2011/02/03

Agate Deuna

Oberena dantza taldeko ttikiak kantatzera aterako dira Santa Ageda bezperan. Zabaldi elkartera joko dute lehenbizikoz eta Oberenako tabernan izanen dira akitzeko.
Los txikis de Oberena saldrán a cantar en vísperas de Santa Ageda. Primero visitarán Zabaldi y terminarán cantando en el bar de Oberena.
 


Bihar dugu Santa Ageda bezpera, Euskal Herriko eguna, eta Arrosadiako karrikak kantuz poztera aterako dira Oberenako ttikiak. Makila eskuan, gogoz astinduko dituzte eztarriak ordainetan janaria lortzeko asmoz. 18:30ak aldera kantatuko dute lehenbizikoz Oberenako atarian. Gero Zabaldi KKEra zuzenduko dira eta bertan ibiliko dira eskean. Akitzeko Oberenako tabernan izanen dira kantuan eta merendua aterako dute baserritarrez jantzirik kantatzera animatzen direnendako.
Urtero bezala, 19:30ean aterako dira auzoko abesbatzak Zabaldi eta AEK euskaltegitik.
Mañana es víspera de Santa Águeda, día de Euskal Herria dice la canción, y los txikis de Oberena saldrán a animar las calles de Arrosadia.  Palo en mano, afinarán bien las voces para poder conseguir algo a cambio de los cánticos. El primero será  a las 18:30 en la puerta de Oberena. Luego se dirigirán a la sociedad Zabaldi y allí también pedirán cantando. El último canto será en el bar de Oberena donde habrá merienda para quien se anime a cantar vestido de baserritarra.
Como todos los años, a las 19:30 saldrán los coros del barrio desde Zabaldi y desde el euskaltegi de AEK.

2011/01/05

2011ko Maskaradak

Aurtengo maskaraden datak heldu zaizkigu. Inauterietan pentsatzen hasteko tenorea?
Aquí las fechas de las maskaradas de este año. ¿Habrá que empezar a pensar en los carnavales?

Urte berria heldu da eta urteroko berriak ere hemen ditugu. Inauteriak urrun izanen dira batzuendako, gertu besteendako. Dena-den, eta planak denborarekin eta patxadaz egitea gustuko dutenendako, hemen dira aurtengo maskaraden datak. Lasartikok txukun bidali dizkigu egutegian gorriz markatzeko egunak.
Aurten Santa Graziko gazteak ibiliko dira herriz-herri maskarada antzezten. Usadio denez, haien herrian hasi eta akituko dute, otsailaren 6an eta maiatzaren 15ean hurrenez hurren. Inoiz baino beranduago datoz aurten maskaradak, baina inoiz baino beranduago akituko dira ere.

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

2010/12/28

Esponsorizazioa

Oberena dantza taldeak publizitatea eramanen du emanaldietan aurtengo diru faltari aitzin egiteko.
El grupo de dantza Oberena llevará publicidad en las actuaciones para hacerle frente al déficit económico de este año.

Orain hamar urte baten batek irri eginen zuen dantzarien esponsorizazioaz mintzatzean, baina azkenik heldu da eguna. Urtarriletik aitzin Oberena dantza taldeak babeslea izanen du eta bere logotipoa eraman beharko du emanaldietan. NH hotelak izanen dira Oberena dantza taldearen aurrekontuak salbatuko dituztenak.
Emanaldi orotan agertu beharko da NH hoteles logotipoa, baina ez jantzi orotan. Txapeletan eta atorretan baizik ez da agertuko. Bestelako jantziek ez dute propagandarik izanen. Cristina Pascualena Oberena dantza taldeko ordezkariak uste du aurki dantza talde gehienek eginen dutela hau, izan ere, dantza munduan "gauzak ez dabiltza ongi". Akordio honek oraingoz ez du eraginik izanen ttikien taldean.
Hace diez años cualquiera se reiría solo de pensar en que una empresa pudiera sponsorizar a un grupo de dantza, pero al final ha llegado el día. A partir de enero el grupo de dantza Oberena tendrá patrocinador y deberá llevar su logotipo en todas las actuaciones. NH hoteles será el encargado de sacar a Oberena dantza taldea del apuro económico.
El logotipo NH aparecerá en todas las actuaciones, pero no en todos los trajes. Solamente se bordará en txapelas y camisas. Así que los demás trajes no tendrán propaganda. Cristina Pascualena delegada del grupo cree que tarde o temprano todos los grupos acabarán teniendo patrocinador puesto que en el mundo de las danzas "las cosas no andan muy bien". Por ahora el acuerdo no afectará al grupo de txikis.

2010/12/24

Esker mile aunitz!!

Oberena dantza taldearen blogak 3279 bisita ditu abenduaren 24ean, 16:44ak direlarik. Esker mile aunitz gure berriak jarraitzeagatik!
El blog oficial de Oberena dantza taldea tiene 3279 visitas cuando son las 16:44 del 24 de diciembre. Esker mile aunitz por seguirnos durante todo el año!

Iaz 1.800 bisita izan genituen eta aurtengoan 3.000tik goiti! Orotara 3.279 pertsona sartu dira gure blogean aurten (16:44ean hartu dugu datua) eta horrek biziki pozten gaitu. Izan ere, 2007ko abuztuaren 28an hasitako proiektua indartuz doa urtez urte. Honek beharrezko indarra ematen digu heldu den urtean lanean jarraitzeko, hasierako ilusio berarekin eta, gisa berean, handituz doan bisitarioi gure inguruko berriez informatzeko dugun ardura buruan izanik. Esker mile aunitz gurekin izateagatik eta EGUBERRI ON!!
Frente a las 1.800 visitas del año pasado, este año estamos de enhorabuena. ¡¡Hemos llegado a superar las 3.000 visitas!! En total hemos recibido a 3.279 personas durante todo el año, lo que va fortaleciendo este proyecto que comenzó el 28 de agosto del 2007. El año que viene seguiremos trabajando, con la ilusión del principio y con la responsabilidad de informar sobre nuestros acontecimientos a los y las visitantes que cada año van en aumento. Esker mile aunitz por seguirnos eta EGUBERRI ON!!

Eguberri on!

Oberenak Olentzero kalejiran parte hartuko du gaur arratsaldean eta Jesus haurtxoari dantzatuko diote.
Oberena participará en la kalejira del Olentzero y bailará en la adoración al niño Jesús esta tarde.

Urtero bezala, aurten ere Iruñeko Olentzero kalejiran parte hartuko du Oberena dantza taldeak, hainbat dantza eta musika talderekin batera. 18:00etan hasiko da kalejira Arte eta Ofizio Eskolaren gibelaldetik eta Iruñeko karrikak zeharkatuko ditu.
Horren aitzinetik eta tradizioari jarraiki, Oberenako dantzariek Jesus haurtxoari dantzatuko diote Oberena Kirol Elkartean bertan. 17:15ean izanen da ekitaldi erlijiosoa.

Olentzero by caravinagre cc
Como todos los años Oberena dantza taldea participará en la kalejira de Olentzero de Iruña junto a diferentes grupos de música y dantza. El recorrido comenzará a las 18:00 desde la trasera de la Escuela de Artes y Oficios y recorrerá las calles de Pamplona.
Pero antes del Olentzero y siguiendo la tradición, los dantzaris de Oberena bailarán en la adoración al niño Jesús. El acto religioso será a las 17:15 en el Club Deportivo Oberena.

2010/12/23

Badator Olentzero!

Azpilagañako Olentzero kalejiran parte hartuko du Oberena dantza taldeak. 18:30ean helduko da gentila auzora.
Oberena dantza taldea participará en el Olentzero de Azpilagaña. El gentil llegará a las 18:30 al barrio.

Gaur helduko da Olentzero Iruñerat. Azpilagañako haurrak ez ezik, Mendillorri eta Arrosadiakoak ere agurtuko ditu gure gentil maiteak. Oberena dantza taldeko ttikienek ongietorria eman zioten joan zen larunbatean Aritzun, baina orain dantza talde osoak lagunduko du ikazkina Azpilagañako karrikan barna eginen den kalejiran. 18:30ean aterako da Luis Morondo karrikaren amaieran dagoen parketik (uzotarrendako scalextric deritzona).
 
Hoy llegará Olentzero a Iruña. Estará en Arrosadia, Mendillorri y Azpilagaña, y en este último estará acompañado por Oberena dantza taldea. Los txikis le dieron la bienvenida en Aritzu el pasado sábado, pero ahora será todo el grupo quien acompañe al carbonero por las calles de Azpilagaña. La kalejira saldrá a las 18:30 desde la plaza que se encuentra al final de la calle Luis Morondo (en el scalextric para los del barrio).

2010/12/17

Olentzerori bisita

Larunbatean Oberenako dantzari txikiak bisitan joanen zaizkio Olentzerori. Aritzun emanaldia eskainiko dute eta haurrek kartak emanen dizkiote gure gentil maiteari.
El sábado los txikis de Oberena visitarán a Olentzero en Aritzu. Ofrecerán una actuación y luego las niñas y niños podrán entregar sus cartas a nuestro gentil.

Hegoalde ikastolako IGEk eta Arrosadiako Kultur Koordinadorak antolaturik, Olentzerori eskutitzak ematera joanen dira auzoko haurrak larunbatean Aritzura. Haiekin batera joanen dira Oberenako dantzari txikiak, haien dantzekin eguraldi txarrari aurpegi ona paratzeko asmoz. Autobusa 17:00ean aterako da Sadarretik eta gaualdera itzuliko da. 
Honetaz gain, Arrosadiako Kultur Koordinadorak hainbat ekitaldi prestatu ditu Olentzeroren etorrera aitzin. Joan zen larunbatean eta asteazkenean tailerrak prestatu zituzten San Fermin peñan eta Zabaldi KKEn hurrenez hurren. Abenduaren 23an beti bezala Olentzero kalejira eginen dute auzoan barna. Salda, txistorra, gaztaina erreak eta izugarrizko giroa izanen dela iragarri dute antolatzaileek. 19:30ean aterako da Olentzero Taxoare karrikatik.

2010/12/12

Argazkiak sarean

Abenduaren 3ko argazkiak sarean dira dagoeneko. Dani 'Tatu' Oberenako langileak eginak dira. Ikusteko egizu klik hemen.
Las fotos del 3 de diciembre ya están en la red. Como siempre Dani 'Tatu', empleado de Oberena, ha sido el fotógrafo oficial. Para verlas haz clic aquí.

Sorgindantza abenduaren 3an

Abenduaren 3ko bideorik oraindik ez dugu jaso, baina sarean ikusgai dago ttikiek eskeinitako Sorgindantza.
Todavía no disponemos de videos, pero ya está en la red Sorgindantza, dantza que ofrecieron los txikis.

2010/11/29

Abenduaren 3rantz

Ostiralean ospatuko da Oberenako Dantzarien Eguna. Urteroko egitaraua errepikatuko da beste behin ere eta dantza taldean dabiltzan eta ibili diren belaunaldi guzien emanaldia izanen da azpimarragarriena.
El viernes se celebrará el día del dantzari de Oberena. Otro año más se repetirá el programa en el que destaca la actuación de todas las generaciones que bailan y bailaron en el grupo.

Beste behin ere hemen da abenduaren 3a, Nafarroako eguna batzuendako, euskararen eguna beste batzuendako, Xabierren eguna dute aunitzek, eta Oberenako dantzarien eguna ere bada taldeko kideendako. Belaunaldi ezberdinak elkartzeko egunak urteroko egitaraua izanen du. Eguerdiko dantza emanaldia izanen da garrantzitsuena, zeinetan egungo dantzariekin batera dantzari ohiek ere dantzatuko baitute. Bazkaria eta meza ere izanen dira egun berezi honetan.

Otro año más llega el 3 de diciembre, día de Navarra para algunas/os, día del euskara para otros/as, día de San Francisco Javier para unas/os cuantas/os, y también día del dantzari de Oberena para las y los miembros de este grupo. Será un día para juntar a todas las generaciones y gozará del programa habitual. La actuación del mediodía será el acto más importante, en el que participarán dantzaris y exdantzaris, pero también habrá una comida y misa.

2010/11/22

Lehenbiziko argazkia

Oraingoz mutil dantzari txikien taldea baizik ez da animatu 69. urteurrenaren kariaz antolatutako argazki lehiaketan parte hartzera. Denborarik bada eta abendu hondarrera arte izanen da argazkiak bidaltzeko aukera.
Por ahora solo los chicos del grupo de los txikis son los únicos que se han animado a participar en el concurso de fotografía del 69 aniversario. Todavía hay tiempo para mandar las fotos hasta finales de diciembre.

Hau da txikiek bidali duten argazkia:
Esta es la foto que nos han mandado los txikis: