2011/09/15

Emanaldiak asteburuan

Bi emanaldi eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak asteburu honetan. Tebasen ostiralean eta Abaurregainan igandean. 
Oberena dantza taldea ofrecerá dos actuaciones este fin de semana. El viernes bailarán en Tiebas y el domingo en Abaurregaina.

Asteburu honetan bi herritan egonen da Oberena dantza taldea. Bi emanaldi eskeiniko ditu, ostiralean eta igandean. Lehenbizikoa Tebasen izanen da, arratsaldeko 19:00etan. Dantzari eta musikariek ordu beteko emanaldia eginen dute herriko bestak direla eta. Abaurregainan izanen da bigarrena, igandean. Aezkoako eguna ospatuko dute herri hartan, eta Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du 18:30ean. Dantzaldiak ordu bete inguru iraunen du. Joan den urtean ere Aezkoako egunean parte hartu zuten Oberenako dantzariek, baina, orduan, Garaioan ospatu zuten.
Oberenako dantzariak joan den urteko Aezkoako egunean - Aezkoako eguna del año pasado

Este fin de semana los dantzaris de Oberena visitarán dos pueblos. Ofrecerá dos actuaciones: una el viernes y otra el domingo. La primera será en Tiebas, a las 19 horas. Dantzaris y músicos ofrecerán una actuación de una hora. La segunda será en Abaurregaina, con motivo del Aezkoako eguna que celebrarán en la localidad. Oberena dantza taldea actuará a las 18:30 y ofrecerá una actuación de una hora. El año pasado también participó en el día de Aezkoa, pero entonces se celebró en Garaioa.

2011/09/12

Poloniako bidaia Noticiasen

Oberena dantza taldeak Poloniara egindako biadaia hizpide dute Jokin eta Aritz Azparrenek Noticias de Navarran.
Aritz y Jokin Azparren hablan sobre el viaje de Polonia que hicieron junto a Oberena en Noticias de Navarra.

Oberenako dantzariak Podlasien (Polonian) izan ziren uztaila hondarretik abuztu hasiera bitarte. Uharteko Ardanbera fanfarrearekin batera bidaiatu zuten. Gaur Jokin eta Aritz Azparren bidaiaren inguruan mintzatu dira Noticias de Navarrak argitaratutako artikuluan. Fanfarrea Taiwanen ere egon zen, eta bi bidaietako esperientzia izan dute mintzagai. Taiwan Poloniaren "antitesia" dela azaldu dute. Bigarrenean, jende gehiago eta emanaldi gehiago izanik, ongi antolatu behar izan zirela azaldu dute. "Zaila izan arren, dena ongi atera zen".
Oberenako dantzariak Polonian - Dantzaris de Oberena en Polonia
Los dantzaris de Oberena viajaron a Podlasie (Polonia) a finales de Julio y volvieron a principios de Agosto; fueron junto a la fanfarre Ardanbera de Uharte. Hoy publica Noticias de Navarra la experiencia que vivieron ambos grupos de la mano de Jokin y Aritz Azparren. La fanfarre primero estuvo en Taiwan, así que hablan sobre los dos viajes de este verano. Según los miembros de Ardanbera Polonia es la "antítesis" de Taiwan. También cuentan que en Polonia eran más gente, debido a que se juntaron con Oberena, y tenían una actuación al día, lo que requirió de mejor organización. "Fue complicado pero al final salió bien".

2011/09/08

Oberena dantza taldeak Jarautako egunean parte hartuko du larunbatean. Eguerdian dantzan ibiliko da Iruñeko alde zaharrean.
Oberena dantza taldea participará en Jarautako eguna este sábado. Bailarán por las calles del casco viejo de Iruña.
Larunbatean Jarauta karrikako eguna ospatuko dute Iruñean, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du. 12:30etatik aurrera kalejira eginen dute alde zaharreko karriketan, eta dantzan ere ibiliko dira. Ondotik, bazkaria izanen dute gainera.
Hainbat ekitaldi prestatu dituzte Jarautako egunaren kariaz. Txapelketak, haurrendako jolasak eta dantza ez dira faltako egun osoan zehar. Arratsaldeko 17:30ean dantzaldia antolatu dute, Nagoreren eskutik, eta 21:00etan Lizarrako Larraindantza joko dute Santa Ana plazan. Riau-riauak amaiera emanen dio egunari.
Jarautako egunerako kartela - Cartel de Jarautako eguna
El sábado se celebrará el día de la calle Jarauta y el grupo de dantza Oberena participará en él. A partir de las 12:30 dantzaris de Oberena saldrán en kalejira por las calles del casco viejo para ofrecer dantzas de su repertorio. Como recompensa tendrán comida.
Jarautako eguna contará con un programa amplio. No faltarán concursos, juegos para niños y dantza en todo el día. A las 17:30 habrá bailables con Nagore y a las 21:00 tocarán La Era de Lizarra en la plaza Santa Ana. El día finalizará con el riau-riau.

2011/09/07

Kurtso hasiera

Gaur hasiko dira Oberenako talde ertaineko mutilen entsaioak. Neskak ostiralean ekinen diote kurtsoari eta bi aste barru ttikienek.
Los chicos del grupo de medianos comenzarán hoy los ensayos. Las chicas empezarán el curso el viernes y los más txikis dentro de dos semanas.

Irailarekin batera, ttikien eta ertainen dantza taldeek entseguei ekinen diote berriz ere. Gaur arratsaldean hasiko dira ertainen taldeko mutilak. Neskek, berriz, ostiralean izanen dute lehenbiziko eguna. Dantzaririk ttikienek hilaren 23an hasiko dira, ostiralarekin. Ordutik aurrera urteroko martxa hartuko dute Oberenako dantzari ttikiek.
Dantzari ttikiak 2010eko abenduan - Dantzari txikis en diciembre de 2010

A llegado Septiembre y con él los ensayos de los dantzaris txikis. Esta tarde comenzarán los chicos del grupo de medianos y el viernes empezará el curso para las chicas. A los más txikis todavía les quedan unos días para volver con las pilas cargadas. Éstos últimos empezarán los ensayos el 23 de Agosto. Entonces empezará la normalidad en el grupo en cuanto a los ensayos respecta.

2011/09/06

Akordeoi bila

Oberena fanfarreak akordeoilariak behar ditu.La fanfarre Oberena necesita acordeonistas.
Oberena fanfarrea hazten ari den honetan, akordeoilariak behar ditu. Fanfarrean jo nahi duenak, Oberenako idazkaritzan izena ematea baizik ez du egin behar. Asteazkenetan entsaiatzen dute, 20:30etatik aurrera, Oberena Kirol Elkartean bertan. Akordeoiak behar badira ere, beste musika tresnak ere ongi etorriak izanen dira fanfarrean.
Oberena fanfarrea Azpilagañan - Fanfarre Oberena en Azpilagaña
La fanfarre de Oberena está creciendo y ahora necesita acordeonistas. Quien esté dispuesto a tocar solo tiene que acudir a la secretaría de Oberena y dar su nombre. La fanfarre ensaya los miércoles en las instalaciones del Club Deportivo Oberena, a partir de las 20:30. Otros instrumentos musicales también serán bienvenidos.

2011/08/14

Iberora

Bueltan dira Oberenako dantzariak. Poloniaren bidaiaren ondotik, gaur Iberon eskeiniko dute emanaldia.
Las y los dantzaris de Oberena han vuelto de Polonia. Hoy actuarán en Ibero.

Etxean dira dagoeneko. Polonian bi aste luze igaro ondotik, Euskal Herrira itzuli dira Oberenako dantzariak. Uztailaren 30ean abiatu ziren Podlasiera, eta han izan dira, Ardanbera fanfarrearekin batera, abuztuaren 11an Iruñera ailegatu bitarte. Orain emanaldiekin jarraitzea dagokie. Gaur, adibidez, Iberon izanen dira. Herriko bestak dira, eta horren kariaz, emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak. 19:00etan ordu beteko dantza saioa eginen dute, bertaratzen direnen gozagarri.
Baina izanen da gehiagorik uda honetan. Abuztuaren 26an Oberenan bertan dantzatuko dute, Kirol Elkarteak ospatu ohi duen Bazkideen Astean. Irailean, berriz, Abaurregañan izanen dira.
Emanaldia Garaioan, Actuación en Garaioa (2010)

Ya están en casa, han vuelto de Polonia. Los y las dantzaris de Oberena deberán volver a la rutina tras un viaje de dos semanas largas. El 30 de julio cogieron rumbo a Podlasie junto a la fanfarre Ardanbera, y no han vuelto hasta el 11 de agosto. Pero ahora toca seguir con las actuaciones. Por ejemplo, hoy bailarán en Ibero. Son las fiestas del pueblo, y por ello habrá actuación de dantza a las 19:00.
Esta no será la última actuación de verano. El 26 de agosto la actuación será en el Club Deportivo Oberena, dentro de los actos de la Semana del Socio. Por otra parte, en septiembre bailarán en Abaurregaña.

2011/07/20

Poloniara doa Oberena

Oberena dantza taldea Podlasiera (Polonia) joanen da heldu den astean. Ardanbera fanfarrearekin batera eginen du bidaia.
Oberena dantza taldea viajará a Podlasie (Polonia) la semana que viene. Irán junto a la fanfarre Ardanbera.

Uztailaren 30ean abiatuko dira Oberenako dantzariak Podlasiera (Polonia). Ardanbera fanfarrearekin batera eginen dute bidaia, eta abuztuaren 8ra bitarte izanen dira bertan. Bidean geldialdiren bat egiteko asmoa ere badute, seguruenik Frankfurten eta beste hiriren batean. Polonian direlarik, Miedzynarodowy VI. Folklore Jaialdian parte hartuko dute zazpi egunez. Dantzatzeaz gain, bertako parajeak ezagutzeko aukera ere izanen dute Oberenako dantzariek.
Aurten, Ardanbera fanfarrearekin egiten duten bigarren bidaia izanen da hau. Martxoan Limosen ibili ziren, eta Lantzeko inauteria plazaratu zuten. Ordukoa asteburuko bidaia baizik ez zen izan, baina, bueltan, kontent azaldu ziren dantzarien ordezkariak. Aurretik ere hamaika bidai eta emanaldi eskeini dituzte Oberenako dantzariek Ardanbera fanfarrearekin.
Ardanbera fanfarrea Herrialde Katalanetan - Viaje a los Paises Catalanes junto a Ardanbera

Desde el 30 de julio hasta el 8 de agosto, Oberena dantza taldea viajará a Podlasie (Polonia) junto con la fanfarre Ardanbera. En el camino harán alguna parada, la de Frankfurt entre otras. Una vez en Polonia, participarán en el VI Festival Folclórico Miedzynarodowy que se prolongará durante siete días. Pero también tendrán tiempo para disfrutar del viaje y los parajes de Polonia.

Este será el segundo viaje de los dantzaris de Oberena con Ardanbera del año. En marzo viajaron aLimoux para ofrecer el zortziko de Lantz. Pero la relación con la fanfarre viene de antes, y son muchas las actuaciones y viajes que han hecho los dos grupos en conjunto.

2011/07/03

Azpilagañako argazkiak

Azpilagañan eskeinitako emanaldiko argazkiak igo ditugu sarera. Koldo Begiristainen irudiak dira.
Hemos subido fotos de la actuación de Azpilagaña. Las instantáneas son de Koldo Begiristain.



Koldo Begiristain Azpilagañako bizilagunak, bertako bestetan ateratako argazkiak bidali dizkigu. Ekainaren 18an emanaldia eskeini zuen Oberena dantza taldeak, eta sarera igo ditugu. Multimedia atalean dituzue ikusgai.



El vecino de Azpilagaña Koldo Begiristain nos ha mandado las fotos que sacó en la actuación ofrecida por Oberena dantza taldea en fiestas de su barrio. Las hemos subido a la red y las podéis ver en la sección Multimedia.

2011/06/28

Bloga sakelean

Oberena dantza taldearen blog ofiziala sakeleko telefonoaren bidez irakur daiteke orain. Blogerren aplikazio bati esker, sakelekora egokituriko plantilla sortu dugu.
El blog oficial de Oberena dantza taldea está disponible para teléfonos móviles. Gracias a una aplicación de blogger tenemos una plantilla de estas características.

2011/06/08

Emanaldia Tonbolan

Iruñean izanen da heldu den emanaldia, Tonbolan hain zuzen. Ostiralean dantzari nagusi zein ttikiek dantzatuko dute bertan.
La próxima actuación será en Iruña, en concreto será en la Tómbola. Dantzaris txikis y mayores bailarán este viernes a las 20:00.
 

Tonbola muntaturik, Sanferminak gertu ditugunaren seinale. Besta gogoa ase eta giroan murgiltzeko urteroko emanaldia eskeiniko dute Oberena dantza taldeko nagusi zein ttikiek. Ostiralean izanen da, 20:00etan Tonbolan bertan. Ordu bete inguruko emanaldiaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen denak.
 2007ko emanaldia / actuación en 2007

El montaje de la Tómbola nos recuerda que ya no queda nada para San Fermín. Las ganas de fiesta se palpan en el ambiente y la actuación de Oberena será un aperitivo festivo. El viernes a las 20:00 actuarán dantzaris txikis y mayores del grupo durante aproximadamente una hora.

2011/06/06

Uztailaren 6 eta 8an emanaldiak

Oberena dantza taldeak bi egunez dantzatuko du Sanferminetan. Uztailaren 6an nagusiek eta 8an ttikiek.
Oberena dantza taldea ofrecerá dos actuaciones en Sanfermines. El 6 de julio bailará el grupo de mayores y el 8 será el turno del grupo txiki.


Iruñeko bestetarako hilabete baizik ez da geratzen eta gaur aurkeztu du Iruñeko Udalak egitarau ofiziala. Oberena dantza taldeak, urtero egiten duen gisan, bi emanaldi izanen ditu Iruñerriko beste dantza taldeekin batera. Lehenbizikoa eta garrantzitsuenetarikoa uztailaren 6koa izanen da. Txupinazoaren ondotik foruen enparantzan dantzatuko dute Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna,
Elordi, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak eta Oberenak. Joan den urtean Oberenari egokitu zitzaion ikurriña astindu eta musikaz arduratzea eta aurten Ortzadar taldearen tenorea izanen da.
Bestalde, Oberenako txikiek ere emanaldia izanen dute uztailaren 8an. Haurren egunarekin batera, Iruñeko hainbat talde txiki bilduko dira alde zaharrean kalejira egin eta ondotik Gaztelu Enparantzan emanaldia eskeintzeko. Hain zuzen Alai Gaztea, Amaiur eta Muthiko Alaiarekin batera karrikaratuko da Oberena dantza talde txikia.
Sanferminetako programa osorik irakurtzeko egizu klik hemen (gazteleraz baizik ez dago)

A un mes para que comiencen las fiestas de Iruña, el Ayuntamiento ha presentado el programa oficial. Como todos los años, el grupo de dantza Oberena ofrecerá dos actuaciones junto a otros grupos de Iruña. La primera y de las más importantes del año es la del 6 de julio. Tras el chupinazo Ortzadar, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Elordi, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak y Oberena bailarán en la Plaza de los Fueros. El año pasado Oberena ondeó la ikurriña y se encargo de la música. Este año hará lo mismo Ortzadar.
Por otro lado, los txikis de Oberena bailarán el 8 de julio. Coincidiendo con el día del niño, Alai Gaztea, Amaiur, Muthiko Alaiak y Oberena bailarán en la Plaza del Castillo. Pero antes será la kalejira por las calles de lo viejo junto a los gigantes.
Para ver el programa oficial completo haz clic aquí.