etatik aurrera abiatuko den kalejiran. Iruñeko Alde Zaharreko karriketan dantzatuko dute gure dantzariek peñako kideak lagun dituztela. Giroa alaitzeko ardura izanen du dantza taldeak, eta bukatzean merendua izanen dute Oberena peñan bertan.
Bestalde, ekitaldi gehiago izanen dira egunean zehar. Hamaiketakoarekin hasiko dute eguna, eta 12:00etan hondar urtean jaiotako haurrei zapi gorria oparituko diete. Ondotik tabernarik taberna ibiliko dira Iraunkorrak txarangarekin batera. Eguerdian elkartasun bazkaria izanen da peñan, eta ADANO minbizidun haurrak laguntzeko elkarteari "2012 Mandarra Solidarioa" emanen diote. Gauean ere izanen da girorik.
Oberenako dantzariak Garaioan egindako emanaldian

El grupo de dantza Oberena bailará en el día de la peña Oberena. Será este sábado, en la kalejira que comenzará a partir de las 18:30. Nuestros dantzaris bailarán por las calles del Casco Viejo acompañados de los miembros de la peña. Así pues, Oberena dantza taldea se encargará de poner buen ambiente en un día importante para la peña. Al terminar la actuación los dantzaris tendrán una merienda.
Pero eso no será el único acto programado para el sábado. Los peñeros comenzarán el día con un almuerzo, y después entregarán los pañuelicos rojos a las y los niños nacidos en el último año. Eso será a las 12:00 y luego tendrá lugar una kalejira de bar en bar con la txaranga Iraunkorrak. Al mediodía toca comer, pero será una comida solidaria en la que se le entregará "la Mandarra Solidaria 2012" a la asociación de ayuda a niños con cáncer ADANO. A la noche también habrá tiempo para disfrutar para el que aguante.

2012/05/10

Los txikis bailarán en la carpa de AEK

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

Udaberriarekin batera ailegatu da Irrintzi AEK Karpa. Aurten hamabigarren edizioa izanen da, eta urtero bezala dantzari tikien topaketa ere antolatu dute. Larunbatean ospatuko da besta, eta Oberena dantza talde tikiak ere parte hartuko du, urtero egiten duen gisan, Iruñeko hainbat talderekin batera.
10:30etan hasiko da dantzari tikien topaketa, eta ondotik tonbola hasiko da. Karpa Donibane K.K.E. eta hilerriaren arteko parkinean eginen da, joan den urteko tokian. Bestelako ekimenak ere izanen dira, hala nola, futbito txapelketa, ardo dastatzea, bazkaria eta kontzertuak.

XII. Irrintzi AEK karparen kartela
Con la primavera llega la carpa de Irrintzi AEK. Este sábado se celebrará la XII edición y como todos los años, este también habrá encuentro de dantzari txikis. Entre los participantes se encuentran los txikis de Oberena.
La actuación comenzará a las 10:30 y después será el turno de la tómbola. La carpa estará situada en el parking entre C.D.C. San Juan y el cementerio. También habrá otras actividades; por ejemplo, un partido de futbito, cata de vinos, comida popular y conciertos. 

2012/05/04

El sábado se celebrará la Euskal Jaia de Iruñea

Lehenbiziko aldiz Iruñeko Euskal Jaia ez da ospatuko sanfermin txikien egitarauaren barnean. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, hainbat euskal kultur talderekin batera.
Por primera vez la Euskal Jaia no será un acto más de San Fermín Txikito. Oberena dantza taldea participará junto a otros grupos culturales.
Lehenbiziko Euskal Jaia izanen da larunbatekoa, bai behintzat sanfermin txiki bestetatik kanpo ospatzen den lehenbizikoa. Dena den, ohiko egitaraua prestatu dute. Goizean dantza taldeen kalejirak izanen dira Alde Zaharreko karriketan. Eguerdian Larraindantza herrikoia izanen da Gaztelu enparantzan eta ondotik bazkaria. Arratsaldean erromeria, herri kirolak eta kontzertuak izanen dira. Antolatzaileek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete iruindarrei.


Egitaraua:

10:30 Kalejirak Alde Zaharrean barna: fanfarreak, dantzariak, joaldunak, erraldoi eta buruhandiak, trikitilariak, txarangak...
12:00 Iruñean Kantuz Mercaderes karrikatik.
13:30 Larraindantza Gaztelu enparantzan.
14:30 Herri bazkaria Sanfrantzisko plazan.
17:30 Dantzaldia bazkalgunean.
17:30 Herri Kirolak Burgoen plazan.
21:00 Baserritars taldearen kontzertua Muthiko Alaiak peñan.

Iruñeko Euskal Jaia iragartzeko kartela

La del sábado será la primera Euskal Jaia, por lo menos la primera que se celebra fuera de los actos de San Fermín Txikito. Aun así, el programa será el habitual en esta fiesta. Por la mañana los grupos de dantza llenarán las calles del Casco Viejo de música y dantza. Al mediodía se bailará Larraindantza o La Era en la Plaza del Castillo. Después tendrá lugar la comida popular y por la tarde se podrá disfrutar de la romería, los deportes rurales o los conciertos. Los organizadores han hecho un llamamiento para acudir vestidos de caseros.


Programa:

10:30 Kalejiras por el Casco Viejo: fanfarres, dantzaris, joaldunak, gigantes y kilikis, trikitilaris, txarangas...
12:00 Iruñean Kantuz desde la calle Mercaderes.
13:30 Larraindantza o baile de La Era en la Plaza del Castillo.
14:30 Comida popular en la plaza San Francisco.
17:30 Bailables en San Francisco.
17:30 Deporte rural en la plaza de los Burgos.
21:00 Concierto de Baserritars en la peña Muthiko Alaiak.


2012/04/23

Hemos firmado el Manifiesto por la Euskal Dantza

Euskal Herriko ehun taldetik goiti bildu ziren Eibarren Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko. Ondotik Biharamuneko soka-dantza dantzatu zuten.
Más de cien dantzaris de diferentes puntos de Euskal Herria se dieron cita en Eibar para firmar el Manifiesto por la Euskal Dantza. Los participantes bailaron la Soka-dantza del Mañana.

Oberena dantza taldea ere Eibarren (Gipuzkoa) izan zen Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko. Irune Tubia, Josune Egea eta Xabier Izurdiaga dantzariek parte-hartu zuten ekitaldian, eta adierazpena ekarri zuten etxera. Jarraian ekimenari buruzko albistea irakur dezakezue hainbat hedabideetan:

Berria: Zailtasunean, heldu eskutik
Argia: Euskal dantza tradizionala "babestu beharreko ondarea" dela diote Euskal Herri osoko dantzariek
Diario Vasco: El 'Manifiesto por la Danza Vasca' pide la creación de un centro de documentación
Argazkiak/Fotos Diario Vasco: Una unión para impulsar la danza

Oberena dantza taldea también estuvo en Eibar (Gipuzkoa) firmando el Manifiesto por la Danza Vasca. Los miembros del grupo Irune Tubia, Josune Egea y Xabier Izurdiaga participaron en el acto. Arriba tenéis los enlaces a diferentes medios que han recogido la noticia.


Ehun euskal dantzaritik goiti bildu ziren Eibarren / En Eibar se congregaron más de cien dantzaris de toda Euskal Herria. DIARIO VASCO

2012/04/21

Oberena firmará el Manifiesto por la Euskal Dantza

Dantzaren alorreko ordezkariek Euskal Dantzaren Adierazpena sinatuko dute gaur Eibarren (Gipuzkoa). Oberena dantza taldeak ere sinatuko du.
Diferentes representantes del mundo de la dantza firmarán hoy el Manifiesto por la Euskal Dantza en Eibar (Gipuzkoa). Oberena dantza taldea también lo firmará.


"Euskal Dantza Tradizionala babestu, bultzatu eta indartzen jarraitzeko" Adierazpena. Hori da gaur dantzaren alorreko ehun lagun inguruk sinatuko dutena. Eibarko Udaletxean izanen da, eta ondoren, Biharamuneko Soka-dantza dantzatuko dute denek. Oberena dantza taldeak ere sinatuko du Euskal Dantzaren Adierazpena, eta horretarako, Irune Tubia eta Josune Egea dantzariak joanen dira Eibarrera.


Zeraingo soka-dantza. DANTZAN.COM

"Proteger, promover y reforzar la euskal dantza tradicional". Ese es el objetivo de Euskal Dantzaren Adierazpena (Manifiesto por la Euskal Dantza) que firmarán hoy cerca de cien representantes del mundo de la dantza. El acto se celebrará en el Ayuntamiento de Eibar y después los participantes bailarán la Soka-dantza de Mañana. Oberena dantza taldea también firmará el manifiesto y para ello las dantzaris Irune Tubia y Josune Egea acudirán a Eibar.

2012/04/20

El grupo de txikis bailará en Legazpi el domingo

Oberena dantza talde tikia eta fanfarrea Legazpira joanen da igandean. Euskal Herri osoko hainbat talderekin batera dantzatuko dute.
El grupo de txikis y la fanfarre de Oberena bailará en Legazpi este domingo. Participarán en un festival junto a otros grupos de Euskal Herria.
Legazpin 250 dantzari txiki bilduko dira igandean, haien artean, Oberena dantza taldekoak. Egun osoa pasatuko dute han tikiek, egitarau luzea prestatu baitute antolatzaileek. Goizean kalejirak izanen dira, eta arratsaldean ekitaldi nagusia. Bazkaltzera ere gonbidatuko dituzte dantzari, begirale eta musikariak.
Oberena dantza taldeko tikiak Dantzari Ttikien II. Jaian 

Este domingo Legazpi congregará a 250 dantzari txikis, entre ellos, los de Oberena dantza taldea. Pasarán el día allí disfrutando del programa que han preparado para todo el día. Por la mañana habrá kalejiras y por la tarde será el acto central. También les invitaran a comer tanto a txikis como ha músicos y monitores.



Egitaraua:

10:15 Lau-bideko rotondan talde guztien bilketa. Ondoren ogi tartekoak banatuko dira.
11:00 herriko erdiguneko kaleetan zehar dantzatuko dugu.
12:30 Euskalherria enparantzan talde guztiak bilduko gara denak batera dantza hauek eskeiniko ditugularik: Ikurrin-dantza eta agurra
13:30 Haurren banaketa bazkaltzeko.
14:30 Arduradun eta txistularien bazkaria Pentsionisten Etxean.
15:30 Dantza taldeen arteko jolasak
17:00 Haztegi Ikastolako patioan haur guztiak bilduko dira.
17:30 kalejira bat egingo dugu Euskalherria enparantzara iritsiz. Jarraian dantza talde guztiek batera ondorengo dantzak eskeiniko ditugu (adierazten dizuegun ordenean):
Banako, Nesken arku dantza, Txankarranko, Makil-joko, zahagi-dantza, gipuzkoako zinta-dantza, zazpi jauzi, txulalai, fandango, arin arin eta larraindantza.
19 :00 Emanaldiaren amaiera.

2012/04/12

Los dantzaris medianos irán al Barnetegi de dantza

Ostiraletik igandera Dantza Barnetegiaz gozatzeko aukera izanen dute Oberenako dantzari gaztetxoek. Orontzera joanen dira asteburua pasatzera.
Los dantzaris medianos de Oberena estarán en el Dantza Barnetegia de viernes a domingo. Pasarán el fin de semana en Orontze.

Lehenbiziko aldiz Dantza Barnetegia antolatu du Oberena dantza taldeak dantzari gaztetxoendako. Orontzeko Iriarte Etxea aterpetxean izanen da, ostiraletik igandera. Dantzarien formakuntza hobetzeko asteburua izanen da, non plazako dantzak ikasteaz gainera, euskal dantzari buruzko hitzaldiak ere izanen dituzten. Dantzarekin ongi pasatzea izanen da helburu nagusia, eta bidenabar ikastea. Jolas batzuk ere prestatu dituzte begiraleek, denek euskal dantzarekin lotura dutenak.

Dantzari tikien kanpaldia, 2007an

Egitaraua:

Ostirala
16.00- Ongi etorria
16.15- Logelak banatu, arauak eta ordutegiak azaldu / Repartir habitaciones y explicar normas, horarios...
17.00-Taldeak osatu / Hacer los grupos
17.30-Dantza tailerra
19.00- Denbora librea / Tiempo libre
20.00- Dutxa / Ducha
21.00- Afaria/ Cena
22.30- Jolasak / Juegos 

Larunbata
9.00-Gosaria eta denbora librea / Desayuno y tiempo libre
10.30- Hitzaldia: Dantza munduko bitxikeriak / Charla: Curiosidades de la dantza
12:00- Hitzaldia: Emakumea eta euskal dantza / Charla: La mujer y euskal dantza
14.00- Bazkaria / Comida
16.00-Jolasak/ Juegos
18.30- Dantza tailerra
20.00- Dutxa/ Ducha
21.00- Afaria/ Cena
22.30- Erromeria

Igandea
9.00- Gosaria eta gauzak bildu/ Desayuno y recoger todo
11.00- Hitzaldia: Oberena dantza taldearen historia/ Charla: Historia de Oberena dantza taldea
12.30- Azken froga/ Última prueba
14.00-Bazkaria/ Comida
15.30- Sariak/Premios
16.30- Denak etxera / Todas/os a casa

*ordutegi hauek moldagarriak dira / estos horarios podrían cambiar


Oberena dantza taldea ha preparado un Dantza Barnetegia para los dantzaris medianos. Será en Casa Iriarte de Orontze, de viernes a domingo. El objetivo principal será mejorar la formación de los dantzaris, bien aprendiendo bailes de plaza, y bien aprendiendo de las tres charlas previstas. Así pues, los dantzaris podrán pasárselo de maravilla con la dantza y, de paso, aprender. Los monitores también han preparado algunos juegos, todos ligados de alguna manera a la euskal dantza.

2012/03/27

La txistulari Ainara Martinez ha conseguido la txapela en Hernani

Bakarlari lanetan txapeldun izendatu dute Ainara Martinez Oberena fanfarreko kidea Hernaniko VIII. Txistulari Gazteen Txapelketan. Taldekako txapelketan ere irabazi du.
Ainara Martinez, txistulari de la fanfarre Oberena, ha ganado la txapela como solista en la VIII edición del campeonato de jóvenes txistularis de Hernani. También ha ganado en la categoría de grupos.

Ainara Martinez Ramirez Oberena fanfarreko txistularia izan da bakarlari lanetako txapelduna Hernaniko VIII. Txistulari Gazteen Txapelketan, 13 eta 16 urte bitarteko kategorian. J. M. Bastidaren Txori Hegada kantuari esker irabazi du txapelketa. Bestalde, taldekako txapelketan Martinezen taldeak irabazi zuen. Berarekin batera ziren Jon Aldabe, Maria Noain eta Peio Garijo, eta Eduardo Gorosarriren Alborada en cuatro tiempos obra jo zuten. 13 urtetik beheitiko kategorian ere iruindar batek eraman zuen txapela: Amaia Erasok.

Martxoaren 24 eta 25ean ospatu zen Hernaniko VIII. Txistulari Jaialdia, eta bere baitan txapelketa. Hernaniko Kronikak dioenez inoizko txapelketarik jendetsuena izan da aurtengoa, gaztetxo anitzek eman baitute izena. Orotara Euskal Herri osoko 37 txistularik parte-hartu zuten, 9 eta 16 urte bitartekoak denak. 13-16 urte tarteko kategorian 21 lagun izan ziren, eta 13 urtetik beheiti zituzten txistulariak 16 izan ziren. Taldekako kategorian, berriz, hamar taldek parte-hartu zuten. Ixiar Busselo, Maiteder Olano, Iñaki Sagardoy eta Patxi Apezetxea  ibili ziren epaile lanetan. 

Ainara Martinez txistua jotzen, Aitor Urkizarekin batera

Ainara Martinez Ramirez, txistulari de la fanfarre Oberena, ha ganado la txapela como solista en la categoría entre 13 y 16 años de la VIII edición del campeonato de jóvenes txistularis de Hernani. Ha alcanzado la txapela gracias a la obra Txori Hegada de J. M. Bastida. No ha sido el único premio que ha cosechado Martinez, puesto que también ganó en el campeonato por grupos. Junto a ella tocaban Jon Aldabe, María Noain y Peio Garijo. Interpretaron Alborada en cuatro tiempos de Eduardo Gorosarri. En la categoría de menores de 13 años también ganó una pamplonesa: Amaia Eraso.

El 24 y 25 de marzo se celebró el VIII Festival de Txistu de Hernani y dentro de los actos el campeonato. Según el periódico local Hernaniko Kronika, el de este año ha sido el campeonato que más txistularis ha albergado. En total han sido 37 participantes de toda Euskal Herria, todos jóvenes de entre 9 y 16 años. En la categoría de 13-16 años participaron 21 txistularis, y en la de menores de 13 fueron 16. También participaron diez grupos. Ixiar Busselo, Maiteder Olano, Iñaki Sagardoy y Patxi Apezetxea fueron los miembros del jurado.

2012/03/13

En favor de la ikastola Ibaialde

Oberenako dantzariek 50 euro sartu dituzte Lodosako Ibaialde ikastolaren kontu korrontean. Parte-hartzaileek euro bana jarri dute, hainbat tokitan egindako kanpainari jarraiki. Aurrera Ibaialde!!
Los dantzaris de Oberena han ingresado 50 euros en la cuenta de la ikastola Ibaialde de Lodosa. Siguiendo a la campaña de un euro por alumno, los dantzaris han puesto un euro por miembro. Aurrera Ibaialde!


2012/03/07

Fragmentos del espectáculo Plazarik-plaza en la red

Diana Marin Oberena dantza taldeko kideak Plazarik-plaza ikusgarriko zati batzuk igo ditu Internetera. Irradaka, Godalet dantza eta Gipuzkoako dantzen moldaketa dituzue ikusgai.
Diana Marin dantzari de Oberena dantza taldea ha subido a Internet algunas partes del espectáculo Plazarik-plaza. Podéis ver Irradaka, Godalet dantza y la adaptación de danzas de Gipuzkoa.


2012/02/23

Oberena ofrecerá el espectáculo 'Plazarik-plaza' el 3 de marzo

Oberena dantza taldeak dantza eta musika ikusgarria prestatu du martxoaren 3rako. 70. urteurrena ospatzeko hondar ekitaldia izanen da.
Oberena dantza taldea ha preparado un espectáculo de música y dantza para el 3 de marzo. Será el último acto conmemorativo del 70 aniversario.

Plazarik-plaza. Hori da Oberena dantza taldearen hondar ikusgarriaren izenburua. Martxoaren 3an eskeiniko du Artikako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. 70. urteurreneko ekitaldietan azkena izanen da. Euskal Herriko hainbat dantza eta kanta uztartuko dira ikusgarri honetan. Gainera, Oberena dantza taldearen errepertorioan berriak diren dantzak eta kantuak ere eskainiko ditu. Besteak beste, Irradaka eta Betteluren Fandangoa.
Sarrerak aurretiaz erosteko aukera egonen da heldu den astean. Otsailaren 29tik (asteazkena) martxoaren 2ra (ostirala) Oberena Kirol Elkartean salduko dira txartelak, 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, egunean berean Artikako Kultur Etxeko txartel-leihatilan ere eros daitezke. 5 euro balio du sarrera bakoitzak.
70 urte bete zituen Oberena dantza taldeak 2011. urtean. Horren kariaz, hainbat ekimen antolatu ziren. Lizarren Doinua ikusgarria, kamisetak, eta Oberenako Dantzarien Egun berezia. Plazarik-plaza ikusgarria ere 2011. urtean egitekoa zen, baina tokiarekin hainbat arazo izan ondotik, 2012. urtera atzeratu behar izan dute.
Cartel del espectáculo Plazarik-plaza
Plazarik-plaza. Así se titula el nuevo espectáculo de Oberena dantza taldea. Se estrenará el 3 de marzo en la Casa de Cultura de Artika a las 19:00 de la tarde. Este será el último acto previsto para celebrar el 70 aniversario del grupo de dantza. En este espectáculo el espectador podrá disfrutar de diferentes músicas y danzas de Euskal Herria. Además, Oberena estrenará melodías y danzas nuevas en su repertorio; por ejemplo Irradaka y Betteluren Fandangoa.
Las entradas se podrán adquirir con antelación en el Club Deportivo Oberena desde el 29 de febrero (miércoles) hasta el 2 de marzo (viernes) de 18:00 a 20:00. Por otra parte, el mismo día del espectáculo habrá entradas disponibles en la taquilla de la Casa de Cultura de Artika.
Oberena dantza taldea cumplió 70 años en 2011 y preparó diferentes actividades para celebrarlo: el teatro Lizarren Doinua, camisetas y un Día del Dantzari de Oberena especial. El espectáculo Plazarik-plaza también estaba previsto estrenarlo en 2011, pero algunos problemas con el sitio lo han retrasado al año 2012.